Caldicott: "Gizakiaren historiako istripurik larriena, Fukushima"

  • Helen Caldicott mediku australiarra, militante bakezale eta ekologista ezaguna, Tokioko legebiltzarrean izan da parlamentariei eskatzeko Fukushima inguruko eremu kutsatuetatik haurdun dauden emazteak eta haurrak atera ditzaten. Bideoz ikus daiteke politikari japoniarrei eta hedabideoi egin errieta, munduko besteontzat balio duena.

Yuko Human Rightsen argazki handian neskato bati ultrasoinuz aztertzen ari zaizkio tiroideak
Yuko Human Rightsen argazki handian neskato bati ultrasoinuz aztertzen ari zaizkio tiroideak

Hogei parlamentari besterik ez zitzaizkion azaldu azaroaren 19an entzule, mundu mailan ezaguna izana arren, liburuengatik, sariengatik, aitortzen zaion lidergoagatik. Helen Caldicott labur eta zorrotz mintzatu zitzaien Tokioko parlamentuan. Hona bere hitzak.

“(Txaloak). Mila esker. Mediku eta pediatra gisa nator, haurretan berezitua, hitz egitera Fukushimaren, gizakiaren historian gertatu den istripu larrienaren, ondorio medikuez. Oso larria izan da, hiru erreaktore fusionatu dira, sekula gertatu gabea. Erradioaktibitate kopuru izugarria utzi du libre. Zorionez lehenbiziko egunetan haizeak mendebaldetik jo zuen ekialderantz, Itsaso Bare aldera. Baina gero aldatu eta ipar-ekialdetik hasi da, Japoniaren barruko alderantz, irradiazioak hegoaldera eramanez.

Dakizuenez Japoniako Gobernuak erradioaktibitatea neurtzen zuen SPEEDI izeneko sistemaren bidez, eta bazekiten irradiazioak nora zihoazen. Baina ez zieten herritarrei informazioa eman, panikoa zabalduko zen beldurrez. Horregatik jendeek ihes egin zuten irradiaziorik gehien zeuden lekuetara.

Txernobylgo istripua oso hurbiletik jarraitu nuen. Errusiako agintariak askoz proaktiboagoak izan ziren herritarrak ebakuatzerakoan Japoniakoak bere herritarrekiko izan direna baino. Badirudi Japoniako agintariek eta TEPCOk ez dutela ulertzen haurrak 10-12 bider sentiberagoak direla erradioaktibitate- arekiko helduak baino. Neskatoek irradiazioengatik kantzerra garatzeko aukerak mutikoenak halako bi dira. Eta fetoek milaka bider arrisku gehiago dute.

Bi milioi jende bizi dira Fukushimako prefekturan, horietatik 250.000 Fukushima Cityn, zeina erradiazioek aski kutsatua baitago. Erabat harrituta nago ikusirik Japoniako Gobernuak nola baimentzen duen haurrak bizitzea erradiazio handiko guneetan. Errusiako agintariek haurrak atera zituzten kutsadura maila bera zeukaten lekuetatik.

Ohartzen naiz Japoniako Gobernuarengan eragin handia dutela, areago, hura kontrolatzen dutela TEPCOk eta industria nuklearrak. Ohartzen naiz ere politikariak ezjakinak direla zientzia eta medikuntza gaietan, ez dutela arazoa sakonki ezagutzen. Baimentzea Fukushimako probintzian gera daitezen bai umeak, bai haurdun diren edo haurrak izateko adinean dauden emakumeak, medikuntzaren ikuspegitik krimen bat da.

Haur horietako askok kantzerra garatuko dute beren bizian. Denbora luzea behar da inkubatzeko kantzerra, 5 eta 70 urte artean, Hiroshiman eta Nagasakin ondo ikasia dugu. 

Zer gertatzen den ikusteko, agintariek Fukushiman 80.000 pertsona ikertu dituzte, gehienak 18 urtez azpikoak. Ultrasoinuz aztertu dizkiete tiroideak, aurkituz haurren %40k anormaltasunak dauzkatela, gauza izugarri arraroa pediatrian. Horietako askok tiroideetako kantzerra garatuko dute, seguru. 12 urteko mutiko bati aurkitu diote eta 16ko neskato bati ere bai arrastoak. 

Txernobylgoan 5 urte pasatu ziren haurretan kantzerrak azaltzerako. Hemengoen zantzuek erakusten dute askok garatuko dutela, eta Txernobylgoek baino erradiazio handiagoak nozitu dituztela.

Hedabideon erantzukizuna

Mediku izanik iruditzen zait Japoniako Gobernuak gehiago babesten duela TEPCO bere herritarrak baino. Ezin dira utzi ebakuatu gabe eremu erradioaktiboetako haurrak, familia izateko adinean dauden eta haurdun diren emakumeak. Gobernuak bere gain hartu behar ditu horien leku aldatze eta bizileku berriak. Baina agintariek men egiten diote TEPCOri.

Erradioaktibitatea janarietan pilatzen da, perretxikoetan, arrozean, espinaketan, tean, arrainetan... Ezin duzue erradioaktibitatea usaindu, ukitu, ikusi. Fukushiman jendea elikagai erradioaktiboak ari da jaten, ez dago araurik Japonian. 137 zesioa daukaten jakiak irentsiz gero denborarekin garatuko duzue kantzerra, burukoa, giharretakoa, obarioetakoa, barrabiletakoa edo bestelakoa. 

Fukushimako eskola eta haurtzaindegietan umeak gai erradioaktiboak jaten ari dira. Medikuntzatik ikusita, inmorala da! Itsaso Bareko arrainek irradiazio maila handia daramate, izugarrizko erradioaktibitate pila isuri baita bertan, giza historian sekula gertatu dena baino gehiago. 

Mintzatu berri naiz 400 pertsonaren aurrean eta jendeak nahi zuen jakin zer egin daitekeen. Hedabideen erantzukizuna da jendeari jakinaraztea zer ari den gertatzen hemen Fukushimagatik. 

Ez da bukatu Fukushimako istripua. Deskutsatzeko 40 urte beharko direla diote. Baina zientziatik ikusita, sekula ez dute lortuko, ezinezkoa baita. 137 zesioak 300 urteko iraupena dauka. Fukushiman eta bestetan lurrak, elikadurak, dena egongo da kutsaturik 300 urte edo gehiagoz. Ez dut uste gobernuak badakienik ere noiz arte iraungo duen hondamendiak.

Iragartzen dut erradiazioak hartu dituzten jendeen artean datozen 70 urtez, baita berandugo ere, leuzemia, kantzer eta sortzetiko malformazioen epidemia ikusiko dugula. Industria nuklearrak badaki. Medikuen ikuspegitik, kantzerrok artatzeko ospitale handi bat abiarazi beharra dago Fukushiman berehala.

Informazio publiko oso gutxi dago erreaktoreak kontrolatzeko ahaleginean aritu diren langile gizagaixoen osasunaz. Erradiazio oso handitan aritu dira. Ez dakigu nola dauden, zenbat erradiazio hartu duten. Informazio honek publikoa izan beharko luke, hedabideei dagokie bilatzea.

Oraintxe daukazuen betebehar handiena hau da: ohartarazi behar duzue Japoniako jendea, 7 mailako lurrikara gertatu eta Fukushimako 4. erreaktorearen eraikina gainbehera baletor, piszinak dauzkan erregaiak lurrera erortzean isuriko luketela Txernobylek isuritako erradioaktibitatea halako hamar.

Japoniaren zati handi bat suntsitzea ekarriko luke. Ez dakit zenbateraino jabetzen zareten zenbaterainoko arriskuan bizi zareten. Politikariek esan dute 4. erreaktorea hondoratuko balitz Tokio ebakuatu beharko litzatekeela. Nora joango lirateke 30 milioi jendeok?
Bi urte behar omen dira hor garabi erraldoia eraiki eta erregaia ateratzeko. Edozer gerta liteke bi urtetan. Zergatik ez da eskatzen nazioartearen laguntza?

Azkenik, Fukushimako hondakin erradioaktiboak Japonia osoan barreiatzen dira errausteko. Kutsadura guztia Japonian zabaltzea krimena da”.

Hori baizik ez du esan Helen Caldicottek Tokion. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora jaurtitzen hasiko da Japonia, arrantzaleen eta ekologisten protesta artean

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Fukushimako ur kutsatua itsasora botatzea onartu du Japoniako Gobernuak

Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]


“Erradionegazionismoa” ala erresilientzia: Fukushima bizigarri bihurtzeko taktikak

Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Fukushima 2011-2021: Japoniako herri mugimenduek zabaldu nahi dituzten 10 ikasgai nagusiak

Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik... [+]


2020-10-16 | Axier Lopez
Fukushiman kutsatutako milioi bat tona ur itsasora botako du Japoniako Gobernuak

Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.


Fukushimako ur kutsatua Ozeano Barean isuri nahi du Japoniako Gobernuak 2022tik aurrera

Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.


Fukushimako haurrek ere badute ‘Ingurumen Gunea’, kutsadura zein polita den ikasteko

Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]


Eguneraketa berriak daude