Katalunia 2 Espainia 1

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ARTUR MAS-EN danbatekoaren ondoren, independentziaren bidea malkartsuago jarri zaie Kataluniako subiranistei. Bai, esan liteke oraindik ere oso gehiengo handia dutela legebiltzar berrian, ia bi herenak haien alde: 87 eserleku subiranista eta 48 unionista; erabaki eskubidearen aldekoak gehituta (PSCk hori defendatu du bere progaman), 107 alde eta 28 aurka lirateke. Baina, une honetan, kontua ez da zenbakien alorrekoa bakarrik. Hauteskundeen aurretik asko hitz egin izan da CiUk eta Masek zer egingo zuten dena ondo atera izan balitz –CiUk atzera egin gabe, alegia–, eta ez zegoen erabat argi. Orain are eta gutxiago.

Joan den astean ERCko buruzagi ohi Josep Lluis Carod Rovira izan zen Iruñean independentziaz berbetan. Futbolaren irudia erabiliz, Kataluniak 2-0 irabazten zion Espainiari orduan: tanto bat, irailaren 11ko manifestazioa izan zen, eta bestea, nazioarteko iritzi publikoaren aldekotasuna. Ñabardura jarri zuen ondoren, egoera askoz ulergarriago eginez: “Espainiak oraindik ez du jokalaririk atera zelaira”. Bada, hasi da ateratzen, eta aurrera begira ez da zalantzarik hamaikako sendoa aterako duela, jokalari onez jantzia eta, El Mundo-k ondo erakutsi duen moduan, zikinez ere bai.

Dena korapilatu zaio CiUri eta orain erabaki sendo eta azkarrak hartu beharko ditu. Hauteskundeen helburua independentziaren bidea prestatzea zen, eta Masek horrekin jarraituko duela iragarri zuen igande gauean. Ikusiko da nola, baina hala balitz, CiU-ERC gobernua eratu beharko da. 2003an ERCk PSC eta ICVrekin hiruko gobernua osatu zuenean, aire korronte berri bat zabaldu zen Katalunian. Baina porrot egin zuen, eta ERCk larrutik ordaindu zuen apustua (2006an ere errepikatu zuena). 2003an eta 2006an, alabaina, jende askok egin zuen CiU-ERCren gobernuaren alde, apustuak aurrera egin ez bazuen ere. Orain, independentziaren hautuak ez du beste biderik.

ERCk ICV erakarri nahi du apustura, baina badaki Joan Herreraren jendeak ez diola kosk egingo amu horri. ERCk bakarrik egin beharko dio aurre desafioari, batetik ilusioz betea, erreferenduma prestatu beharko dutelako; eta, bestetik, kezkaz gainezka,  CiUren murrizketekin gobernatu beharko dutelako. Eta batzuk geldiaraziko ditu, baina ez denak, diru ezak ezinbestean eragingo baitio gobernu berriari, eta hainbat murrizketa gauzatu beharko dituelako, Europa osoan ezkerreko zein eskuineko gobernuak egiten ari diren moduan. Hori guztia, gainera, azkenean CiU-ERC gobernua gauzatzen bada. Masek bi hautu ditu: edo erretiratu (Ibarretxe bezala) edo independentziaren bidetik jo.

Independentismoak kolpe psikologiko handia hartu du, batez ere irailaren 11ko izpiritu hura ez delako indar berdinaz islatu hauteskundeetan, baina hura ez zen ameskeria izan eta Kataluniako subiranotasunak aukera itzela du aurrera egiteko. Hori bai, seguruenik ez azken asteotan. Katalunian zabaldu den bezain samur eta azkar. Azken urteotan egosi den independentismo eta nazio molde berri horrek hor jarraitzen du eta, apurka, joango da itxura hartzen. Abantaila handi bat ere badute subiranistek, Kataluniako Biltzar Nazionala eta Independentziaren aldeko Udalen Elkarte indartsuak akuilu lanetan arituko dira.

HEKIMEN sortu da, herri ekimeneko euskal hedabideen elkartea. Euskarazko komunikabideen mundua ezagutzen duenak badaki urrats garrantzitsua dela, mundu atomizatua delako eta euskal hedabideen artean elkarrekin jardutea ez delako samurra. Orain elkarteak martxa hartu beharko du eta bidea egin. Hasteko, badu lanik erakunde publikoetatik azken urteetan eragindako murrizketei aurre eginez. Elkarrekin errazago egingo dute hori.

Orain euskarazko hedabideen munduan errazagoa ikusten dira bi mundu: EITB eta HEKIMEN. Lehena botere publikoetatik sortua, bestea gizarte ekimenetik, biak interes publikoa babestu eta indartzeko asmo argiarekin. Euskarazko hedabideen mundua ezagutzen duenak ondotxo daki hori. Euskarazko jardunari begira, HEKIMEN handiagoa da tamainan eta audientziatan, eta biak dira ezinbesteko euskal komunikazio esparrua garatzeko, baina bada ordua batean zein bestean erabiltzen diren baliabideak orekatzeko: 2012an HEKIMENeko hedabideek 5 milioi euro eskas jaso dute Jaurlaritzatik, EITBk 132 milioi euro. Besteak beste  eraginkortasunari begira, asko dago hitz egiteko.
 


Azkenak
2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako “Euskal Herria ez dago salgai!” lemapean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Israelen genozidioa salatzeko protesta andana antolatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude