Ni uretatik noiz aterako zain nago igerileku ondoko tabernan. Bitartean, kafe bat eskatu eta gaurko egunkariak orriztatzen ditut. Manuel Chaves bigarrenez inbestitu dute Andaluziako presidente; Bosniako gerra gaizkoatzeko arriskuan dago; irteera operazioari buruzko betiko berriak; Bettino Craxi Italiako lehen ministro ohiari zortzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote lehen instantzian. Baina beste notizia bat nagusitzen da guztien artean. Atzo atentatu bat egon zen Madrilen. Hiru hildako. Bi militar eta ballet bateko atrezzoa deskargatzen ari zen gazte bat. Argazkiak begiratzen ditut. Neure buruari aurpegiratzen diot langilearen edertasunean arreta ipintzeagatik. Horrek –eta militarra ez izateak– haren heriotza asaldagarriagoa egiten didala ohartzen naiz eta, igeriketan nagoen aldera begiratzen dudan bitartean, aspaldiko partez neure erreakzio hau aztertzen dut eta bere testuinguru historikoan jartzen saiatzen naiz. Oker ez banago, hemendik hilabete gutxira norbaitek kargu hautetsiak ere helburu militarra izateko agindua emango du.
Halako neke erretrospektiboak hartuta, kafetegia utzi eta banku bakartu batean eseri naiz. Borgesen ipuina irakurria dut eta, neure modura egin nahi badut ere, gutxieneko girotze bat ezinbestekoa iruditu zait. Azkenik hamasei urteko Angel Erro ere, oraindik bustita eta liburu bat –batere gogoratzen ez dudana– eskuan duela, bankura iritsi da. Beste muturrean jarri da.
Handik tarte batera, zer irakurtzen ari den galdetu diot. Izenburua esan eta isildu denez, nik ere irakurrita daukadala gehitu dut, erdi gezurretan, hasi berritan solasaldiak kale egin ez dezan. Pertsonaiez eta argumentuaz luzatu bitartean, ezin dut irribarre ironiko bat saihestu nire orduko suhartasunaren aurrean. Neurri batean harira datorrelako, azaltzen diot nik egunotan irakurtzen ari naizen eleberria, oraindik idatzi ez dena eta euskal kritikak oso ongi baloratzen ari dena. “La estoy leyendo en euskera”, zehaztu diot, honek ere, bere hutsaltasunean, akuilutzat balio balezake. Burutik pasa zait atzoko atentatua hizpidera ekartzeko, jatorrizko bekaturik gabea nintzeneko iritzia –aski heldugabea, seguruenik– aditzeagatik. Baina berehala baztertu dut.
Oso mutil goapo bat pasa da gu bion aurretik. Beti erakarri izan nauen ikaskidea ezagutu dut eta jarraitu diot begiradarekin, baina nire ni nerabeak ez ditu begiak lurretik jaso. Neure buruarengatik pena sentitu dut. Ernatu beharko nuke. “Ezagutzen duzu pasa berri den mutila? Jatorra dirudi. Eta bere koadrilako Imanol ere ez zenuke bistatik galdu behar; ikusiko duzu zergatik”. Gaia lerratu nahi dut, baina bestea deseroso dago. Ez dut atarramendu onik aterako. Beharbada, iragana ez da saihestezinari aurre egiteko tokirik onena. Altxatu da presaz eta etxera behar duela esan dit. Bere gauzak hartuta kalera atera da.
Aldageletako ispilu aurretik pasatzean, nire buruari zeharka begira, bat-batean ohartu naiz; oso aspaldiko putzu beltza askatu da: ni naiz gizon hura! Eta gaur da egun hura! Baina denak nire buru nerabeak eraikitako gezur bat izan behar du! Nik ez diot ezer egin, ez dut ukitu. Argitu beharko nioke eta akaso horrela nire buruari etorkizun baketsuago bat eskaini ere bai.
Lasterka egin dut ea harrapatzen dudan etxera heldu baino lehen. Zerratoki ondoan topatu dut. Nire parera arnasarik gabe iritsi eta eskua sorbaldan jarri diot. Orduan burua itzuli dut eta izu-ikara neurrigabea irakurri dut nire aurpegian.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.