AMAIA EGAÑAK bere buruaz beste egiteak gizartea astindu du. Etxegabeko eskalea pneumoniak jota ospitalean hiltzea ere ez da inoren gustukoa, baina ez du oihartzunik eta, gainera, ohiko herritarrari ez zaio halakorik gertatuko. Baina Egaña ez zen horietakoa. Zinegotzi ohia zen, etxe berrian bizi zen, soldata ona, familia… Herritarrak ikusi du krisi honek edonor bota dezakeela leihotik behera, eta horrek are eta hauskorrago sentiarazi du. Olatu bat sortu da: hedabideak jo eta su, Espainiako agintariak, epaileak, bankuak…
Baina unean uneko beroarenak kenduta, bankuen indarra agerian da berriz, berdin da hauek babesten dituen Espainiako legea 1909koa izatea. Banku ahulenak ere, Bankiak adibidez, PPk 23.000 milioi eurorekin erreskatatu duena, Egañaren heriotzatik bi egunera, Maria Cumbicus bere etxetik botatzeko agindua aztertu zuen Iruñeko epaitegietan. Eta hogei egunez bizia barkatu dio Zizur Nagusiko herritarrari.
Hori guztia, EBk dagoeneko erabakia duenean 100.000 milioi euro eskainiko dizkiola Espainiako finantza sistemari bere burua senda dezan. Hori guztia, azken bi urteetan Europako Banku Zentralak ehunka mila milioi jarri dituenean Espainiako bankuen esku %1eko interesarekin, hauek Espainiako gobernuari %7ko interesetan mailegatzeko eta herritarrari %5ean. Edo PPren Gobernuak milaka zerga iruzurgile amnistiatu dituenean. Edo epe laburrean EBren beste erreskate erraldoi bat jasango duenean. Edo Alemaniaren austeritate aginduek joan den astean greziarren lepoa enegarrenez bihurritu dutenean.
Eta hori gertatzen da finantza sistemaren indarra itzela delako: “Egunero merkatuek dirutzak mugitzen dituzte. Adibidez, EBZren arabera, 7 bilioi euro euroguneko estatuen zorretan bakarrik. Orain, merkatu horien eguneroko erabaki kolektiboak, gobernuak ondora ditzake, politika ildoak agindu eta herriak menperatu” (Ignacio Ramonet, Le Monde Diplomatique azaroa).
Eta Javier Olaberri abokatuak (eta Euskadiko Ezkerreko buruzagi ohiak) Espainiako bankuak, agintariak eta etxe kaleratzeak zuzenean lotzen ditu: “Kreditu entitateek epe motzeko 300.000 milioi euroko zorrak hartu zituzten Frankfurten, kaudimen nahikorik ez zuten pertsonei hipotekak eskaintzeko. Euren tasazio filialak medio, gainera, faltsuki goratutako salneurrietan tasatu zituzten etxeak. Ageriko arduragabekeria zen, baina Espainiako Bankuak eta Gobernuak bestaldera begiratzea erabaki zuten. Politikariek patrikak bete zituzten diru-sariekin”. (El Pais, EAEko edizioa, azaroaren 10a).
Testuinguru horretan eratuko da Eusko Jaurlaritza eta krisitik ateratzeko akordio sozio-politiko zabala eskatuko du. Aurreko lerro guztiak kontuan hartuko dituen akordio sozio-politikoa izango da? Edo horren guztiaren aurrean bestaldera begiratzeko kontsentsu politikoa?
EZIN ASMATU dabiltzanen artean dira euskal sindikatuak, abertzaleak eta espainiarrak. Eta 14rako ataka estuan jarri dituzte milaka herritar. Beste behin ere argi ikusiko da Hego Euskal Herria eta Espainia desberdinak direla. Seguruenik, argi ikusiko den moduan EAEk eta Nafarroak ere desberdin jokatzen dutela.
ELAk eta LABek arrazoi asko dituzte UGT eta CCOOrekin asteazkeneko grebara ez joateko. Espainiako sindikatu nagusien ildoa, boterearen itzalpeko praktika sindikala izan da, botereak berak ondo elikatu duena: adibidez, 2010ean Nafarroan UGTk 7,4 milioi euro jaso zituen Nafarroako Gobernutik formaziorako eta CCOO 7,3; beste sindikatuek ezer ez (Berria, Serio Demonio, azaroaren 11). Espainian duten nagusigoak eta bertako legeak baliatuta, sarri ematen die ELA eta LABekin tratu txarretan aritzeko aukera. Horregatik, eta euskal desberdintasunagatik, ulertzekoa da euskal gehiengo sindikalaren jarrera 14ko greban.
Baina erabakia ulergaitza egiten duten arrazoiak ere asko dira eta, abagunea kontuan hartuta, seguruenik garrantzitsuagoak; akaso sindikalgintzari lotua dagoenarentzat ez, baina herritar arruntarentzat bai. Borroka ez egitea leporatzen zaie UGT eta CCOOri, baina orain borrokara doaz; EBn ez da aldaketa txikiena izango, europar nazioetako herritarrek elkarrekin bultzatzen ez badute; baina Espainian eta Euskal Herrian ere ez. Bakea etsaiarekin egiten den moduan, batasuna adostasunik gabekoen artean egiten da. Aukera bat galdu da. Hilabete eta erdiko epean bi greba egitea korapilatsua bada, hori ere arrazoien artean aipatu behar da. Zoritxarrez, batasun sindikalerako aukerak ez dira faltako, ez euskal gehiengo sindikalaren indarra erakusteko, ez euskal langile eta herritarren batasuna erakusteko.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.