ETAren amaieraren azken kapituluak jarraitzen ari denak badaki borroka armatuarekin amaitzeko emandako urratsetan, Estatuak eta alderdi gehienek beti eskatzen dutela urrats bat gehiago. Eta hala izango da ETAk bere desagerpena iragartzen duenean ere, hori ere etorriko baita eta, seguruenik, euskal preso guztiak kaleratu baino lehen gainera.
ETAri bere jarduera armatua amaitzea eskatu zaio beti, hala izanik Estatuaren eskuzabaltasuna aginduz. Baina hala gertatu denean, lehen erantzuna ezetz izan da: ez da posible ETAk erabakitzen duenean armak jadanik ez zaizkiola errentagarri, “bakea presoen truke” mahai-gaineratzea eta listo. Hori inpunitatea dela gaineratzen dute biktimen elkarte indartsuenek. Eta mezu honek, funtsean, Estatuaren eskuzabaltasunaren teoria zapuzten du, irabazle eta garaituen ideia aireratuz, Espainiaren eraikuntzaren historian nagusi izan den tesia.
ETAren su-eten iraunkorraren lehen urteurrenak bikain agertu ditu txanponaren bi aldeak. Batetik, EH Bilduren arrakasta EAEko hauteskunde autonomikoetan, beste bake prozesu batzuetan ere gertatu den ildoan. Bestetik, Espainiako Gobernuaren mesprezua bake prozesua eraikitzeari. Oraingoz, zoritxarrez, ez dago bestela dela pentsatzeko motiborik.
Datuak ugari dira. Presoen kateak laxatu beharrean, Josu Uribetxebarria auziarekin zein hari jarraituko duen erakutsi du Estatuak. Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaz emandako epaia bere iritzi publikoa Gobernuaren aurka ez jartzeko baliatu beharrean, helegitea jarri du. ETAren iragarpen historikoaren urteurrenerako, haren buruzagitzat jotzen dituenak atxilotu zituen (Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide). Kolonbiako Gobernua eta FARC Oslon egiten ari diren kontrakoa, alegia. EH Bilduren aurkako ilegalizazio mehatxuak bata bestearen atzean datoz. Eta jokaldia biribiltzeko, Aurore Martinen Espainiaratzea eta, Auzitegi Nazionalaren aginduz, bere espetxeratzea.
Espainiako Barne Ministerioak badaki ETA armak entregatzeko prest dagoela eta ondoren desegiteko, baina berdin zaiola adierazi du, ETA garaitu egingo duela eta bere kideak Espainiako justiziaren menpe jartzen jarraituko duela. Ez zaio irtenbiderik ikusten presoen auziari. Edonork daki, alabaina, 700 presok espetxeetan jarraitzen duten bitartean bakeak eta elkarbizitzak jai dutela euskal gizartean. Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinari buruz emandako epaia behin-betiko bihurtuko da epe laburrean eta tren hori baliatu beharko luke Mariano Rajoyren Gobernuak bake prozesuan behin-betiko engaiatzeko.
Patxi Lopezek ere –EH Bilduren beldurrez nagusiki– ez du baliatu bere agintaldia bake prozesua sendotasunez aupatzeko. PP gobernu-lagun izateak ez dio lagundu horretarako, eta iraungitze data zuen gobernuarekiko harrotasunak ere ez. Beretzat, interesgarriagoa izan da ETArekin bere gobernuak amaitu duela esatea, bake bidean konpromisoak hartzen jarraitzea baino. Eta hautesleek bere lekuan jarri dute. Herritarrek ondo identifikatzen dute ETAren amaieran nork egin duen gehien eta, hainbat arrazoirengatik, saritu egiten dute.
Política Exterior Espainiako aldizkari ospetsuak hala dio bere urriko zenbakian: “ETAk armak entregatzeko eta desegiteko aukerak %90etik gorakoak dira. Une batetik bestera behin-betiko desegitura daiteke, ados. Baina oraindik ez dago deseginda”. Bai, azken bultzada behar du. Bakeak ikuspegi ugari ditu, baina ikuspegi adostu bat eskura dago. Jaurlaritza berriak hasieratik erakutsi beharko luke PP egiazko bake prozesu batera erakartzeko ahalegina. Gizarteak badu gogorik kapitulu hau duintasunez pasatzeko. Krisiarekin batera, horra Iñigo Urkulluren zeregin eta desafio nagusiena.
1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]
Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.
Guardia Zibilak 1974an erail zuen Urzelai, Zorrotzan. Monumentua ken zezatela eskatu zuen Covitek, eta men egin dio udalak.