Orban susmagarriak identifikatzeko aholkuak

Orin edo orban sinple batek hamarkadak behar ditu melanoma bihurtzeko. Komeni da, beraz, alerta-seinale garrantzitsuenak ezagutzea, minbiziranzko eraldaketa hori garaiz harrapatu ahal izateko.

Osasunaren Munduko Erakundeak dioenez, urtero 160.000 larruazaleko minbizi, hau da, melanoma  kasu diagnostikatzen dira; minbizi motarik usuena da munduan. Gure artean, eguzkiak beste leku batzuetan baino gutxiago jotzen duen arren, melanomaren intzidentziak %10etik gorako igoera izan du azken sei urteotan. Zorionez, minbizi horren pronostikoa gero eta hobea da. Gaur egun emakumeen %84k eta gizonezkoen %75ek gainditzen dute melanoma. Gure azala aldian behin aztertzeak duen garrantziaz jabetzeak zerikusi handia du horrekin, inolako zalantzarik gabe.

Baina, zeintzuk dira melanoma baten agerpena errazten duten faktoreak? Pertsona batzuek eguzki-izpien aurrean sentiberago bihurtzen dituen gene alteratua dutela ikusi dute adituek, baina minbizi mota horren eragilea eguzkia gehiegi eta babes egokirik gabe hartzea da. Izan ere, dermisa sarritan minberatuz gero –ez ahaztu eguzki-izpien erredura hori besterik ez dela, narritadura–, larruazaleko minbizia izateko arriskua asko handitzen baita.

Norbere burua aztertu

Inork ez du ezagutzen zure gorputza zuk baino hobeto, eta inork ez du zuk baino lehenago atzemango  lehendik zegoen eta aspalditik begiz jota zenuen orinen batean aldaketarik gertatu den. Horrexegatik, norberaren buruaren miaketa da melanoma posible bat modu goiztiarrean detektatzeko tresnarik onena. Zure gorputza zehatz-mehatz aztertu behar duzu, bai aurrealdetik eta  bai atzeko aldetik ere –bi ispilu balia ditzakezu horretarako, edo senideren bati laguntza eskatu, bestela–, lehen begiratuan aztertzeko hain erraz eta eskuragarri ez dauden inguruak ere –ipur-masailak edo ile-larrua, esaterako– ahaztu gabe.

Zer egin orban arraroa ikusiz gero

Aspalditik duzun orin bat kantzerigeno bihurtzen ari ote den susmorik txikiena edukiz gero, lehenbailehen dermatologoarengana joatea komeni da. Zure azala goitik behera aztertzea izango da espezialistak egingo duen aurreneko gauza. Baina ez harritu azaleko minbiziarekin lotuak egon daitezkeen beste mantxa batzuen bila, beste leku batzuk ere aztertzen baditu. Tumore bat susmatuz gero dermatoskopia digitala egiteko agindu dezake, edo zuzenean biopsia. Diagnostikoa baieztatuz gero, tratamendua tumorearen larritasunaren araberakoa izango da, baina aukera terapeutikoak gero eta eraginkorragoak  eta agresibitate txikiagokoak dira. Terapia fotodinamikoa da berrikuntza nagusietakoa, tumorea inolako kirurgiarik gabe eta orbainik batere utzi gabe tratatzeko.

Dietaren garrantzia

Sartu zure jan-neurrian fruta eta barazki hori edo laranja kolorekoak. Jaki horien beta-karotenoak azala eguzki-izpietatik babesten duen melaninaren produkzioa bultzatzen du. Hosto berdeko barazkiek, berriz, luteina dute, zelulen hazkunde anormala geldiarazten laguntzen duena.

ADEEK araua da gakoa

Arau mnemotekniko gisa, ADEEK akronimoak biltzen du norbere buruaren miaketaren oinarria. Bere esanahia ondorengoa da:

• A edo asimetria: orin baten bi erdiak asimetrikoak, diferenteak izan ohi dira.
• D edo diametroa: begiratu ea orbanaren diametrorik handiena sei milimetrotik gorakoa ote den.
• E edo eboluzioa: edozein aldaketa arraro gertatuz gero, zoaz medikuarengana.
• E edo ertzak: adi, ea lesioaren ertzak irregularrak ote diren.
• K edo kolorea: lesioak alde batetik bestetik baino kolore ilunagoa badu, kontuz, susmo txarra hartzeko modukoa izan daiteke.
 


Azkenak
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Gaueko beldurrak sarean lantzen

Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


Eguneraketa berriak daude