Etxekalte

  • Harkaitz Zubiri ::Etxekalde

    Susa, 2012

Bazen behin Donostian taberna bat ordu txikietan irekita egoten zena eta jazza hango kontua eta epizentroa zuena eta izen horrekin ezagutzen genuena.  Horrek, edo etxeari onik ez dakarkion semantikak, ematen dizkio paisaia eta erritmoa Zubirik estreinakoz idatzitako nobelari, nire ustez. Kolore tristea du,  iluna, miseriari dariona, eta erritmo pausatua, narrazioaren puskak ondo zizelkatzeko.

Jazza, kasurik gehienetan, beltza da eta etxekalteak lekarkeena ere halakoxea, nobela honen nondik norakoaren parekoa, nahiz eta eleberria ez izan beltza eta suspensetik itxura besterik ez eduki. Argumentuak balirudike enpresa batean amiantoak sorturiko heriotzak eta ondoezak eragindako ondorioetan oin hartzen duela, baina ezta hurrik eman ere, hori aitzakia besterik ez baita enpresa txiki horren inguruan kateatzen diren hainbat lagunen harreman sarea osatzeko. Eta hortxe dago nobela honen grazia eta inflexio gunea. Pertsonaia nobela da.

Pertsonaia nobela denez, Olezak zioena nahitaez gogoratu behar dut. Gizon honek zioen literatur pertsonaiek Darwinen teoria hankaz gora jarri zutela, horrela, hasierako kontakizun mitikoetan, Jainkoak nagusitzen zirela; geroxeago epopeietan, Erdi Jainkoak; denboran aurrerago erromantzeetan, Jauntxoak; eleberri garaikidean, guk ezagutu dugun pertsonaia arrunta errealismoan, batez ere; eta azkenik, postmodernismoak patetikoak, izenik gabekoak… ekarri dizkigula. Eta patetikotik asko dute Etxekalten paseoan dabiltzan fikziozko gizakiak, amiantoa bezain arriskutsua den amaraunean harrapatuak denak ere. Anaitasuna enpresan gertatzen da amiantoaren kontua eta paradoxikoki anaitasunaren antitesia den harreman amarauna bihurtzen da nobelak aditzera ematen duen krisi ekonomikoaren parekide.

Amiantoak sorturiko pertsonaia baten heriotzaren inguruan jakin nahian hasiko dira egia justuaren bila eleberri honetako protagonista batzuk eta azkenean, ez dakigu, nork nori zer. Argi geratzen zaiguna da harreman amarauna gezur txikiekin, norbanakoen interesekin osatuta dagoen amiantozko harreman kutsatua dela.

Hori da gaia 20 kapituluetan barna, idazleak ondo lotzen dituen kapituluak egiari zor, eta irakurleak aise segitzen eta identifikatzen dituenak. Azkenean, amiantoaren eraginaz hasieran baino gutxiago dakigu, baina, narrazioak duen barruraino gonbidatu gabe sartzeko indarrak triste antzean utzi gaitu ohekide, lagun nahiz lankideei behaka amianto aztarnik baleukate ere, baldin baitan ere.

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude