Zilbeti, ixilik ziloan be(hei)ti?

  • Bi etimologia ditu Zilbetik, eta biek dirudite egiantzekoak. Baten arabera, Zilbeti izenak “ziloan beheiti” (zuloan behera) esan nahi du, Zilbeti mendi pikoen arteko zulo batean baitago (agian horregatik esaten zuten amerikanoek, herrira itzultzean, mendiak “gaineratzen” zitzaizkiela...). Besteak dio Zilbetiko monasterioan bizi ziren beneditarren ikurritzak –Ixilik beti aginduak– eman ziola izena herriari.

Zilbetira lehen aldiz joaten direnek diote zalantza egiten dutela benetan inora iritsiko ote diren. Iruñetik abiatuta, 30 bat kilometro egin behar dira autoz Zilbetiraino, eta Iruñetik Luzaidera doan N-135 errepide nagusian Erroko mendatearen lehen bizpahiru kurba handiak gainditu eta gero ezkerraldean hasten den NA-2532 errepide estu eta bihurria hartzen dutenean sortzen da zalantza.

Erroko mendatetik 5-6 kilometro inguru egin behar dira Zilbetira heltzeko, baina distantzia horren laburrak ez du leuntzen duda bidaiariengan: benetan izanen dea herririk errepide honen bukaeran?

Herria, ordea, bada izan: Zilbeti bat-batean agertzen da bidaiarien begien bista, azken kurbaren bukaeran. Herri txikia, inondik ere, zenbait mendi-magalen artean (Adi, Tiratun, Arzabal, Lizartxipi...) dagoen ibarraren hondoan kokatua. Garai batean 200dik gora biztanle izatera iritsi bazen ere, egungo erroldan 50 auzo-lagun inguru ditu.

Azkenotan, modernitateak sarri sorrarazten dituen gatazka horietako batek hautsi du Zilbetiren irudi bukoliko eta baketsua. Bertan magnesita harrobi bat irekitzeko proiektuak hautsak harrotu ditu, herrian bertan eta herritik at, eta zilbetiarren arteko harremanak zaildu ditu, herritarrak bi multzotan banatzeraino. Bisitariek “Harrobiari ez” eta “Zilbeti bizirik” dioten pankartak ikusiko dituzte zenbait etxetan eskegita, eta, nahi izatera, bertakoei galdetu ahalko diete gatazkaren berri, baina horrek guztiak ez die galaraziko, oraingoz behintzat, herriak eskaintzen duenarekin plazer hartzea: sosegu bila eta naturarekin bat egitera joan nahi dutenak lasai hurbil daitezke, beraz, Zilbetira.

Zergatik Zilbetira?

Herriak bi gauza erakargarri ditu bisitarientzat: bazter ikusgarriak eta giro lasaia. Azken urteotan, ezaugarri horiek erakarri dituzte turistak herriraino, bertan sortutako landa-etxeak ere hara hurreratzeko pizgarri direla.

Bisitari asko, batez ere hiriburu handietatik etortzen direnak, egun batzuk pasatzera hurbiltzen dira Zilbetira. Badituzte bertan zenbait bazter ezagutzeko, Interneten ezagunagoak eta munta handiagokoak direlakoan turismoguneek proposatzen dizkieten Orreaga edo Kintoa bezalako bisitalekuez gain.

Monasterioa

Zilbetik monasterio bat dauka, Ordena, halaxe ezagutzen baita herrian San Zakariasen izenpean XI. mendean sortutako eraikin erromanikoa. Kondairak dioenez, San Eulogio Kordobakoak bisitatu zuen Zilbetiko monasterioa, baina, datei kasu egitera, hori herrian izan zen eta desagerturik dagoen beste monasterio zaharrago batean gertatuko zen, bisita 848an izan omen zelako. Ordena erraz ikusten da, muino batean baitago, Goitialde auzoan. Zilbetira sartu eta Estrata  kaletik gorantz eginez iristen da hara. San Bartolome eliza eta garai batean eskola eta orain herriko elkartearen egoitza den eraikina ezkerraldera utzi behar dira eta aldapa piko samarra igo. Eraikina itxita dago –partikularra da eta jabeek biltegi gisa erabiltzen dute–, baina merezi du haraino hurbildu eta, herriaren ikuspegi ederra profitatzeaz gain, eraikinari begiratua ematea, arkitektura erromanikoaren zenbait elementu kontserbatzen baititu; deigarrienak, atea eta arrosa-leihoa. Eraikin nagusiari atxikita beste bat dago ezkerraldean, erromesen ospitalea izan omen zena –Zilbeti Orreagako kolegiataren menpean egon zen, eta badirudi hemendik pasatzen zela Donejakue bide zaharra– eta, geroago, zenbait herritarren etxebizitza ere.

Aitak kontatzen zuenez, Zilbetira ezkondutako bere izeba mezkiritarrak Benedictine likorea egiten ikasi zuen Zilbetin bertan, XX. mendearen hasieran. Zoritxarrez, ez dut atzeman herrian beste inongo zantzurik egungo Coca-Colaren formula bezain ongi gorderik iraun omen duen edari ospetsuaren errezetari buruz.

Promenadian

Hala esaten zioten paseatzeari herriko zaharrek, eta egia da Zilbetin, naturaz gozatzeko, nahikoa dela herriaren inguruko mendietan barneratzen diren bide eta pista ugarietako edozeinetatik abiatzea. Jakina, badira bide ezagunagoak eta beste batzuk gutxiago ibiltzen direnak (garai batean kontrabandistek ibilitako xendrak arras itxiak omen dira gaur...). Zilbetiren inguruetatik pasatzen dira GR batzuk ere, baina  aukeratu ditudan hiru ibilbideak askoz errazagoak dira, edonork –haur, gazte zein helduk– egiteko modukoak, esfortzu handirik gabe. Horietako hirugarrenak Antzeriko harrobiaren proiektuak sortutako gatazkaren gune nagusia ezagutzeko aukera ematen du.

Hirurak egiteko, lehenik eta behin, Kolantxuriko zubiraino joan behar dugu: 500 bat metro, oinez edo autoz egitekoak. Oinez joatea gomendatzen dut, autoa herrian utzita. Herriko frontoi zaharra, atari zabalekoa, har dezakegu erreferentzia, herriaren erdian baitago. Hortik beherantz egiten duen kaletik abiatu eta ezkerraldera egin behar dugu errekaren paretik doan pistatik, Kolantxurira iritsi arte.

Lehen bideak Lizartzuko leporaino eramanen gaitu, Lizartzuko errekaren ondotik. Hortik joateko, Kolantxuriko zubia pasatu eta eskuinera joko dugu. Hor beste zubitxo bat zeharkatu beharko dugu, eta hortik aitzina paseo ederra egin ahalko dugu, luze samarra –3,75 kilometro, Lizartzuko leporaino–, zenbait kurba eta malda pikoak eta beste batzuk leunagoak tartekaturik eta pagoen artean beti.

Hiru bordak

Bigarren bideak hiru bordatara eramanen gaitu, Kolantxuriko zubia igaro eta ezkerrera maldan gora doan pistatik. Pista porlanezkoa da bigarren bordaraino. Lehenean, Lenkorenean –Kolantxuritik 450 metrora– bi landa-etxe daude, mugikortasun zailtasunak dituztenendako ere egokituak. Toki lasaia da, atseden hartzeko aproposa. Hurrengoa Piarres edo Kanutoren borda dugu –Kolantxuritik 625 metrora–, eta horren paretik oso ongi ikus daiteke, ezkerraldera begiratuta, Antzeriko muinoa, magnesita-proiektua egiten badute higatuko dutena. Azken bordan, Eñautenean –Kolantxuritik kilometro eta erdira–, ni neu bizi izan nintzen umetan, gure familia 1962an herrira aldatu zen arte. Hortik gora doa Adi mendira igotzeko bide klasikoena (Adira igotzeko bideei buruz informazio ugari dago Interneten, mendigoizale-taldeek jarrita).

Antzeri

Hirugarren bidea ere Kolantxuritik abiatzen da, baina zubia zeharkatu ordez herritik datorren pista segitu behar dugu, ezkerraldekoa, Leñari errekaren parean. Bide horretatik joanda, Antzeriko harrobia egiteko aukeratu duten eremuan barna eginen dugu tarte handi batez. Kolantxuritik abiatu eta 800 bat metro egin ondoren, ehiza-barrutiaren mugarri den errotarri bat ikusiko dugu. Hor hasten da harrobia egiteko aukeratutako eremua. Pixka bat aurrerago, 75 bat metro egin eta gero, eskuin aldera dagoen bidexka bat hartzen badugu Tirapelarko iturburua ikusiko dugu. Bide nagusira itzulita, eta Kolantxuritik 2,75 kilometro egin dugunean, harrobi proiektuaren zundaketak egiteko irekitako pista dago. Horraino hartuko luke harrobiak. Gehienbat pistaren ezkerraldeko ertzekoa da harrobia egiteko aukeratutako lur eremua. Oraindik nekatu ez bagara, aurrera jarrai dezakegu pista nagusitik eta, lehen bidegurutzea baztertuta, bigarrenean ezkerraldera joko dugu, Kintoaren mugaraino iritsi arte (3,35 kilometrora Kolantxuritik). Hortik ikusiko dugu Olaberri aldeko tunela eraikitzeko aukeratu duten parajea.

Pradisu bat arriskuan

Luze joko luke Zilbetiko flora eta fauna deskribatzeak, baina azpimarratu behar da bertako habitatak (pagadi azidofiloak –gaztainondoak eta haritzak ere bizikide dituztenak–, oihanpeak –non gorostiak eta ezpelak hazten baitira– eta erreken ertzetako megaforbio belar erraldoiak) Europako Batasunaren interesekoak direla, eta batzuk –larre azidofiloak kasu–, lehentasunezkoak. Bertako animalia batzuk ere lehentasunezkotzat jo dituzte (bisoi europarra, Rosalia alpina izeneko kakalardoa...), eta beste anitz galzoriko espeziak dira, adibidez, okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos), ugatza (Gypaetus barbatus), miru gorria (Milvus milvus) eta igaraba arrunta (Lutra lutra). Horiek guztiek nozituko lituzkete harrobiaren ondorioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


Eguneraketa berriak daude