Behin baino gehiagotan gertatu zait: ideia erakargarri bat, itxura politekoa, aise eta pozik neure eginen nukeena, baina, arrazoia bata edo bestea izanda, asetzen ez nauena, ontzat ematea kostatzen zaidana. Sinetsi nahi, bai, baina barruko ahots inpertinente batek esaten dizu: “Ez duk horrela, ideiak zulo handiegiak ditik...”.
Adibidea? Bada, esate baterako, hizkuntza bakoitzak mundua ikusteko era bat ematen duela, edo, areago joanda, hizkuntzak berak pentsamendua baldintzatzen duela, halako eran non hizkuntza partikular bakoitzaren egiturak eta nolakotasunak hizkuntza horren jabearen pentsatzeko era baldintzatzen eta itxuratzen duen.
Ideia, berez, erakargarria iruditzen zait. Eta uste dut ez dudala aparteko interesik egiazkoa edo faltsua izan dadin. Abertzaletasunaren edo hizkuntza gutxituen defentsaren ikuspegitik horren alde egin izan da, eta espazio horietan mugitzen naiz neroni, baina ez zait iruditzen erabateko argudioa denik, ezta ezinbestekoa denik ere. Eta sinestea kostatzen baldin bazait, galdera asko erantzunik gabe uzten dizkidalako da, besteak beste. Gustura emanen nuke amore inork ideiaren balioaz konbentzituko banindu.
Eman dezagun, hala ere, egia dela, gauzak hala direla. Bada, berriki agertu zait ideia zalantzan jartzeko beste argudio bat: duela hilabete batzuk Leitzako bi emakume, adinekoak ni ez bezala, baina euskaldunak ni bezalaxe, eta horrenbestez eta ustez mundua euskarak utzitako moldetik ikusten dutenak, propio joan omen ziren Iruñera, zertara eta Ana Obregon ikustera eta entzutera. Hara! Nekez aurkituko nuke mundua ikusteko nire modutik urrutiago gelditzen den adibiderik, hori baino argigarriagorik.
Hizkuntza partekatzen dut haiekin, euskaldunak baikara hiruok. Eta partekatzen hasita, baita gaztelania ere, gaztelaniadunak era bagara eta. Baina, benetan, ziur naiz haien kosmobisioa, mundua ulertzeko modua, zeharo ezberdina izan behar dugula. Pertsonaia esperpentikoekiko interesa gorabehera, milioika lagun izanen dira munduan, ondoan ditudan bi euskaldun horiek baino hurbilago ditudanak bizitzari begiratzeko eta mundua ulertzeko garaian. Euskarak lurralde zabal, aberats, atsegin eta gozagarri bat eskaintzen dit, gainerako euskaldunekin partekatzen dudana, baina munduari begiratzeko betaurrekoak, bistan denez, beste osagai batzuk ere, edo beste osagai asko ere, izan behar ditu ezinbestean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]