XIX.mendean ligatzeko gida

Raimundo Madrazo Garrettaren Maite jolasa margolana
Raimundo Madrazo Garrettaren Maite jolasa margolanaBonhams

New Plymouth (zeelanda Berria), 1891. Taranaki Herald egunkariak begien bidez ligatzeko gida modukoa argitaratu zuen “Eye Flirtation” (begien bidezko maite jolasa) izenburupean.

Zeelanda Berria 1947. urtera arte ez zen ofizialki Commonwealthean sartu, baina XIX. mende amaieran Ingalaterrako monarka zen uharteko estatu buru. Viktoria erreginaren erreginaldi betean, haren moral estu eta zorrotzaren itzala antipodetaraino ere iristen zen, beraz. Zaila zen ezkontzeko adinean zeuden emakumeak bakarrik topatzea, ama, beste senitartekoren bat edo neskamea eraman ohi baitzuten alboan, xexteroa edo karabina, alegia. Horrenbestez, bikotekideen arteko komunikazio arina lortzeko trabak gainditu behar ziren, eta bestelako bideak asmatu.

Esaterako, gezurrezko orinen bidez mezuak igortzeko sistema garatu zuten: orina eskuin masailean jarrita, ezkonduta zegoela adierazten zuen emakumeak; ezker masailekoak ezkontzeko hitza emana zuela esan nahi zuen; ahoaren ondoan jarrita, aldiz, ligatzeko prest zegoela... Eta haizemaile edo abanikoekin ere mezuak igor zitezkeen: abanikoa masailean jartzeak tristezia adierazten zuen; ahoa estaliz gero, gerturatzeko eskatzen zitzaion ezkon-nahiari,eta haizemailea begietara eramanez gero, alde egiteko. Baina orinak eta abanikoak modaz pasatzen ari ziren, eta gainera komunikazioa aldebakarrekoa izan ohi zen, gizonezkoek askoz gutxiago erabiltzen baitzituzten “komunikabide” horiek. Begiak, aldiz, gizaki guztiek erabil zitzaketen.    Hona hemen Zeelanda Berriko egunkariak jasotako kodeko zenbait mezu:

-Eskuineko begia kliskatu: maite zaitut.

-Ezkerreko begia kliskatu: gorroto dizut.

-Bi begiak kliskatu: bai.

-Eskuineko begia bitan kliskatu: ezkontzeko hitz emanda nago.

-Ezkerreko begia bitan kliskatu: ezkonduta nago.

-Bekainak jaso: musu emadazu.

-Ezkerreko begia poliki itxi: saia zaitez ni maitatzen.

-Eskuineko begia poliki itxi: ederra zara.

-Eskuineko erakuslea eskuineko begian ipini: maite al nauzu?

-Eskuineko hatz txikia eskuineko begian ipini: lotsagabe hori!

Gauzak asko aldatu dira ordutik. Xexterorik ez dugu izaten itsatsita eta telefono mugikorrek abanikoak ordezkatu dituzte. Baina begirunerik ez dutenak oraindik badira; Beldur Barik elkarteak  ligatzeko beste gida bat argitaratu berri du: Errespetuz ligatzeko dekalogoa. Interneten aurkituko duzu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude