Geure memoria hurbila

Soinujolearen Semea antzezlanaren estreinua Bilbon
Soinujolearen Semea antzezlanaren estreinua Bilbon
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi lagun, adiskidetasuna, traizioa eta iraganaren pisu astuna. Hitz horiekin laburbildu daiteke Soinujolearen semea (Pamiela, 2002), Bernardo Atxagak idatzitako eleberriaren istorioa. Baina hori baino gehiago ere badela esan daiteke, bai eleberriaz, baita antzerkirako egokitzapenaz ere, geure memoria hurbila deskribatzen baita Daviden eta Josebaren arteko harremana oinarritzat duen narrazio honetan, Euskal Herriko XX. mendeko historia, 36ko Gerra zibiletik hasi eta gaur egun artekoa.

Tanttaka Teatroak EAEko hiriburuetako hiru antzoki nagusiak biltzea lortu du ekoizpen handi honetan, eta antzerkirako sasoi onenak ez diren arren, ekinaren ekinez asmo handiko antzezpena aurkeztu digu lanean jada aspalditik ari den antzerki talde honek.

Bernardo Atxagak berak oinarrizkotzat jo du antzerkirako egokitzapena. “Antzespena Arriagan aurkeztea oinarri-oinarrizko zerbait da euskal antzerkirako. Literaturak zerbait adierazteko duen ahalmena, besteei zerbait esateko eginkizun horretan, antzerkia oinarrizkoa baita Greziako garaietatik, eta hortik aurrera dena da haren zorduna, egun idazten denak badu antzerki horren kutsurik, formetan edota elkarrizketan. Beraz, Soinujolearen Semea antzerkira eramate hori nolabait iraganera egindako bidaia da”. Idazleak duela 35 urte egindako antzerki lanak ekarri zituen gogora.

Atxagaren ustez edozein eleberri izan daiteke antzerkia, eta antzerkia izan daiteke eleberria. “Literatuta ametsa da, bakoitzaren irudia, antzerkian aldiz, pertsonaia gorpuzten da, abantaila desberdinak dituzte literaturak eta antzerkiak”.

Patxo Telleriak zehaztu zizkion hitzak: “Nobela guztiak antzerkiarako materiala izan daitezke, baina batzuk besteak baino errezagoak dira. Liburu honen egokitzapenari dagokionez, hitzetan denboretan eta gertaeretan daukan dimentsioagatik, zailtasun handia izan du. Hala ere narrazioak badu hezurdura bat, eta hezurdura hori behar beharrezkoa genuen horren gainean josteko”. Hala ere, pertsonaia eta egoera ugari bazter utzi behar izan zituzten, “lokomotora bizikleta bihurtu genuen”, urratu beharreko bidea bera izanagatik ere.

Soinua, musika-instrumentua alegia, oso presente dago antzezlan honetan. Alde batetik, Iñaki Salvadorrek zuzenean jotzen duelako. Bestetik, zenbait tresna eszenatokian kokatuta ikusiko ditugulako.

Soinujolearen Semea

Soinujolearen semea. Egilea: Bernardo Atxaga. Antzerkirako egokitzapena: Patxo Telleria. Zuzendaria: Fernando Bernues. Musika: Iñaki Salvador. Eszenografia: Jose Ibarrola. Argiztapena: Xabier Lozano. Jantziak: Ana Turrillas. Aktoreak: Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernandez, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo. Ekoizpena: Tanttaka Teatroa, Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizeko Antzoki Zaharra eta Donostiko Victoria Eugenia Antzokia.


ASTEKARIA
2012ko azaroaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Ane Ablanedo Larrion
#3
Arkaitz Zarraga Azumendi
#4
Haizea Isasa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude