Amerikako Estatu Batuak munduko lider dira presotan: 2,2 milioi jende espetxeraturik, epaia betetzen edo judizio zain. Duela 30 urte baino %500 gehiago. Presondegiak jendez gainezka, espetxe pribatuen ugazabak legedia gogortzeko eskatzen, estatua larri pagakizunetan... eta aldi berean herritarrak ez dira seguruago bizi.
Sentencing Project elkarteak udan publikatu duenez, AEBetan presidente berria hautatu behar duten botoen artean populazioaren %2,5enak faltako dira. Zehazki 5,85 milioi iparramerikarrek galdua baitu eskubide hori edo espetxean dagoelako edo handik irten ondoren felon (gaiztagin, delinkuente) direlakoen sailean katalogatuta egoteagatik.
Gaiztagin eskubide bako (felon disenfranchised) izate hori loturik dago AEBek azken urteotan lortu duten marka historiko batekin: mundu osoan ez da herrialderik AEBek adina preso daukanik. 100.000 biztanleko 753. Herrialde handien artean zilarrezko domina eskuratu du Errusiak 502rekin. Kubak 510 dauzka, dena esateko.
Gizarte ereduz yankien antza handiagoa duten estatu mendebaldarrei begiratuz gero, Espainiak 150 dauzka espetxean 100.000 herritarretatik, Frantziak 102, Belgikak 100, Alemaniak 83, Britainia Handiak 154, Italiak 109... Yankiek bizilagun dituzten kanadarrek 117.
Uneotan AEBetako presondegietan 2,2 milioi pertsona daude giltzapean. Baina ez da pentsatu behar beti horrela izan denik: ingelesezko Wikipediak badu grafiko beldurgarri bat United States incarceration rate sarreran, erakusten duena azken 100 urteotako garapena, eta bertan ikustekoa da nola duela 30 urte espetxeratuak ez zirela milioi erdira iristen. Hiru hamarkadaren buruan, orduko bakoitzeko bost dira.
Zer dela eta hainbeste preso? Yankien legeek delitu txikiak bestetan baino gogorrago zigortzen dituzte, Europan 6 hilabeteko espetxealdiz ordainduko litzatekeen droga afera bat han sarritan 6 urtez pagatzen da. Delitu handi bat hirutan eginez gero, 25 urtekoaz. Zenbait legek epaileei bidea ixten die bortxarik gabe egindako delituak arinago kastigatzeko tentalditik.
Drogaren kontrako gerra famatua da beste arrazoi funtsezkoa Sentencing Projectekoek beren gunean diotenez “Drogaren kontrako gerra deitu zaionak ekarri duen epai politikak eragin du drogen gaietan egindako delituengatiko espetxeratuen kopurua harrigarriki handitzea. (...) Preso horietako gehienak ez dira pertsonai inportanteak droga trafikoan, gehienek ez zeukaten aurrekaririk delitu bortitzetan”. Datu hotzak bero mintzo dira: 1980an 41.000 preso drogen inguruko delituengatik; 2010ean 507.000.
XXI. mendea aurrera doala AEBetan jendeen artean arrazaren kolorearen arabera dauden diferentziak txit nabarmen ageri dira presondegietan ere. Gizartean minoria direnek espetxeetan gehiengoa daukate: %60 baino gehiago. Hogeita hamar-berrogei urte arteko 10 gizonezko beltzetatik bat gatibu da une honetan. Drogen kontrako gerrarekin zerikusia duten delituengatik itxian dauden hirutatik bat beltza den moduan.
Beti gizonezkoekin segituz –proportzioan emakumeak oso urri dira giltzapean– 100.000 gizonezko beltzen artean 3.059 daude preso, latinoen artean 1.252, aldiz, 100.000 zuritatik 456.
Richard Nixonek hasi eta gero Ronald Reaganek gogortutako war on drugs famatuak kriminalitatea gutxitu ez baina kondenatuen kopurua biderkatu duenean, protagonista berria agertu da jokoan: negozioa kartzela pribatuak eraiki eta kudeatzean daukaten konpainiak.
Dollars and Detainees (Dolarrak eta Atxilotuak) tituluz udan plazaratutako dosierrean Sentencing Project elkarteak azaldu ditu informazio esanguratsuak: “Presondegi pribatuen patronala den Corrections Corporation of Americak 2010ean 1.670 milioi dolar irabazi zituen, aurreko urtean baino 46 milioi gehiago. (...) 2001eko irailaren 11z geroztik modu esponentzialean handitu da etorkin presoen kopurua, eta hauetatik espetxe pribatuetan direnak ordukoen %206 dira”.
Krisi ekonomikoarekin, ordea, agintari batzuk hasi ei dira ohartzen atxilotu kopurua jaitsi beharra dagoela, diru publikoa denetara ezin heldurik. Dirurik eza ez dabil urruti kriminalitatearen kontrako estrategiaz, droga batzuen despenalizazio proposamenez eta espetxe sistemaz ernetzen hasi den eztabaida giro berriarekin.
Ildo horretan aurrerapauso nabarmenik egin ez dadin, garbi esanda, preso kopurua murriztu ez dadin, presio egiten dute espetxe pribatuen sustatzaileek. Dirutzak gastatzen dituzte lobbygintzan eta Sentencing Projectek aipatu dossierrean salatu duenez, “beren irabazietatik milioika dolar bideratzen dituzte berriro sistema politikoaren zainetara, ziurtatu ahal izateko preso kopuru aski handi egoten jarraituko duela konpainien etekinak handitzeko”.
Gorago esan dugun arren gizonezkoen alboan urriak direla emakume atxilotuak, hauen ugaritzea ikaragarriagoa izan da: 1980an 13.000 baldin baziren, 2010ean 112.000 baino haboro. %861eko igoera! Sentencing Projecten hitzetan, “hainbeste emakume kartzelaratzeak ekarri du amarik gabe eta familiako loturarik gabe hazitako haurren kopuruaren handitzea”.
Azkenean, kaleko segurtasunaren eta kriminalitatearen eztabaida hankamotz planteatzen da AEBeko hauteskundeetan. Nor ausartu liteke mahai gainean aurkeztera bere herrialdea dela munduan preso gehien duena? Nola aurkeztu hauteskundetara esanez agian, edo seguru, hogeita hamar urteotako drogaren kontrako gerra hanka sartze historikoa izan dela?
Presoak asko izanik, ordea, askoz gehiago dira noizbait espetxetik pasea izateagatik boto eskubiderik gabe hauteskundeak pasatzen ikusiko dituztenak. Zehazki ia sei milioi, zehazki 5,85, populazioaren %2,5, felon disenfranchising etiketaz markatutakoak.
Gaiotaz informazio zehatza eskaintzen duen ProCon.org gunearen arabera, AEBetako estatuetatik bitan presoek atxikitzen dute bozkatzeko eskubidea; 13tan eskubidea berreskuratzen dute espetxetik irtetearekin; beste 23 gehiagotan ez dute eskubiderik irten eta askoz beranduago arte, kondizionalak eta bestelako baldintzak gaindituta; eta, azkenik, 12 estatutan bizi osorako galdu dezakete eskubidea espetxetik pasea izateagatik.
Boza ukatzen zaienen kopuruan ere aldatzen dira larruazalaren kolorearekin. Bataz beste estatubatuarren %2,5 baldin bada egoera horretan, afrikar amerikarren %7,7daude zigorturik, hamahirutik bat. Preso beltz gehiago dagoelako eta beltzak okerren bizi diren estatuetan daudelako felony disenfranchisement lege gogorrenak.
AEBek ia denetan markatzen dute tendentzia munduan. Presoak biderkatzeko honetan ere bai?
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]