Hauxe, denen ahotan dagoen galdera: zein izanen da Frantziako Estatuko erantzuna Iparraldeko jendarte sektore desberdinek eta tendentzi guztietako hautetsiek indar biziz plazaratzen duten Lurralde Elkargoaren eskaerari? Pasa den urriaren 11n deszentralizazioaz arduratzen den Lebranchu ministroak Euskal Herriko delegazioa errezibitu zuen, baina afera ez zuen argitu.
Iparraldearendako instituzio baten sortzea objektiboki errazago da gaur egun, batere segurtatua ez bada ere. Jendarteko eragile askoren jarrera segituz, hautetsien artean ere aldeko iritzia azkarki zabaldu da azken hilabeteetako gogoetak aitzinatu arau. Orain arteko dispositiboak gaindituak dira gehienen ustetan, eta frantses legedian tresna juridiko egokiak badira, zerbait berezia asmatu gabe. Aieteko Konferentziak ireki aro berriak desagerrarazi du borroka armatuaren aspaldiko aitzakia. Panorama horri gehitzen badiogu gobernamenduaren deszentralizazio asmoa, ez da dudarik 1981etik hona koiunturarik hoberena bizitzen ari garela. Baina aski ote da zerbaiten lortzeko? Krisi ekonomikoak sortzen dituen desafioen ondoan bigarren mailan gelditzen da auzia. Ipar Euskal Herriak pisu gutti du Paristik ikusita eta gainera frantses goi-kargudun batentzat kudeatzeko zaila den dimentsio geopolitikoa badu, Korsikan edota Bretainian ez dagoena. Iparraldea instituzio baten bidez ezagutuz ez ote da prozesua kontrol ezinean abiatuko, Frantziar Errepublika zati txiki hori, Euskal Herri osoko zati bilakatuz?
Ikustekoa da ere zein puntutaraino esku hartuko duen Espainako Gobernuak. Urteetan Madrilek Frantzia presionatu du Iparraldea ez dezan ezagutu, terrorismoari amore ematea izanen zelakoan. Gaur egun bide beretik doala dirudi. Euskal delegazioa ministroaren bulegotik atera bezain laster, Madrilek bere kezkak jakinarazi dizkio Frantziako Barne Ministerioari, EiTBko erreportajearen araberan, Lebranchuk delegazioari Lurralde Elkargoa hitzeman omen ziolako.
Denbora berean, buruzagi sozialistek errepikatzen dute frantses antolamendua malguago bilakatu nahi dutela eta lurraldez lurralde egokipen instituzionalak egiten ahalko direla. Are gehiago, Alsaziako instituzio guziak batzea onartu du Frantziako Gobernuak eta ez ditu baztertzen Korsikako eboluzio instituzionalak edota Bretainiako lurralde historikoak berbatzeko aukera. Ipar Euskal Herria erantzunik gabe geldituko den lurralde bakarra izanen ote da? Eta bere herritarrak euskaldun izateagatik berriz ere mespretxatuak?
«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.
Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]
Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.
Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.
Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]
Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.
ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”
Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]
Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.
Frantziako Iraultza ondorengo lehen instituzio politikoa Ipar Euskal Herrian martxan dago. Jean-René Etchegaray da lehen presidentea, hautetsien gehiengoak hala erabakita.
1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da,... [+]
Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.
Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.
HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez
Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.