Zaila izango da dinosauroak berreskuratzea

Jurassic Park-eko dinosauria
Jurassic Park-eko dinosauria

Jurassic park eleberrian Michael Crichtonek dinosauroen itzulera imajinatu zuen. Eltxo batek odolean garraiatzen zuen ADNaren klonazioari esker musker erraldoiak Lurrean berragertu ziren. Steven Spielbergek eraman zuen zinemara istorioa.

Berriki Proceedings of the Royal Society B aldizkarian argitara emandako artikulu batean, ikertzaile talde batek dio ADNa degradatzen joaten dela urteak igaro ahala, eta ezinezkoa dela 65 milioi urtez mantentzea.

Baieztapen hori egin aurretik, Zeelanda Berrian bizi izan zen moa txori espeziearen 159 hezur aztertu dituzte. Behatu dutenez, ADN molekula batek bere propietateen %50 galtzen du 521 urtero; 65 milioi urte igaro ondoren ezer gutxi geratuko dela pentsa daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleontologia
87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Gizakia uste baino lehenago iritsi zen Amerikara

Horixe dio behintzat 1992an San Diegotik (AEB) gertu eraikitzen ari zen autobide batean topatutako mastodontearen hezurrek. Hezur horiek animalia hil berritan harriz hautsi izanaren markak dituzte, hezur-muina ateratzeko asmoz. Gainera, alboan ingude eta mailu gisa erabilitako... [+]


Dinosauroek ez zuten orro egiten

Texaseko Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek gaur egungo hegaztien bokalizazioa aztertu du, haien arbaso dinosauroek egiten zituzten soinuak ondorioztatu nahian. “Emaitzek erakusten dute ahoa itxita bokalizatzeak gutxienez hamasei arkeosaurotaraino eboluzionatu... [+]


Zein animalia da benetakoa?

Cuckfield (Ingalaterra), 1822. Mary Ann Mantellek hagin handi fosildu bat aurkitu zuen Tilgateko basoan. Aurkikuntzaren berri senarrari eman zionean, hark, Gideon Mantell (1790-1852) geologoak, eremua miatu zuen beste arrasto batzuk aurkitu arte, eta horiek aztertzeari ekin... [+]


Lucy ez da gure arbasorik zaharrena

1974an haren hezurrak Etiopian aurkitu zituztenetik, Lucy (argazkian) jo izan da gure arbasorik zaharrentzat. Australopithecus afarensis espezieko arrastoek 3,2 milioi urte dituzte. Hogei urte inguruko eta metro eskaseko emakumearen 52 hezur aurkitu zituzten, eskeletoaren %40,... [+]


Eguneraketa berriak daude