"Seaskan ordezko gisa hartu eta bertan prestatzen ditugu irakasleak"

  • Irakasleak prestatzeko sistema propioa du Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak. Formakuntza hori nola egiten duten kontatu digu arduradun pedagogikoak.

Seaskako arduradun pedagogikoa da Jean Mixel Etxegarai.
Seaskako arduradun pedagogikoa da Jean Mixel Etxegarai.

Irakasle izateko zein ibilbide egiten da Ipar Euskal Herrian?

Frantzian erreforma bat egon zen duela hiru urte eta ordutik irakasle izateko eskatzen zaie Master mailako Diploma ukan dezaten. Beraz, lehenik hiru urteko lizentziatura egin behar dute eta ondoren bi urte irauten duen Masterra, graduondokoa. Ondorioz, frantses eskola publikorako Master bereziak sortu dira irakaskuntzari lotuta eta bi urte horietan lantzen dute frantses sistemako irakasle aritzeko gainditu beharko duten lehiaketa: Professeur des écoles izeneko lehiaketa.

Egokia da egiten den prestakuntza?

Bai aitzineko eta bai oraingo sistemari falta zaie gelako errealitatea ezagutzea. Oso ikasketa teorikoak dira; bi urtez egingo dituzte behaketa modukoak geletan, astebetez edo biz gela bat hartuko dute eskuetan, baina praktika aldetik oso arinak dira. Lehengo sisteman, lehiaketa gainditu ostean gela batean hasten ziren lanean, baina ez zuten gelaren ardura osoa, beste irakasle batekin aritzen ziren eta formakuntza praktiko laguntzailea zen, baina gaurko sistemarekin unibertsitatetik atera, Masterrean behaketa saio batzuk egin eta ondoren gelaren ardura osoa ematen zaie zuzenean.

Zein oinarri eskatzen zaie irakasleei karrera gainditzeko, eta eskatu beharko litzaiekeen zein oinarri ez dira aintzat hartzen?

Egia erran, alde teorikotik Masterrak oso garatuak dira, aitortu behar da ikasgai aberatsak dituztela didaktikan, pedagogiaren aldetik, irakaslearen garapenaren aldetik, konpetentzia eta edukietan... Falta zaie, beti bezala, eta zailena dena, teoriatik praktikarat eramatea, teoria hori norberaren praktikan bereganatzea. Jauzia ematerakoan, gelan sartzerakoan, irakasleak gutxi gorabehera beren kabuz aritu behar direla da kontua.

Seaskan nola planteatu duzue irakasleen prestakuntza?

Lizentziatura dutenak Masterrera joan ordez gurera etortzen badira, Seaskan ordezko gisa hartzen ditugu eta bertan prestatzen ditugu. Lehenengo urtean, gure postuetan ordezko sartzen ditugu denbora osoz edo erdiz, eta gure formakuntza ematen diegu: pedagogia aldetik, haurraren garapenari dagokionez, konpetentziez, Seaskako hezkuntza proiektuaz, euskaraz irakasteaz… Hainbat saio teoriko egiten dituzte eta tutoretza bat jasotzen dute: Seaskako ziklo ezberdinetan epeka aritzen dira, esperientziadun irakasleekin elkarlanean. Hor aipagai bereziak dituzte, demagun irakurketari begira, matematikei begira… eta esperientziadun irakasleek ematen dizkiete beren jakitate eta eginmoldeak; progresioen berri ere ematen diete. Ordezkoek daukate urtean bost aldiz gure formatzaileen bisita beren gelan, behatuak dira beraiek eraikitako saio batean, eta ondotik bildu egiten dira balorazioa egiteko, zer ongi doan, zer hobetzeko den, aholkuak emateko eta laguntza eskaintzeko. Azkenik, urte bukaeran epaimahai baten aurrean txosten bat aurkeztea eskatzen diegu, nahiko laburra. Lehenengo atala da gai edo kontzeptu baten inguruan beraiek eraikitako saio bati buruz eta bereziki gelan eman duten saio horren balorazioari buruz. Modu horretan, nahi dugu irakasleak bere lanaren autoebaluazioa egin dezan eta autohobetze prozesurako baliagarria izan dadin. Bigarren atalean eskatzen zaie Seaskaren proiektuan irakasleak bete behar duen rola definitzeko.

Behin hori gaindituta, bi aukera ematen diegu irakaslegaiei: Iparraldekoak direnei (frantsesez dakitenei) Professeur des écoles lehiaketa gainditzeko bi urteko prestaketa ematen diegu, eta Hegoaldekoei beste bi urteko formakuntza ematen diegu, Professeur des écoles lehiaketaren parekoa, zehaztuz gaien didaktika, sekuentziaren eraikuntza… Aldi berean, lanean jarraitzen dute gurean, eta Ministerioak eskatzen dienez lehiaketa gainditzeko Master mailako ikastaro bat gainditua izan behar dutela, Baionako Euskal Fakultatearekin dugun akordioari esker euskara ikerketa arloko Masterra ere egiten dute. Hori guztia gainditu ondoren, frantses eskola nazionalak egiten duen behaketa lantzen ere laguntzen ditugu. Izan ere, lehiaketaren ostean irakaslearen gelara ikuskaria bidaltzen du administrazioak, eta titular izateko behaketa gainditu beharra dute irakasleek.

Etengabeko prestakuntzan badu plangintzarik Seaskak?

Bai, irakasle guztiei irekita dagoen atala da, ez bakarrik berriei, eta hemendik kudeatzen dugu. Izan daiteke irakasle batek bere xede pertsonalerako eskatzea formakuntza, kanpoko fakultate edo formakuntza zentroren batean aurkitu duena. Seaskan aurrekontua daukagu halakoetara bideratua eta ordaindu egingo genioke prestakuntza hori. Gero izaten dira ikastolako irakasle taldeak, talde moduan ikastolan bertan egiteko prestaketa eskatzen dutenak, eta hori ikastolen esku da, urtez urte jaso nahi duten formakuntza pentsatzea, beren beharrei dagokien egitaraua eraikitzea, formatzailea atzematea… eta Seaskak finantzatu egiten du. Halaber, Seaskatik eskaintzen ditugun formakuntzak daude: azken urteotan adibidez psikomotrizitate arloa landu dugu, gehienbat lehen zikloko irakasleei zuzenduta, gure proiektuak baitio haurren garapen motore eta fisikoa landu behar dela. Prestaketak mintegi moduan dira: saioak elkarrekin eraiki eta eman, adibide praktikoak planteatuz, eta hemen ditugun aholkulariekin. Gogoeta eta ikuspegi berriak ekartzeko ahalegina nagusitzen dira. Psikologi arloan ere baditugu eskaintzak eta momentu honetan elkarbizitzaren inguruan ari gara, hirugarren urteko irakasleekin.

Azkenik, formakuntza jarraikiaren baitan Seaskan urtero antolatzen dira Pedagogi Egunak, gai baten tratatzeko. Azken urteotan Euskal Curriculumarekin eta konpetentzien gaiarekin gabiltza, eta aurten ere horri helduko diogu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Eguneraketa berriak daude