Hiru gogoeta aro berrirako

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Egin dute berba EAEko boto-kutxek eta jeltzaleak erraz gailendu dira. Ez da, beraz, abentura-haize handirik izango bazterretan, baina dudarik ez berandu baino lehen aldaketak izango direla EiTBn. Hiru gogoeta, horren harira.

– EiTB erakunde publikoa da, baina horrek ez du esan nahi unean uneko hauteskunde-emaitzen menpe egon behar duenik. Beronen izaera eta eginbideari buruzko kontsentsu zabala berritzeko garaia da (ez gaude duela 30 urteko kinka berean), eta, behin hori erdietsita, aginte politikoarekiko daukan autonomia sendotuko duten neurriak sustatu behar dira.

– EiTBk ez luke jarraitu behar izaten diglosia zurkaizteko tresna, bere hedabide batzuek ez lukete segitu behar euskaldunak gaztelaniaz berbetan jartzen, populazio-sektore zabal bati hizkuntza-errealitate jakin bat ezkutatzen eta monolinguismoan eroso bizitzeko makulua eskaintzen. Telebistara etorrita, pentsa dezagun, Josu Amezagak planteaturikoari jarraiki, ez soilik euskal hizkuntza-komunitatea, ezpada gizarte osoa artikulatzeko funtsezko erreminta izango den ETB eleanitza, euskara ardatz nagusi izango duena eta egun eskura ditugun aukerak baliatuta (audio duala, azpidatziak) euskara ez dakitenak ere bere programaziora erakarriko dituena.

– Multieskaintza garaiotan euskal gizartearen egituratze-tresna nagusi eta erreferentzia eztabaidaezin bihurtzeko, azkenik, EiTBk ezinbesteko du komunitatea eratzen jarraitzea eta sustraiak are sakonago errotzea, eta tokiko telebistarekin harremanak estutzeak horretarako aukera eman diezaioke (izan deskonexioen bidetik, izan Tokikomek iradokitako bi solairudun etxearen eraikuntzari lotuta).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude