Metalaren estalpean konposatzea

  • Eraso! : Ez gara inoiz hilko

    Bonberenea ekintzak

    iraupena ::42´58´´

    prezioa ::10€

Ez genuen Zarauzko taldearen itzulera espero, baina aitortu digute denbora honetan erritmo lasaiagoan entseatzen aritu direla eta ez dutela taldea hiltzen utzi. Eta azkenaldi honetan baxu jotzailea Barricadarekin partekatzen dute. Eraso! metalaren koordenadatan mugitu da beti. Alabaina, rockerako hurbilketa ere izan da taldearen marka, eta honakoan joera hori areagotu dela esango nuke. Metal melodikoa leku handiagoa hartzen ari bada ere, eskola zaharreko thrasha ez da erabat ezkutatu, ezta metal pisutsu modernoagoa ere. Baina bada gaur bertan sailkatzeko zailtasunak ematen dituen Gaur ez bada bihar moduko pieza ezohikorik, edo balada, rock gogorra eta stonerra ezkontzeko gai den Malkoa, besteak beste. Oraingoan, inoiz baino nabarmenago, inorekin ez dela ezkontzen erakutsi du laukoteak.
ERASO!
"Sentiberatasuna eta gogortasuna batuta, kantek indar eta sinesgarritasun handiagoa dute"

Sergio, ahots erregistro desberdin asko erabili dituzu, batzuk orain arte ezohikoak...

Beti jolastu nahi izan dut erregistro desberdinekin. Eraso!-k ez du metal edo rock arloan talde askok egiten duten bezala ahots bakarrarekin jolasten. Gure ustez, hitzekin jolastuta, sentiberatasuna eta gogortasuna batuta, indar eta sinesgarritasun haundiagoa ematen da. Baina egia da oraingoan gehiago esperimentatu dudala ahots eta koroekin, baita bigarren eta hirugarren ahotsekin ere. Begirada berezia ematen dio diskoari.

“Lurraren eta uraren artean, bien arteko eremuan”. Hanka bat metalean eta bestea rockean daukazue. Oreka zaila da?

Gauza berriak probatu nahi genituen, gure bost diskoak desberdinak dira eta inoiz ez gara mugimendu baten barruan egon. Rock zaleentzat metaleroak gara eta metaleroentzat arraroak edo rockeroak, baina gure filosofia eta izaera metalean daude.

Disko honetako tempoa pausatuagoa da. Hala irten da?

Baliteke pausatuagoa izatea baina disko guztietan erabili izan ditugu horrelako tempoak. Hala ere, disko honetan badira inoiz erabili ditugun pasarterik azkarrenak ere. Ez dugu nahita egin, horrela atera dira kantuak.

Gauza asko aldatuta ikusi dituzue musika eszenan, itzulera honetan?

Kontzertu eza. Lehen askoz ere kontzertu gehiago egiten ziren, gaur egun ez dago horrelako eskaintza zabala. Gaur egun rocka ez da hain arriskutsua gazteentzat. Eta jende gutxiago hurbiltzen dela kontzertuak ikustera. Hori ere ikusi dugu.

“Argazkia” zeharo aldentzen da metaletik, eta rock alternatiboan kokatuta ikusten dut.

Rock alternatiboa asko gustatu zaigu. Gure eraginetako bat da. Eroso sentitzen gara horrelako gauza desberdinak egiten. Gure jarraitzaileek ere badakite Eraso!-k nahi duen kantua egin dezakeela bere eskematik aldenduta. Horrelako kantek diskoa aberasten dute.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude