Urriaren 21eko hauteskunde gauean bi emaitzetan jarri beharko litzateke begirada: batetik, PSEren eta PPren hondoratzea norainokoa izango ote den, eta bestetik EH Bilduk nolako estu hartuko duen EAJ. Hurrengo legegintzaldiko hitzarmenak eta politikak bi datu horien araberakoak izango dira
Inork 2009an etorkizuna zelatatzeko antiojoak asmatu izan balitu eta 2012an bista jarri, ikusitakoa ezin kalibraturik ibiliko litzateke. Orduan ertzainek tabernak arakatzen zituzten kartelen bila, orain EH Bilduk Alderdi Popularrarekin eztabaidatzen du telebistako platoan. Orduan “ekonomia berraktibatzeko” makro-inbertsioez hitz egiten zen hautes-programetan, orain alderdiek Eusko Jaurlaritzaren zakuan egongo den zuloaz espekulatzen dute. Orduan ETAk PSEren Lazkaoko egoitza lehertu zuen kanpaina betean, independentismo hitzak terrorismoaren tokia hartu du orain zenbait politikariren ahotan. Ez dira lau urte igaro, eta hala ere errealitatea irauli zaigu.
ETAren amaiera eta krisi ekonomikoa. Bi osagai horiek sortzen duten koktel politikoa zein den badakigu nolabait, 2011ko hauteskundeetan ikusi dugu. Baina osagai berri batek bizitu du edabea: Kataluniako ufada soberanistak. Zein ote da emaitza?
75 eserleku daude jokoan, 25 lurralde bakoitzetik. 1.775.336 herritarrek eman dezakete bozka eta horietatik 43.000k eskatu dute posta bidez egitea. Azkeneko hauteskundeetan baino zerrenda gehiago aurkeztu dira oraingoan –45 zerrenda hiru lurraldeetan–, horietatik lau dira nagusiak: EAJ, EH Bildu, PSE eta PP, eta Ezker Anitzak eta UpyDk ere irabaz dezakete gazta zatiren bat.
Inkestek tendentziak erakusteko balio dute batez ere, eta garbi ikusten da hautesleek alderdi espainiarrak zigortuko dituztela: aurreikuspen optimistenek, Eusko Jaurlaritzako Soziometroak kasu, 16 eserleku egokitzen dizkiote PSEri, eta kasurik okerrenean –Gara eta Naiz-entzat Aztikerrek egindako zundaketetan– 12 eserleku lortuko lituzke, orain duen ordezkaritzaren erdia baino gutxiago. PPk ere nabarmen egingo luke behera, egungo 13 eserlekutik 10-9 eserleku izatera igaroko dela diote inkesta gehienek.
Alde batera utzita inkesten benetako interes eta helburuak, pentsatzekoa da hango eta hemengo gobernuetan erabakitako murrizketa neurriek zuzenean eragingo dietela bi alderdioi. PP eta PSE noraino hondoratuko diren, hori izango da hauteskunde ondorengo hitzarmenei begira giltzarri nagusietakoa.
Hauteskunde hauetako beste enigma handi bat da EH Bilduren eta EAJren arteko lehia nola geratuko den. EH Bilduri 22-24 eserleku ematen dizkiete inkestek eta EAJri 24 eta 28 artean. Laura Mintegik zail dauka irabazten, inkestei kasu eginez bederen, eta Urkullu izango da hurrengo lehendakaria. Baldin eta ez bada 2011ko foru eta udal hauteskundeen gisako ezberdintasunik izaten hasierako inkesten eta egiazko emaitzen artean.
Datu guztiek aditzera ematen dute gehiengo abertzale zabala izango dela Eusko Legebiltzarrean aspaldiko partez. Abertzaleek 50 eserleku ere lor ditzakete, arkuaren bi heren. Horrelako emaitzak soilik 1986ko hauteskundeetan izan zituzten; orduan botoen %67a lortu zuten. Geroztik balantza pixkanaka berdinduz joan da eta 2005eko eta 2009ko hauteskundeetan –boto baliogabeak ere kontuan hartuta– alderdi espainiarrek goia jo zuten. Joera horri buelta ematera letozke urriaren 21eko bozak.
Euskadi Irratian Asier Etxenike soziologoa, eta Asier Blas eta Jonatan Moreno politologoak bat zetozen: abstentzioaren datua izango da gakoa. Abstentzio maila altuena 1994an izan zen, %40aren gainetik, eta baxuena 2001ean, Mayor Oreja eta Ibarretxeren arteko deman herritarren %21 baino ez zen abstenitu. Parte-hartze datuek normalean eragin handiagoa izan dute EAJren eta PSEren emaitzetan. Oraingoan gainera, PP gehitu zaie abstentzioa uxatzeko ahaleginari, Si tú no vas, ellos ganan lelo adierazgarriarekin. PSEk eta PPk arrisku bizia dute normalean eurei botoa eman dieten herritarrek oraingoan paso egiteko.
Horrek esplikatzen du, esaterako, zergatik ari diren hain gogor independentismoaren gaia haizatzen, “beldurraren botoa” deiturikoa sortu nahian: “Euren doktrinamenduarekin bat egiten ez duena bota egingo dute herri honetatik” (Patxi Lopez); “Estatuarekin egonkortasuna dago, independentziarekin amildegia” (Antonio Basagoiti). Molde horretan astindu du EAEko kanpaina Kataluniako Diadaren lurrikarak. Gai horrekin Urkulluk daraman diskurtso moderatua ulergarria da, badaki PSEren eta PPren hautesleak erakar ditzakeela, EAJren “kudeaketa onaren” banderarekin. Era berean, aparatu jeltzale guztia martxan jarri du EBBko buruak, euren aldekoa izan daitekeen bozka bakar bat ere etxean geratu ez dadin, hor kokatu behar da BEC bete nahi izatea.
Barakaldoko pabilioitzarra bi indar nagusien arteko lehiaren neurgailu bilakatu da. EH Bilduk ere hantxe egin du ekitaldi nagusia eta erraz gainditu du froga, ezker abertzaleak duen mobilizazio gaitasuna berriz ere agerian utziz. Laura Mintegiren erronka nagusiena da orain arte koalizio soberanistara hurbildu ez den jendea konbentzitzea. Horretarako saiatzen ari da “sistemako” alderdiengatik bereizten, krisiaren ondorioz politikariekin haserre dauden ezkerreko herritarrei mezuak igorriz: “Ez gatoz politikaren eremuan integratzera, eremua aldatzera baizik”, zioen astekari honetan berrikitan.
EH Bilduk ozen eta garbi azaldu du burujabetzarako bidea. Arnaldo Otegiren ahotan entzun genuen BECen: “Autonomiaren zikloa amaitu da” zioen Logroño kartzelatik ezker abertzaleko kideak, eta Quebec, Eskozia edo Katalunia jartzen zituen adibidetzat, “independentzia zuzenean” aldarrikatuz. EH Bilduk ez du bide-orria gehiago zehaztu, ez da lurraldetasunaren lohietan sartu, baina gainerako indarrei erabakitzeko eskubidearen inguruko akordio zabalerako proposamena egin die. Ikusteko dago hortik koskadarik egiten dion EAJri. Alderdi jeltzaleak 40.000 bozka eta 3,3 puntuko aldea atera zion Amaiurri Espainiako hauteskundeetan.
Lurralde bakoitzetik 25 eserleku aukeratzeak eragin itzela du azken emaitzan, horregatik da estrategikoa Araba popularrentzat, eta hein batean horregatik ari da EAJ Gipuzkoan Bilduk daraman politika erasotzen, koalizioak hortxe lor baitezake eserleku gehien. EH Bilduk Gipuzkoan aterako dituen emaitzak azterketa baten gisan irudikatu nahi dituzte jeltzaleek: “Gipuzkoarrek aukera paregabea dute, Bilduri seinale bat helarazteko aldatu dadin” (Joseba Egibar). Estrategia horrek badu arrisku bat, EH Bilduk azterketa gaindituz gero, EAJ Batzar Nagusietan egiten ari den oposizio bortitzak indarra galduko luke nolabait.
Emaitzak direna direla, inork ez du gehiengo nagusirik lortuko, eta paktuak beharrezkoak izango ditu Eusko Jaurlaritzan agintzen jartzen denak. Ajuria Eneko ostalari berria izateko aukera gehien dituen Urkulluk, Gobernua osatuko al du beste alderdiren batekin? Edo bakarkako bideari ekingo dio? Ez da suizidio bat, Ibarretxek 2001ean eta 2005ean EA eta EBrekin koalizioan gobernatu zuen, baina hala ere gutxiengoan zen. Gero eta gehiago dira aukera horren alde egingo duela uste dutenak.
Hautagai jeltzalearekin Argiak egindako elkarrizketan, honek garbi zioen gobernagarritasuna lortzeko alderdi guztiei irekita daudela. EH Bilduren emaitzen baitan, EAJ jakitun da jendarteko sektore handi batek gaizki ikusiko lukeela abertzaleek Legebiltzarrean lortutako nagusitasuna ez profitatzea, bakegintzaren, euskararen erabileraren edota burujabetzaren arloetan aurrera egiteko.
Baina ekonomiaren arloari begira bestela dira gauzak. EAJ PPrekin akordioetara iritsi izan da lehenago ere, Kutxabank-en kasuan erakutsi duen moduan. Bestetik, komeni zaio Madrilen agintzen duen PPrekin nolabaiteko harremana izatea: “Norekin landu beharko dugu bakegintza eta bizkidetza?”, dio Urkulluk. Seguruenik hauteskunde gauean Sabin Etxean kalkulagailuarekin egingo den lehen ariketetako bat EAJ eta PPren arteko gehiketa izango da, 38 zenbakia gaindituko duen ala ez jakiteko
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]
Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.
1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]