ETA-K 2011ko urriaren 20an bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik, euskal gizartea askoz hobeto dago, bai behintzat bakea eta elkarbizitza eraikitzeari dagokionez. Krisiak, aldiz, okerrera egin du eta horrek bigarren maila batean utzi du atzo goizera arte gure arazo handiena zena. Ur handiagotan sartu gabe, askoz hobeto gaudela esan genezake, batez ere ETAren mehatxupean ziren milaka pertsona lasai ibili daitezkeelako gaur egun, norbaitek hilko dituen edo eraso egingo dien beldurrik gabe. ETAren jarduera gero eta urriagoa eta bazterrekoagoa zen azken urteetan, baina oraindik ere euskal gizartearen ohiko bizitza baldintzatzeko indarrarekin. Bost hamarkadaren ondoren, gizarteak behar zuen bakea eta elkarbizitza eraikitzeko aukeratxo bat eta ETAk duela urtebete jarri zuen bere ale nagusia: borroka armatuaren behin-betiko amaiera.
Baliatu al da denbora hau bake prozesuan aurrera egiteko? Erantzuna garbia bezain latza da: ez. Edo ez behintzat publikoki, gizarteari begira, honen parte hartzearekin… eta hauek guztiak ezinbestekoak dira, bake prozesu eraginkor bati begira. Gogorra bada ere, hori da sentipen orokorra, egoera geldi dagoela. Esparru bakarra ari da garatzen indarrez, ezker abertzalearen parte hartze politikoari dagokiona; ozta-ozta baina hor Espainiak legezko ateak ireki dizkio ezker abertzaleari eta hau ondo baliatzen ari da aukera: Bildu eta Amaiurrekin lehenago, eta orain EH Bildurekin.
Gainerakoan, ez da bake prozesu batek eskatzen duen giro eta oinarririk: ETAk eta ezker abertzaleak egin dituzte lehen pauso garrantzitsuak, baina PP buru, Estatua ez da ia mugitu. Eta mugimendu agerpen txikiren bat egin duenean, argi geratu da barne arazo handiak dituela. Hala ikusi zen Barne Ministerioak bere espetxe politika berriaren asmoak agertu zituenean eta berdin Josu Uribetxebarria presoaren auzian. Aitortu behar da, gainera, borondate handia behar dela agerpen horiei keinu izaera emateko. Krisiaren bultzadaz edo aitzakiaz, instituzio nagusiek ere gaia ahanzturan utzi dute: urtebetean ponentzia parlamentario bat besterik ez da bideratu ia eta honek ez zuen lortu ezker abertzalea bere baitan hartzea.
Sinbolikoki, Arnaldo Otegi eta Bateraguneko beste espetxeratuak dira egoeraren adierazle esanguratsuenak: bakea egin behar duen Estatuak duela hiru urte espetxeratu zituen eszenatoki guztian giltzarri izan diren ezker abertzaleko buruzagiak, eta tartean askatzeko aitzakia eta aukerarik falta ez bada ere, kartzelan jarraitzen dute. Egoerak esperpento itxura hartzen du Otegi komunikazio debekuarekin zigortzen dutenean, honek BECeko EH Bilduko mitinerako grabaketa bat egin zuelako. Baina hori da arazoetakoa akaso egun, Espainiaren egoeran esperpentoa lau haizetara zabaltzen ari dela.
PP-K eta PSOEk harresi bat eraiki dute bake prozesuan aurrera ez egiteko: ETA disolbatu arte ez da mugimendurik egongo. Baina Madrilek urteetan nola jokatu duen ikusita –berdin Gernikako Estatutua, Ibarretxe Plana, ezker abertzalea edo orain bake prozesuarekin– aitzakiaren kiratsa jasan ezina da. Urratsak eman nahi ez direnean beti dago aitzakiaren bat. Su-eten garaietan, behin-betikoa behar zuela; edo gaitzespena behar dela, edo barkamena, edo ETA desegitea… Urtebete denbora gutxi da bake prozesu bat bideratzeko, ados, baina ez dagozkion keinuak egiteko eta gizartea klabe horretan kokatzeko. Eta ez da hori egiten ari.
EAJk eta EH Bilduk badute lanik Eusko Legebiltzar berrian. Uneon, herritarren arazorik larriena krisia bada ere, hori ezin da aitzakia izan bakegintzan pauso erabakigarriak ez emateko. Areago, normalizazio politikoa bideratzeak, indarrak askatuko ditu hain sakona den multi-krisi garaiari behar legez heltzeko.
Arazorik handiena da ea nola lortu PP ere gurdi horretara igotzea, honen praxiak bi norabide arriskutsu erakusten ditu eta: bata da presoen gaia xantaia gisa erabiltzeko tentazioa izan dezakeela; bestea, orain Kataluniakoa ere baduen arren, gatazkaren iraupena kohesio tresna gisa baliatzea Espainian. Euskal herritarren presio da halakoak saihesteko estrategia eraginkorrena, baina horretarako, herritarrak aktibatzea ezinbestekoa da.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]