"Lancrerentzat deabruaren hizkuntza zen euskara"

  • Eneko Aritzaren Lagunak elkarteko kideek Sua filma estreinatu dute aurten, zazpi urteko grabaketa lanen ostean. XVIII. mendean, Pierre de Lancre inkisidoreak Lapurdin egin zuen sarraskian oinarritzen da pelikula. Igartua da produkzio arduradunetako bat.

Unai Igartua:sua filmaren egileetako bat
Unai Igartua: sua filmaren egileetako batLeire Loidi

Eneko Aritza (Orreagako guda) film laburraren ostean, historiara jo duzue berriz. Zehazki, inkisizioa jorratu duzue.

Lehen proiektuarekin gure istorio bat kontatzea pentsatu genuen, baina azkenean Euskal Herriko historian oinarrituta Eneko Aritza eta Orreagako guda uztartzen dituen gidoia atera zen. Berriro ere historiako gai bati heltzea erabaki genuen. Helburu nagusia zen Euskal Herriko historiako hainbat pasarte jendeari ezagutaraztea.

Historiaren ikuspuntutik ekarpenik egin diozue inkisizioaren gaiari?

Ez, historikoki ekarpen handirik ez. Dakienak badaki zein izan zen Pierre de Lancreren inkisizio prozesua. Jendeari gogoraraztea izan da xedea. Izan ere, denetarik egongo da, nik neronek proiektu honekin hasi arte ez nekien gehiegi inkisizioaz, baina Zugarramurdiko kasua askoz ezagunagoa egin da eta Lapurdiko sarraskiaz ez dugu ezagutza eta ikuspuntu bera.

Zein iturritara jo duzue dokumentatzeko?

Pelikularen gidoia egin duen kideak, Xaguk, liburu ugari irakurri zituen. Horrez gain, Toti Martinez de Lezea eta beste zenbait aditurekin ere bildu ginen inkisizioaz informatzeko.

Pierre de Lancre inkisidorea filmean ageri den bezain ankerra eta boteretsua al zen, garaiko dokumentuen arabera?

Bai, eta ez garaiko dokumentuen arabera bakarrik. De Lancrek berak 1612an idatzitako liburuan dio 3.000 pertsona auzipetu zituela, horien artean 500 haur, eta 600 pertsonatik gora torturatu eta erail zituela. Erraz esaten da! Gainera, kontuan hartu behar da garai hartan arrantzale asko Ternua aldera joaten zirela arrantzara eta tratuak egitera. Ez zeudenez, inkisizio prozesuan erre zituztenek babes gutxiago aurkitu zuten herrian.

Elizak ere izango zuen erantzukizunik honetan guztian.

Elizaren babesarekin Henri IV.ak bidalita etorri zen Pierre de Lancre Lapurdira. Baina baziren inkisizio prozesu horren aurka altxatu ziren apaiz batzuk eta hauek ere epaituak eta horietako asko erailak izan ziren.

Nortzuk ziren sorginak?

Ordura arte sorginak ez ziren existitzen, hori geroztik sortutako hitza da. Jende arrunta zen, lurra gurtzeko eta beraien jaiak egiteko elkartu ohi ziren, eta garai hartako gizartean ez zeuden gaizki ikusita. Eliza etortzean, ordea, dena aldatu zen. Familia batzuk beste batzuk hainbat arrazoirengatik sorginkeriaz salaketa jartzen hasi ziren, Elizaren babesarekin.

Sorginen gehiengoa emakumezkoa zen. Zein zen emakumearen rola garai hartan?

Emakumeak oso paper garrantzitsua zeukan euskal gizartean, Pierre de Lancrek berak horrela zioen bere liburuetan. Orduko Lapurdiko “sorgin” hauek euskaraz mintzatzen eta euskaldun sentitzen zirela ere idatzi zuen, ez frantses eta ez espainiar. Lancrerentzako deabruaren hizkuntza zen euskara. Baina emakumeez gain, gizon eta haurrei ere kontra egin zien Lancrek, baita elizgizonei ere.

Nola lortu duzue 700dik gora lagunek parte hartzea filmean?

Euskal Herri osoan izan gara grabaketak egiten, eta herri bakoitzean saiatu gara bertako jendeak parte har zezan. Herriko kontaktuak egin, kartelak jarri, komunikabideen bitartez grabaketa egingo dela adierazi… Gutaz aparte, herritar asko animatu da eta azkenean, 700 pertsonatik gora izatera iritsi gara.

Grabaketa, garraioa, ekoizpena, jantziak, materiala eta abar gastu handia da azkenerako. Nondik lortu duzue finantzazioa?

Dirurik gabe egindako proiektua izan da. Aldian behin kontzerturen batzuk edo txosna batzuk jarrita diru pixka bat atera dugu, baina grabaketa prozesu guztia jendearen borondateari esker izan da. Bakoitzak bere ogitartekoa eta gasolina ordaintzen genuen. Ordaindu beharrekoa postprodukzioa izan da, hor bai, gastu potoloa izan dugu.

Bitxikeriak ere badituzue, esaterako txerrikumea autoan hartuta zindoaztela poliziak geratu zintuztenekoa.

Txerrikumea bakarrik ez, furgoneta ireki eta ezpata ugari, soldadu-jantziak, generadorea, gasolina eta abar ikusi zituzten. Hainbat kontroletan geratu gaituzte eta bakoitzean aitzakia bat bilatu behar izan dugu nolabait alde egiteko. Abentura politak bizi izan ditugu.

Pelikulako bi protagonistak atxilotu zituzten.

Kolpe handia izan zen proiekturako. Azkenean inkisizioan oinarritzeko arrazoietako bat hori izan zen, iruditzen zaigulako gaur egun inkisizio hori errepikatzen ari dela, eta guk geuk jasan behar izan dugu gainera. Pelikularen erdian protagonistetako bi atxilotu zizkiguten, eta nahiz eta gero absolbitu, hori hor geratzen da. Pelikulako hainbat zati eraman zituzten eta irudi horiek ez ditugu oraindik berreskuratu.

Mauleko gazteluan, matxinada grabatzera hurbildu ziren 300 lagunekin, kalejira eta akelarrea antolatu zenuten grabazio ostean. Nolakoa da gaur egungo akelarrea?

Gaur egungo akelarreak, guk antolatzen ditugunak behintzat, lehengoak bezalakoak dira. Lagun koadrila elkartu, afari on bat prestatu, mandragorarekin topa egin eta hortik aurrera musika pixka bat jarri, dantzatu, ondo pasa, ligatu... Gure iritziz, lehengo akelarrea antzeko zerbait zen, lurra gurtzeko baliatzen zen jaia.

Etorkizunera begira ba al duzue beste proiekturik buruan?

Proiektuak beti daude buruan bueltaka, baina esan behar da azkeneko proiektu honek dezente erre gaituela eta hainbeste urteren ondoren egoera ere aldatu egin dela. Dena den, zer ez dakit baina zerbait aterako dela uste dut, agian ez da filma izango, antzezlana izan daiteke, edo auskalo. Oraingoz, Sua filma ari gara zabaltzen, deitzen diguten herrietan ematen. Herritik ateratako proiektua da, herriaren esku uzten dugu, eta gu gustura joango gara gure proiektua edozein herritan erakustera.

Lancre

Pierre de Lancre (1553, Bordele -1631, Paris) jurista eta funtzionario frantziarra izan zen. Izatez Errostegi abizena zuen, aitona baxenafarra baitzuen. Baina euskal jatorriaz ez zuen ezer jakin nahi eta Lancre abizen frantsesagatik aldatu zuen. 1609an Henri IV.ak Lapurdira bidali zuen sorginkeria kontuak ikertzera eta inkisizioak Euskal Herrian egin duen sarraskirik handiena burutu zuen. Lancrek ez zituen lapurtarren ohiturak ulertu nahi izan, deabruarekin lotzen baitzituen.

Eneko Aritzaren Lagunak

2002. urteko abenduan Algorta eta Tolosaldeko –batez ere Ibarrako– hainbat gazte Urruñan elkartu ziren kamera txiki batekin, asmo handiegirik gabe. Pixkanaka Eneko Aritza (Orreagako guda) film laburra egin zuten, 80 bat lagunen parte-hartzearekin. Herriz herri filma erakutsi eta arrakasta zuela ikusita, Sua lanari ekin zioten. “Film laburra bost asteburutan grabatu genuela-eta, pelikula hamar asteburutan egin genezakeela pentsatuz abiatu ginen, baina zazpi urte behar izan ditugu azkenean”. Egun, kultur, kirol nahiz aisialdi ekintzak hartzen dituen kultur elkartea da Eneko Aritzaren Lagunak.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude