Pablo Bergerren
Pablo Bergerren "Blancanieves" filmako irudia

Maila oneko Sail Ofiziala ikusi dugu aurten azken bi urteetakoaren aldean, eta beharbada horregatik, palmaresa ezagutzera eman denean ez ditu inoren begietako globoak leherrarazi. Kontsentsu grisetik gertu ote gaude kritika egurkoiak partitzeko hain egokiak ziren Zinemaldiko sarietan? Ez hain azkar. Lotu zaldi hori, bakero.

François Ozonen Dans la maison pelikula ona da, inor lotsaraziko ez duen Urrezko Maskor bat behingoz –akordatzen iazko Isaki Lacuestaren Los pasos doblesekin? Ez? Nik baino zorte hobea duzue orduan–. Woody Allenen ildora hurbil daitekeen umorea eta tematika, fikzio-mailen arteko jolasa, istorioak kontatzeko beharrari buruzko gogoeta… Literatura irakaslearen bizitza dantzan jarriko duen ikaslearen istorioak ariketa polita planteatzen dio ikusleari; baina inpresioa dut hori besterik ez dela, ariketa bat, eta metafikzioaren hasierako lilura gaindituta, ez duela ikusi ditugun beste pelikula batzuek adinako arrastoa utziko.

José Sacristanek El muerto y ser felizen egindako lanarengatik irabazi duen Zilarrezko Maskorra bidezkoa da; gauza bera esan liteke Katie Cosenik Foxfirengatik jasotakoaz. Zalantza handiagoa sortzen dit Macarena Garcíarenak, Blancanieves –barka snob jartzea baina– gainbaloratutako pieza iruditu baitzait. Eta Fernando Truebak El artista y la modelon asmatu duela uste dudan arren, osagairen bat falta zait palmaresa behar den bezala interpretatzeko.

Espainia da osagai hori, edo hobe esanda, Espainiako zinema industriak urtea joan eta urtea etorri Zinemaldiko sarietan eragiteko erakusten duen gaitasun ez batere harrigarria. Zortzi opari nagusietatik lau zuzendari, pelikula eta aktore espainiarrentzat izan dira 60. edizioan eta aurtengoek beste urteetakoek baino meritu handiagoak egin dituzten arren, kromoak bezain erraz aldatuko nituzke izen batzuk –Costa-Gavrasen Le capital ezer gabe geratzea oso bidegabea da, adibidez–.

Adi, ez bainaiz Espainiako zinemari buruz ari orokorrean, Pancorbotik beherako lobby ilun batzuek bultzatzen duten zinemagintza mengelari buruz baizik. Eta Blancanieves mota horretako ekoizpenen azken alea besterik ez da, gaur Zinemaldian saritua, bihar Oscarretarako hautagai eta etzi, duda gutxirekin, Goya sorta baten jabe.

Zer beste topatzea espero zenuen ba –diost sorbalda gaineko deabrutxoak– Goya sarien bezpera bihurtua den festibal bateko palmaresean?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude