BC3 nazioarteko zentroan dihardu Unai Pascual ekonomialariak. Klima aldaketaren alderdi guztiak lantzen dituzte BC3n, baina arlo sozialari berebiziko arreta eskainita, azaldu digunez.
Duela hogei urte, Rio 92 goi-bileran, jarri ziren lehen oinarriak klima aldaketari aurre egiteko. Nola baloratzen duzu ordutik egindakoa?
Bageneukan askoz gehiago egitea. Politikariak ez dira busti, busti behar ziren heinean. Hala ere, beste irakurketa bat ere egin behar da: oso zaila da munduan sistema multilateralak martxan jartzea. Badaukagu beste sistemarik? Ez. Ez daukagu horrelako gaiez arduratuko den ingurumen erakunde globalik, herrialdeak behartu ditzakeenik hau edo bestea egitera. Beraz, balorazioaren zati bat da egin behar zena baino askoz gutxiago egin dela, eta beste zati bat da daukagun sistema multilaterala ez dela onena, baina mantentze hutsa badela garaipena.
Kyotoko protokoloan hartutako konpromisoak ez dira bete, baina, edozein kasutan, abiapuntua ona zen? Helburua zen 2012rako emisioak 1990ekoen %95 izatea. Nahikoa zen hori, beteta ere?
Ez, ez zen hainbesterako. Baina Kyoto lehenengo pauso politikoa da. Orain bigarren etapa etorriko da, eta hori martxan jartzeko ados dauden bakarrak Europar Batasuna, Liechtenstein, Bielorrusia, Norvegia eta Ukraina dira.
Abenduan Dohan egingo den biltzarrean zehaztu behar dituzte aldi horretarako isurketa kopuruak.
Bai, eta aurresan daiteke nolako bilera izango den. Kopenhagekoa, 2009an, porrot handia izan zen. Konpromiso politikoak hartu ziren, baina ez legalak. Eta berriki Bangkoken egindako bileran ikusi da inor ez dagoela prest Kopenhagen adostutako isurketa mailak betetzeko. Dohari begira, herrialde azpigaratuak presio egiten ari dira, Garapen Garbirako Mekanismoak (GGM) direla eta. GGMen bidez, herrialde garatuek inbertitu dezakete herrialde ez-garatuetan, gasen isurketa murriztuko duten programetan, eta horrek kredituak ematen dizkie beren herrialdeetan isurketekin jarraitzeko. Bangkoken, herrialde ez-garatuak, ikusita Kopenhageko promesa politikoak ez direla beteko, GGMak eteteaz mehatxu egiten hasi ziren.
GGMek ez dute lortu isurketak gutxitzea, ordea.
Etikoki, GGMak bula erostea bezalakoak dira. Nolanahi, onartu behar dugu klima aldaketa globala dela, eta hemengo eta hango isurketak berdinak direla. Lehenik eta behin onartu behar dugu helburua isurketei langa bat jartzea dela. Nola lortu langa hori ez gainditzea? Hori da bigarren pausoa. Merkatuak sor daitezke horretarako, isurketa eskubideen salerosketa. Zientifikoki ideia ona da. Isurketak merkatugai bihurtzea kritikatzen dugu, baina horrek lagundu badezake langa hori ez gainditzen, ongi etorri.
Isurketen langa politikariek ezarri behar dute?
Ikerketa zientifikoak daude, eta gero politikariek erabakitzen dute muga non jarri. Zientifikoki esaten da Lurra bi gradu baino gehiago berotuz gero oso arazo latzak sortuko liratekeela. Helburu politikoa bi gradutik ez pasatzea da, baina zientzialari askorentzat bi gradu igotzea izugarrizko astakeria da, haien ustez ez litzateke ezer igo behar, edo oso-oso gutxi. Politikariek badakite itzulezinezko fasean gaudela, beroketa ematen ari dela, eta modu azeleratuan. Beraz, orain lortu behar duguna bi gradu horietatik ez pasatzea da, eta hori da Cancunen erabaki zena. Politikoki eta zientifikoki ezin dugu dagoeneko defendatu “klima aldaketarik ez”. Gertatzen ari da, eta erosita daukagu txartela hurrengo 50 urteetan klima aldaketarekin jarraitzeko. Hemendik 2050era CO2 isurketen %90-95eko beherakada beharko litzateke bi gradu horiek ez gainditzeko. Hau da, emisioak oraingoen %10era murriztu.
Baina hori ezinezkoa izango da.
AEBetan, Erresuma Batuan... esaten hasi dira hiru graduena eztabaidatzen hastea ez litzatekeela ideia txarra. Eta hirugarren munduak dio: ez, bi gradu eta kito, jasaten ari gara dagoeneko klima aldaketa, eta jasango dugu hurrengo hamarkadetan, %90eko jaitsiera egonda ere bi gradutara helduko baikara. Kopenhagetik hona, herrialde garatuek konpromiso politikoak hartu dituzte. Konpromiso horiek bete balira ere, mundua hiru gradu berotuko litzateke 2100erako. Konpromisoak ez dira nahikoa igoera bi gradutan uzteko. Inork ez du sinesten beteko direnik, baina beteta ere, bagaude hiru graduko igoeran, konpromisoak ez direlako %90eko murrizketa. Tira, EBk esan du %80ko jaitsiera egingo duela 2050erako. Esan egin du, bai, baina...
Energia eredua dago eztabaidaren muinean. Zentzu horretan, energia berriztagarrien garapena funtsezko elementua da. Baina berriztagarriekin arazoa konpondu daiteke?
Ezin dugu pentsatu, mundu honetan dugun hazkunde ekonomikoaren fetitxismoarekin, horrek ongizatea ekarriko digunik. Energia berriztagarri jasangarriez hitz egin behar dugu. Berriztagarriak izateak ez du esan nahi ekologikoki jasangarriak direnik. Parke eolikoak nonahi, hori jasangarria da? Mantendu dezakegu oraingo eredu ekonomikoa berriztagarriekin? Teknikoki ez dakit, ez dakit zer ondorio ekarriko lukeen horrek. Baina galdera ez litzateke hori izan behar, baizik eta nola aldatu behar dugun eredu ekonomikoa, hazkundearen fetitxismoa baztertuz, eta eraldaketa horretan berriztagarriak sartu, bata ezin da bestea gabe joan.
Klima aldaketaren aurkako neurri eraginkorrik har daiteke paradigma ekonomikoa aldatu ezean?
Argi daukat ezetz. Hara, eredua aldatuko dugu, hori argi dago, kontua da nola. Guk kontrolatu beharko genuke aldaketa hori, leuna izan dadin, edo zartako handia hartuko dugu.
Zartako hori zertan gauzatuko da?
Izan daiteke kolapso ekologikoa, izan daitezke geopolitikan izugarrizko aldaketak. Batetik, klima aldaketa ez badugu gelditzen, klimaren eragin biofisikoak oso handiak izango dira. Goseteak, gudak... Ez bagara gelditzen hondamendira goaz. Hori zientzialari gehienek esaten dute.
Esandako guztia laburbilduz, zer egin behar genuke klima aldaketari aurre egiteko? Zeintzuk dira irtenbide errealak gauden testuinguruan?
Trantsizio bat egin beharko litzateke, eta hau nire ikuspuntu pertsonala da, desazkunde material eta energetiko baterantz. Eta desazkundeak ez du esan nahi hazkunde ekonomikoa jaitsi behar denik. Hazkunde ekonomikoa izaten segitu daiteke, baina ez du zertan izan hazkunde materialista, energia eta lehengaiak behar dituena. Hori da nire ustez irtenbide errealista bakarra.
Zer zeregin edukiko luke trantsizio horretan lehen aipatu dugun balizko mundu mailako erakundeak?
Gauzak ondo egitearen bermea, batetik. Bestetik, ideiak proposatzea. Ideia bat izango litzateke CO2-ari zerga bat ezartzea, baina iturrian, hau da, ekoizleei. Zerga hori kontsumitzaileari iritsiko litzaioke, eta hark, lehenengo eta behin, gutxiago kontsumituko luke. Eta konturatuko litzateke familiako aurrekontua nola dagoen banatuta... Energiaren aurrekontuaren portzentajea, gure familien aurrekontu osoan, oso txikia da, askoz handiagoa izan beharko litzateke, kontuan hartuta energia ekoizteak eta kontsumitzeak dakarren ordain ekologiko eta soziala. Horrelako zerga bat ezarrita, energetikoki oso intentsiboak diren produktuen kontsumoa jaitsiko litzateke. Hori litzateke trantsizioaren lehenengo bultzada. Neurri bakar horrek ez luke dena konponduko, noski. Baina ekonomikoki, gakoa da.
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]