Sustraien zain, gaztetuta

  • The Young Wait ::Holy Ghost

    GP Records

    iraupena ::13´02´´

    prezioa ::8€


2012ko irailaren 27an
Alabamako eta Donostiako musikariek osatzen dute talde berri hau. Donostiako diskoetxe beteranoaren eskutik etorri da haien diskoa, eta Ruta 66 aldizkari espezializatuak ere lagundu du argitara ematen. Lau kanta jaso dituzte, grabatzear dauden disko luzearen aurretik biniloan zein CDan bereizitakoak, eta AEBetako sonoritate, usain eta arima daukate puri-purian. Kanta gehiago eskatzeko premian utzi gaituzte halabeharrez. Sustraietara jotzen dute itsu-itsuan eta itsasoaren bestaldeko estilo autentikoenak bere egin dituzte. The Band handiaren kantu bat indartu eta biziberritu dute, country-an dobro eta guzti murgildu dira, intentsitatea gehituz doan folka belarrira xuxurlatu digute eta rock amerikar ia orkestralak diren doinu (ingeles) poperoz jantzi dute. Itxaron artean gozatzeko modukoak laurak.
"Estiloen fusioa lantzeak eta batetik bestera jauzi egiteak kantak aske idazteko aukera eman digu"

The Young Wait. Itxaronaldia gaztea izan daiteke? Beti irudikatu dut zahartxoagoa balitz bezala. Ia galtzear dagoen pazientziaren bertuteari lotuta dago izena, itxaroten jakiteari?

Guk uste dugu itxaroteak betirako gaztetu dezakeela. Eta izenaren esanahietako bat hori da, pazientziaren bertutea, hain zuzen ere. Hala ere, nahiago dugu zerbaiti itxaroten egon beharrean, lana gogor egin eta horretaz egunero disfrutatzea.

Nola lur hartzen du Alabamako musikari batek Euskal Herrian eta zer da hemen aurkitzen duena gelditzeko?

Beno, familia kontuak tartean, patuaren errua izan zen. Izan ere, The Young Wait taldea oso denbora laburrean jarri genuen martxan. Halako gauza txiki garrantzitsuek errazten dute, familia eta lagunengandik hain urrun egon arren, gustura eta motibatuta egotea.

Erritmoak, giroa, inspirazioa... oso desberdinak dira hemen, Alabamarekin alderatuta?

Bai. Hala ere, esanguratsuena da bakoitzak musikari aurre egiteko duen jarrera pertsonala, hemen eta han ditugun inspiratzeko aukerak ia berdinak direlako, norberaren esku dago hori. Hemengo zenbait musikarirekin lan egin ostean, somatu dudan alderik handiena zera da, Alabaman musikariek egiten dutena lanbide bihurtu nahi dutela, eta hemen, berriz, zaletasuna dela.

Argi utzi duzue AEBetako folk, hegoaldeko rock, country eta rockean eroso egiten duzuela igeri. Sustraietara jotzen duzue beti?

Erregistro asko landu ditugu, egia da. Horien fusioa lantzeak eta batetik bestera jauzi egiteak kantuak aske idazteko aukera eman digu. Inoiz ez dago jakiterik hurrengo kantua nolakoa izango den.

The Band bertsionatu izanak esangura handia du, ezta?

Bai, gure talde kuttunetakoa da. Lan hau grabatu aurretik zuzenean interpretatzen genuen eta klasiko hori gure estilora eramatea erronka handia izan zen.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude