Gehienek ohar hau irakurtzen dutenerako, Hego Euskal Herrian sindikatu abertzaleek deituriko eta hainbat kolektibok eta alderdi politikok babesturiko hilaren 26ko greba orokorra bukatuta egongo da. Bosgarren greba orokorra da, Espainiako Gobernuaren eta EAEko nahiz Nafarroako gobernuen politika ekonomikoaren kontra. Politika horrek murrizketa ugari ekarri ditu gizartean, lan arloan eta osasungintzan. Grebaren jarraipenaren datuetatik harago, ezertarako ez duela balio izan pentsa dezakegu, epe motzean gobernuek kudeatutako eraso kapitalista basatia geldiaraztea ez delako lortu. Gainera, horiek ere arduratuko dira euren fronte mediatikoaren bidez kontua manipulatu eta porrot eta asperdura sentsazioa sortzen.
Horregatik, komeni da bistatik ez galtzea zein diren kapitalismo horren helburuak –etekinak eta boterea pilatzen segitzea langileen eta herri sektoreen kontura–, eta zein, eraso basatiari planto eginez eszenatokiz aldatu nahi dugunonak. Sendotasuna, eta batez ere, duintasuna mantentzen segi beharko dugu. Euskal Herriko eta munduko langile mugimenduaren historiak porrot batzuk izan ditu, baina baita garaipenak ere, azken hamarkadetan greba eta borroken bidez lortutako ongizate estatua kasu, hain justu orain desegin nahi dutena. Jakin dezala kapitalismo basatiak aurrean izango gaituela. Ez gaitu kikilduko, duintasuna mantentzen badakigulako, politika burujabe eta solidarioen alde eginez. Bai baitaude.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.