"Hezkuntza legeak etengabe aldatzen dituzte eta horrek izugarrizko ziurgabetasuna sortzen du"

  • 50 urte betetzear da Aita Larramendi Andoaingo ikastola. Duela 22 urte egin zuen modura, urriaren 7rako antolatu diren Kilometroetarako buru-belarri dihardute lanean. Ikastolen jaitik harago, egunerokoaz, arazoez eta proiektuez galdetu diogu ikastetxeko zuzendari Izaskun Linazasorori.

«Hezkuntza legeak etengabe aldatzen dituzte eta horrek izugarrizko ziurgabetasuna sortzen du»

Noiz eta nola sortu zen Aita Larramendi?

1963an jaio ginen ikastola bat gara, beraz, datorren urtean 50 urte beteko ditugu. Gainontzeko ikastola guztietan bezala, hasierako urteak oso gogorrak eta konplikatuak izan ziren. Oso baliabide eskasekin moldatu behar izan zen urte haietan. Urteak pasa ahala eta egoera politikoa aldatzen zihoan heinean, eraikin berriak egitea lortu eta lege aldaketak eskainitako abaguneak ere baliatu ziren. Gaur egun, 800 ikasletik gora dituen ikastola gara, 2 urteko haurrekin hasi eta Batxilergoa osatu arte hezten dituena; esan beharrik ez dago, D ereduan. Enpresa ikuspegitik berriz, gurasoen kooperatiba da Aita Larramendi Ikastola. Horrek, gobernu taldeen bitartez, gurasoen presentzia eta erabakitzeko ahalmena bermatzen du.  

50 urte. Gorabehera handiko bidea izan al da?

Aldaketak gizarteak zuzendu ditu; bai esparru politikoan, eta nola ez, sozialean. Haren eskutik joan gara gu. Prozesu horretan denetik bizitzea egokitu zaigu; batzuetan sufritzea tokatu zaigu, baina aukera izan dugunean, hobetzeko baliatu dugulakoan nago, bereziki lege aldetik. Filosofia aldetik, ezin da ahaztu Euskal Herriko Ikastolak Kooperatibako kide garela, ikastoletako hezkuntza proiektuan parte hartzen eta hura erabiltzen dugula, alegia. Ezaugarri horrek herrian dauden gainontzeko ikastetxeetatik bereizten gaitu, gure material eta proiektuak baititugu, hala nola, euskal curriculuma.

Zein dira proiektu horiek?

Curriculumean  txertatuta daude gehienak eta hainbat gai eta materia lantzeko erabiltzen ditugu. Horietako bat aipatzearren, teknologia berrien erabilerari lotuta dagoena aipatu genezake. Gaur egun eskola 2.0 bezala zabaldu bada ere, hasiera batean proiektu hori ikastoletan sortu zen, Ikasiz izenarekin. Ikasleek ordenagailu txiki batzuk erabiltzen dituzte, gelan landu dituzten unitate didaktikoetako hainbat gai errepasatu eta aparteko ariketak egiteko. Horrek duen abantailarik nabarmenena da zuzentzaile lana ordenagailuak egiten duela, ikaslearen autonomia bultzatuz eta noski, teknologia berrietan trebatzea indartuz. Baina baditugu beste proiektu batzuk ere, Ikasizen modura ikastoletako irakasleek sortu dituztenak eta aurrerakoiak izateaz gain, Europa mailan sarituak izan direnak. Besteak beste, eleaniztasuna lantzeko asmatu ziren Eleanitz-english eta Eleanitz-française aipa ditzakegu. Horien bitartez, hizkuntzari ikuspegi komunikatiboa ematen zaie. Beraz, esan genezake baditugula hainbat proiektu propio, aurrerakoiak, funtzionatzen dutenak eta bereizten gaituztenak.

Curriculuma eta konpetentzien edo gaitasunen lantzea kasu?

Gure curriculuma, euskal curriculuma, horretan oinarritua dago, konpetentzietan. Ikasleak pertsonak dira, eta pertsonek, mundu honetan beren kabuz eta duintasunez bizi ahal izateko, baliabideak behar dituzte, konpetentzia batzuk. Konpetentzia edo jakintza horiek guztiz barneratuta eduki behar dira eta horretarako beharrezkoa da gizartean, familian eta nola ez, eskolan lantzea.

Adimen emozionalak ere garrantzi handia du zuen ikastolan.

Bai, hala da, adimen emozionalari garrantzi handia ematen diogu. Frogatua dago pertsonen garapen integralean emozioek duten inportantzia izugarria dela eta hori ezin da sekula alde batera utzi. Argi daukagu pertsonek txiki-txikitatik emozioak lantzen badituzte, bizitzaren alor guztietan emaitza positiboagoak lortuko dituztela.

Emaitzak nabaritu al dituzue?

Urte asko daramatzagu honekin eta bilakaera nabarmena da. Hasieran, adimen emozionala hitza lehen aldiz entzun genuenean, ez genekien oso ondo zertan zetzan. Baina prestaketa egiten hasi ginenean, ikusi genuen ikasten ari ginena guretzat helduontzat ere benetan onuragarria zela. Gure emozioen kudeaketa hobetzen laguntzen diguten teknikak ikasi eta landu genituen eta hori ikasleengana helarazten ahalegindu gara. Ikastolan egin dugun lanak arrakasta handia izan duela iruditzen zaigu, eta denboraren poderioz, eskaintzen duguna erabat errotu dela. Behar berriak ere sorrarazi dizkigu eta baliabide fisikoetan bultzada bat behar dugu, gure aldeko eta gure hezkuntza proiektuaren aldeko apustua egin duten familiei erantzun egokia emateko.

Horretara zuzenduko dira Kilometroetako irabaziak?

Bai, aurtengo honetan, irabazi guztiak bete-betean eraikin horretara zuzenduko dira. Kostu izugarri handia duen obra da, eta Kilometroen helburu bakarra ez bada ere, onura ekonomikoak lortzea dugu xede, ukaezina baita lagungarriak eta funtsezkoak izango zaizkigula irabazi horiek.

Orain dela 22 urte ere Kilometroak antolatu zenituzten; nola aldatu da zuen egoera?

Orduan ere eraikina eta bestelako gastu batzuk finantzatzeko erabili genuen dirua. Ordutik, Andoaingo biztanleria handitzen joan da eta aldi berean gure proiektua ere herrian errotzen edo onarpen zabalagoa lortzen joan da. Gaur egun, eraikinaren zahartze eta kaltetze naturalaz gain, tamainaren arazoa daukagu.  

XXXV. Kilometroak dira aurtengoak. Festa bera aldatu dela uste duzu?

Ez zait iruditzen asko aldatu denik. Kilometroetako hasiera-hasierako helburuak bere horretan mantentzen direla esango nuke. Nolabait azaltzearren, Kilometroak ospatzen diren herrian ikastola bat dago, aldi berean Ikastola Elkarteko kide dena. Ekitaldi horren bitartez, gizartera eta herrira zabaldu nahi dugu gure proiektua, hor gaudela eta aurrera jarraitzen dugula ikusi dezaten. Horrez gain, arestian aipatu bezala, helburu ekonomikoak daude. Kanpotik datozen laguntzekin bete ezin ditugun beharrei erantzuteko baliatzen dira, eta horrek ere berdin jarraitzen du herri eta ikastola guztietan.

Antolaketari dagokionez, ikastola barruko langile, familia zein ikasleen laguntzaz gain, herriko elkarte eta norbanakoen lankidetza eta elkarlana ere eskatzen du horrelako antolaketa batek eta egia esan, alde horretatik ez dugu inolako kexarik. Jende asko hurbildu da, askok eskaini digute beren laguntza eta horrek esan nahi du jendeak guregan sinesten duela.

Diru kontuekin jarraituz, krisi ekonomikoa zenbateraino ari zarete sufritzen?

Murrizketak izan baditugu ere, badaude ikastolak gure aldean modu nabarmenagoan sufritzen ari direnak eta alde horretatik ez gaude horren kezkatuta. Dena den, behar bereziak dituzten DBHko ikasleentzako duela hiru urte martxan jarri genuen programa bertan behera utzi behar izan dugu, murrizketak direla medio. Proiektua hezkuntzak finantzatzen zuen eta diru-laguntza jasotzeari utzi diogunez, ezin izan dugu aurrera jarraitu. Pena da, izan ere, lortzen ari zen emaitzak zirela medio, oso ongi baloratua zegoen proiektua. HBSP (hezkuntza berariazko sendotze programa) proiektuari esker, zailtasunak zituzten ikasleek, bereziki hautazko orduak baliatuz, ikasgela utzi eta beste irakasle batengana joaten ziren. Ordu horietan gai garrantzitsuenak berriz landu eta indartzen zituzten. Baina hori egin ahal izateko beste irakasle bat eta haren soldata behar dira…

Errealitate honek zein lekutan uzten du hezkuntza?

Ez dakit. Dena den, aitortu behar dut badela oso gustuko ez dugun errealitatea. Gobernuan dagoen taldearen arabera, hezkuntzaren inguruko legeak etengabe aldatzen dituzte eta horrek izugarrizko ezjakintasuna eta ziurgabetasuna sortzen du. Badugu irudipena politikariek beste interes batzuei begira jarduten dutela eta ez hezkuntza mundutik datozen edo etor daitezkeen beharrei begira.

Etorkizunari nola begiratzen diezue?

Kontuan izan behar dugu ez gaudela garairik baikorrenean, azken batez, krisi honek guztiongan dituelako eragin negatiboak. Baina hala ere, etorkizuna oso modu positiboan ikusten dut, iruditzen baitzait Andoainen oso errotua dagoela gure ikastola. Gure ibilbidea behetik gora egiten ari gara, herritarren konfiantza mantenduz gainera, eta hori oso modu positiboan ikusi behar da. Hala eta guztiz ere, ikusiko dugu zein noranzko hartzen duen honek guztiak. Gizartearen aldaketen eraginpean bizi gara eta beharbada krisiak berri txarrak utziko badizkigu ere, politikoki garai berri eta itxaropentsuak bizitzen ari gara, eta nik uste dut alde horretatik itxaropentsuak izan behar dugula.

Garai berriak aipatu dituzu, zeintzuk izango lirateke egungo erronkak?

Gure erronka garai berrietara egokitzea da beti. Alde horretatik, gaur egungo gizartearen ezaugarri nagusienetarikoa da aldaketak oso-oso azkar gertatzen direla. Horregatik ezin dugu lo hartu, oso adi egon behar dugu gizartearen esparru guztietan zer gertatzen den ikusi eta atzera geratu ez gaitezen. Horrela baino ez dugu lortuko gure errealitatearekin bat egingo duen ikastola aurrerakoia eta positiboa eraikitzen jarraitzea. Baina hori guztia ezinezkoa litzateke, daukagun lan talde profesional, arduratsu eta ekintzailearengatik ez balitz eta nola ez, beraien lanak bat egingo ez balu gurasoen konfiantza eta elkarlanarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude