Ez, karajilloa ez zegoen ohikoa baino kargatuago.
Ez da egunero gertatzen, bi pop star batera elkarrizketatzea!
Nola ezetz? Uxue Alberdik elkarrizketa majoa egin zigun duela bizpahiru urte, hedabide honetan bertan gainera!
Baina duela bizpahiru urte ez zineten mainstream; gehiago zineten, nola esan, bide ertzean...
Argiaren zenbaki honetan loreak tokatzen dira eta hiruzpalau zenbaki barru Hedoi Etxarteren analisia, ezta?
Analisi esaten diozue kritika egurtzaileari? Nabari da hedabideek ondoegi tratatzen zaituztetela.
Ba argudio horretan guztiz ados geunden Hedoirekin: musika arloan, kritikarik ez da apenas. Baina analisi edo dena delako hura haratago zihoan... Eta amigo, guk ia-ia anaiatzat daukagu Gorka Urbizu!
Orain teenager-en izar; desberdin izango zen hasieran, Deabruak Teilatuetan-en alde biguna zinetenean.
Gure lehen Maxi-CDa atera genuenean, “Solo un milagro haría justicia” idatzi zuten Egin egunkarian. Bistan da gure amak kandela asko piztu dituela auzoko elizan.
Eta iraun duena Bide Ertzean izan da, ez Deabruak Teilatuetan.
Gehiago iraun du Joselu Anaiak taldeak. Eta guk baino elkarren antz handiagoa dute.
Bista zorrotza aitortu behar dizuet: garai politiko berriak poparen loraldia ekarriko zuela aurreikusi zenuten.
Gure abileziak ez du mugarik! Zure aurrezki guztiak gure esku utzi. Ez kezkatu. Rock and rollaren banku txarrenean trebatuak gaude.
Garaiari hobeki egokitzen zaio popa: politikoki zuzen, inokuoagoa delako?
Joño! Ba begira, Non dira diskoa –36ko gerrari buruzkoa– neutrala ote zen galdetu zigun kazetari batek. Nork eta El Paísekoak!
Musikan posizio hartzea gogortasunarekin lotzen nuen, aizue.
Zu eta gu lezio asko jasotzeko gaude oraino. “Datoz, badatoz, anaiak, arrebak, mugatik, iheska, sasitik, sasira”. Eltzegor taldearen Sasitik Sasira (IZ, 1988) disko bikaina entzunez hasi beharko genuke.
Eta zure musika izan daiteke ausarta, konprometitua, erradikala, Gaztean pasatzen badute?
Saio batzuek erradikalizatzen gaituzte gehien –eta esatari batzuen moduek ere, bide batez esanda–. UPyDk adina kasik... Baina beste saio batzuk txukunak dira.
Esaten nuena! Mainstream! Kirmen Uriberen poemak musikatzea baino ez zaizue falta.
Txikito! Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) poema liburua zoragarria da. Gaur egun, ordea, mainstream izateko bidean tuiterlariak daude. Beñat Sarasola, Gorka Bereziartua, Lander Arbelaitz, Beranduegikoak... Argiako goapoak, alegia.
Nola belztu behar zuria. Joxan Artzeri omenaldia.
Zita berezia igandekoa: Bide Ertzean taldeak Urnietako Sarobe antzokian jo zuen, 77 diskoa grabatu zuten leku berean,
Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean.
“A, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza.
- Bide Ertzean taldeak bere iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen ostiralean (14) Donostian. "Zure minari" izena eman diote eta Gaztelupeko Hotsak zigiluari esker kaleratu dute. ("Euskaldunon Egunkaria", "Gara")
Bide Ertzean taldeak doinua... [+]