Erabaki gogorrak hartu dituzte Europako agintariek krisiaren aitzakian. Neurriek eragingo duten kalteaz hitz egiten da; ez hainbeste erabakiok hartzeko moduaz eta abiaduraren faktoreak duen eraginaz. Neal Lawsonek gaiaz idatzi du New Statesman aldizkarian.
Politikan dena ari da azkartzen, bizitzan legez. Epe-laburkeriak definitzen du ekonomia. Gure kulturan janari azkarra da nagusi, beti komunikatzen, alde guztietan dauden hedabideak eta are azkarragoa den kontsumo-erritmoaren gurpila. Zaharkitze teknikoki eraikia ez ezik, psikologikoki barneratua daukagu. Politikariei ezinezkoa bihurtu zaie abiadura handiko patu hori saihestea.
Ekonomia gizartearen mesedetan kudeatzeari uko egin diote, euren existentzia justifikatu behar dute gure bizitzetako esparru are gehiagotan eskuak sartuz, erritmo geroz eta azkarragoan. Beraz, gure hauteskunde sistemaren denbora-ziklo estuen barruan, bide errazetik jotzen dute; proiektu handinahia, legislazio pieza berri bat edo beste berrantolaketa erronda bat telebista kateen aste osoko 24 orduko programazioa betetzeko, lanpetu itxura eman eta jendea hunkitu. Abiadurak abiadura ereiten du, zure txanda urtebetean edo bitan etorriko da ia seguru, beraz orain azkar ibili edo gero aizkorari aurre egin.
Egungo filosofia iraunkorra da, goitik eta azkar bakarrik inposatu daitekeela aldaketa. Inolako ereduk ezin du sinetsi jendeak berari dagozkion gauzak alda ditzakeela bere kabuz. Elitismo gordina, pluralismoaren gainetik; aurrez ezarritako planaren politika eta ez elkarrekin ibili beharreko bidearen politika. Utikan jendeak euren akatsetatik ikasita hobeto ikasteko aukerari, boterea erabili da jendearen gainetik eta ez jendearekin.
Abiadurari gurtza egin ordez, politika mantsoa behar dugu, aldaketa fundamentala eta sakon barneratua bilatuko duena. Horrelako politika geldoa oinarritzen da zera onartzean: esanahiez betetako aldaketak, aldaketa jasangarri eta herritarrak, denbora behar duela gauzak ondo egiteko, kontsentsuak negoziatua izan behar duela adostasun herritarra eraikitzeko eta aurrera egiteko; eta erabakiak partekatu egin behar direla jendeak aldaketaren jabe sentitzea nahi badugu.
Historiaren lezioa da, berdin da boltxebike edo blairita, ezin duzula historian bidezidorrik hartu. Saiatzen bazara, desastrea dator. Ez dira erreformak bakarrik denbora behar dutenak; benetako aldaketa hegemoniko transformatzailea ere prozesu mantsoa da. Hamar urte behar izan zituen ongizate estatuak 1930eko crashetik bizkortzeko. Eskuin berriak hiru hamarkada pasa zituen sabelean boterea hartu baino lehen. Nire adibide gogokoena Suediako sozialdemokratak dira, 1930eko hamarkadan hartu baitzuten boterea eta astiro, seguru eta mantso nahiko gizarte ona eraiki zuten, goreneko mailara iritsi ez zena mende erdi beranduagora arte.
Aldaketaren teoria diferentea behar dugu, printzipioak eta pazientzia uztartuko dituena. Horren helburua da norabide egokiari heltzea eta ahalik eta bidaide gehienak aurkitzea.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.