BIZI dugun krisi ekonomiko eta sistemiko latz honetatik ateratzeko formula magikoa duenak gezurra dio eta herritarraren mesfidantza osoa merezi du. Baina are eta gezurtiagoa da Troikaren ereduarekin aterako garela barreiatzen duena. Ez dago formula magikorik, baina bai ildo nagusi eta argi batzuk. Susan Georgek adibidez, lau kontzeptu argi hauekin azaltzen du norabidea: gaur egun finantzena da esparru garrantzitsuena, ondoren ekonomia, gizartea eta planeta datoz. Ordua da ordena iraultzeko, bestela jai: planeta, gizartea, ekonomia eta finantzak.
Azken hamarkadetan kapitalismoak hain basati jokatu du munduarekin, krisi sistemikoa ekarri duela, ohiko klase borrokarena gaindituz. Klasiko bat da gizateriaren historian: pobreago izatea saihestu gura duen gizarte multzoa eta gero eta aberatsago izan gura duenaren arteko borroka, oraingoan gainera mundua guztientzat arriskuan jarriz.
Duela lau hamarkada Chicagoko Eskolako ideiak indarra hartzen hasi zirenetik, kapitalismoak inoizko hazkunde ekonomiko handiena ezagutu du globalizazioarekin. Aberats eta txiroen arteko inoizko zangarik handiena zabaldu duen moduan. Eta munduan jaun eta jabe egin ondoren, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europan zabaldutako ongizatearen gizartea desegitea da egungo helburu nagusia. Soldatak, lanpostua, pentsio sistema eta babes publikoan sekulako atzerakadak eman ondoren, asteko lan egun kopurua handitzea izango da ondorengo helburuetakoa. Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), esaterako, Greziako Gobernua bost lan egunetatik seira pasatzeko presionatzen ari da.
IRAILAREN 26ko grebaren testuingurua hori da eta historiak zerbait irakasten badu, zera da, langileen edo txiroenen borrokarik gabe jai dagoela. Europako Batasuneko eremuan jarrita, gero eta gehiagok ikusten du Ipar aberats eta Hego txiroaren arteko arrakalak batasuna hautsi dezakeela, bai iparraldeko askok hala nahi duelako, eta hegoarekiko iparraren herstura gero eta jasanezinagoa delako. Bere sorreratik inoiz ez bezala, EB kolokan da. Eta egungo norabideari zentsu hertsian eta luzaroan jarraituz gero, hori izango da herrialde txiroagoen irtenbide bakarra, euroa eta EB uztea. Edo hori, edo eskubidetan Hirugarren Munduarekin parekatzea.
Egoera Euskal Herrira ekarrita, azken lau urteko bosgarren greba orokor hau Espainiaren erreskate zuzenaren atarian emango da. Dagoeneko, gehiengo zabalak barneratua du berau udazkenean iragarriko dela, berdin da zein formulapean kamuflatua eta, berriz ere, neurri oso latzei baldintzatua. Pentsioak txikituko dira, gastu publikoaren murrizketak jario handian jarraituko du eta lanpostuen galerak ere bai. Erreskateak erreskate, dirua alde egiten ari da Espainiatik. Orain su-eten txiki bat eman dezake, baina badaki egoera okertzera doala eta badu non inbertitu, dirua egiteko aukera errazenak eskainiko dizkiotenak ugari dira oraindik, Eurovegasekoa ikusi besterik ez.
Hego eta Erdialdeko Amerikan hamarkada galdua izan zen 1980koa eta hasi berri den hau gisa horretakoa izan daiteke Espainiarentzat. Horren adierazle asko egon daitezke, baina garrantzitsuena zorraren tamaina da: nola demontre itzultzen dira eremu publikoa, enpresak eta familien artean pilatutako 2,5 bilioi euro horiek? Erantzuna erraza bezain ezkutatua da: ezin da. Bai, Espainiak ezingo du bere zor hori ordaindu. Kapitalak badaki hori, besteak beste horregatik egiten du ihes Espainiatik arrapaladan, horregatik estutzen du Troikak hainbeste Madril, horregatik baliatzen du egoera ongizate eredua suntsitzeko. Hartzekodunek ahalik eta diru gehien berreskuratu dezaten edo, ordainetan, kapitala ahalik eta errazen mugitu dadin baldintzak eskatuz.
Horregatik da horren garrantzitsua herritarren lana, borroka eta erresistentziarako jarrera, horiek gabe merkatuen bultzada gera ezina izango delako. Kapitalak bere lobbyekin presionatzen du, herritarrek gizarte presioarekin eta botoarekin. Erabili ditzagun gure armak.
Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.