Itzulerari pultsua

  • Itzulera baten historia.
    Martin Ugalde.
    Elkar, 1990.
Martin Ugalderen idazle kasua da bitxia. Begiratzen dituzu manualak, eta exilioko idazletzat hartzen dute askok. Hain estrainioa ez dena, bidenabar: exilioan idatzi zuen bere euskarazko literaturaren zati inportante bat, batez ere antzerkia eta ipuina; besteak beste, euskarazko lehen ipuin bilduma moderno gisa hartu izan den Iltzalleak. Baina 1990ean, aspaldi Euskal Herrian, argitaratu zuen Ugaldek exilioarekin zuzen lotuta dagoen eleberri bat, exilioaren ifrentzu den itzulera gaitzat hartzen duena. Eta, ifrentzu guztien antzera, exilioaren itzalpean geratzen denez itzulera, bakan izateagatik merezi du arreta Ugalderen Itzulera baten historia eleberriak.

Venezuelatik Euskal Herrira datorren neskatxa narratzaile, bitartean eta bertan gertatzen zaizkionak kontatzen dizkigu, bizipide pertsonal baina era berean unibertsal izan daitekeen batean: nahiak eta ezinak, ametsak eta eguneroko gordinak, kontatu dizkiotenak eta benetan direnak, gero egiatan aurkitzen dituenak. Gurasoen aberria ez da erdia, ez berea, ez jada gurasoena; itzulerak ez dakar erabateko poztasuna, ez etxekoen batasuna, ez bada utzitakoaren nostalgia gazia. Itzulerako barkua hartzen denean ez baita bukatzen exilioa. Inoiz bukatuko balitz, gaitzerdi. Eta gero daude gutarrak, ez denak uste bezain aingeruak. Ai, gutarrak: “Ikusten da jende txarra dela; geure jendea bada ere”.

Eta eleberriak ematen duen aberriaren kontzepzioak egiten du kirrinka gehien. Narratzailearen aitaren aberria da arrazista: “Venezuelan normala zen ahaidekoren bat beltza izatea, baina ez hemen; aitatxori askotan entzun nion argudio hau Euskal Herria goraipatzerakoan”. Eta aita bera da matxista: “Zer pena zu geure familiako gizonezko nagusia ez izatea!”, diotso alaba narratzaileari. Aipatu gabe familia tradizionalaren baloreek estutzen dutela hemen bizitza. Luze gabe aitak, heriotza, nahi luke “geure lurrean gertatzea, seme edo alabaren bat ezkonduta ikusi eta bilobaren bat ezagutu eta gero”. Amen.

Herrenak aipatzen hasita, esan, estilistikoki hautu arraro batzuk daudela: kontakizuna dago, adibidez, harridura esaldiz josia –ondo legoke guztira zenbat dauden zenbatzea–. Baina horiek kontuan hartuta ere, bakan izateagatik da irakurgarri Itzulera baten historia; hartzen diolako, fikziotik, euskal exilioaren itzulerari pultsua. Eta ondorio gisa uzten digulako sententzia bat: “Hasita nintzen pentsatzen, egiatan, neuk ez nituela inoiz aitatxok bere lurrean ikusi zituen mirariak ikusiko”. Izan ere mirariak, gauza jakina da non ematen diren.

Azkenak
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Gero Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


ANALISIA
Trumpismoa Espainian

Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


Eguneraketa berriak daude