HERRI bakoitzak bere bide eta ezaugarriak ditu alor guztietan, baina euskal abertzaletasunak, bere bi adar nagusietan gainera, badu zer hausnartu Kataluniako prozesuaz.
Ezker abertzalearentzat –eta, krisi kontuen ondotik, euskal gizartearentzat ere bai– orain bake prozesua aurrera ateratzea da oinarrizkoena, baina hori hankamotz geratuko litzateke iraganaren irakurketa kritikoa egin barik, besteak beste borroka armatuaren erabileraz: noiz arte izan zen egoki, noizbait izan bazen? Noiz arte etiko, noizbait izan bazen? Denetariko erantzunak izango dira eta hori da logikoena gainera, baina ez garrantzitsuena. Inportanteena hausnarketa kritikoaren fasea zintzotasunez gainditzea da, jakinik ondorio guztiak gure historiaren parte direla, eta ezker abertzaleak horietatik ikasi beharko duela bere etorkizunaren eraikuntzan.
Jeltzaleak ere izan ziren Diadan, katalanentzako estatu eske Europan. Katalanentzat bai eta euskal herritarrentzat ez? Zergatik ez du lekurik euskal estatuak 2015eko proiektuan? EAJ eta CiUren azken 30 urteetako bideak ez dira berdinak izan, baina bai oso antzekoak eta, orain, Artur Masek katalan independentisten arnasa kolkoan sumatzen duen gisan, hala gertatuko zaio Iñigo Urkulluri euskal independentistekin, bai kanpotik –EH Bildu–, bai jeltzaleen baitatik ere.
INDEPENDENTISMOAK hausnarketa sakona egin beharko du Euskal Herriaren independentzia eta bere lurralde batasuna uztartzeari buruz. Katalanek aspaldi erabaki zuten printzerrian aurrera egingo zutela Katalan Herrietako beste lurraldeen zain egon gabe. Euskal Herriko abertzaletasunak ez du oraindik hausnarketa hori sakontasunez bideratu. Hego eta Iparrekoak bai, bi estatu, bi tempus. Baina Hegoaldeaz ez da sobera eztabaidatu. Egia esan, jeltzaleen pragmatismoak aspaldi egin zuen haiek indartsu ziren EAEren aldeko apustua, gaur arte beti autonomiaren hautua hobetsiz.
Azken 30 urteetan, ezker abertzaleak Hegoaldearen erabaki batasunarekin saihestu du hausnarketa. Anaitasuneko Adierazpenarekin onartu zuen, duela ia hamar urte, gaur gaurkoz EAEk eta Nafarroak beren kabuz erabaki behar dutela. Gerora, Loiolako elkarrizketetan, Nafarroa eta EAEri buruzko balizko autonomia estatutuaren erreferendumaz gertatu zena ikusita, garbi dago ezker abertzalean ere ez zegoela gaiarekiko kontsentsu argirik.
AUZIA ez da samurra: herritarren gehiengoa lortzen badu, EAEk independentziaren aldeko bere bidea egin behar du, Nafarroa noiz gehituko itxaron gabe? Edo, independentzia geroagorako utziz, nazio eraikuntza beste ezaugarriez zizelkatuz garatu behar da Hegoalde osoan? Nafarroan abertzaletasunak azken 30 urteotan duen ordezkaritza instituzional handiena duenean, komeni da bi erkidegoen arteko arrakala handitzea? Edo ez ote hobe, akaso, euskal kultura eta abertzaletasuna nabarrismoaren gizarte oposizioan gizentzen jarraitzea? Edo, areago, aukera balego, UPN oposiziora bidali eta haren gobernu alternatiban gizendu?
ETAren ondorenean, posible ote da nafar belaunaldi berriak nafartasunean –hots, euskaltasunean- haztea, eta ez haren gorrotoan? Bake prozesuarekin, urratsez urrats garatuko den eztabaida da nahitaez. Baikor izateko arrazoiak badira: ETAren pagotxa desagertu zaio nabarrismoari, abertzaleen azken urteetako emaitza oparoa –NaBairekin hasi zena– hor da, krisi ekonomiko sakona… Futbol arrakasta eta guzti, Espainiaren erakargarritasuna gaur egun, Nafarroan ere, hutsala da. Eta komeni da gauza asko ez ahaztea, horien artean duela 30 urte Nafarroako PSOE autodeterminazioaren aldekoa zela. Pertsona baten bizitzaren erdia, herena… herri baten historian 30 urte besterik ez.
Hori guztia eztabaidagai da, nola ez. Baina gero eta eztabaida txikiagoa da transbertsalismoak estali nahi duen egia honetan: erabaki eskumena Kataluniako, EAEko eta Nafarroako gizarteetan da. Hauteskundez, kontsultaz edo erreferendumez, eta zenbat eta akordio zeharkakoagoan hobe, baina herritarren gehiengoa da erabakigarriena. Autodeterminazioa ote, azkenean?
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.