Rock and love

  • Larunbatean Bukowskin.
    John Andueza.

    Elkar, 2012.
    214 orrialde.
Hauxe da John (edo Jon) Anduezaren gazte literaturako lehen lana, eta azalean ageri den Lander Ayllónen irudian ikus daitekeen bezala, gaur egungo gazte modernoen edo gazte tribuen inguruko istorioa dela esan genezake. Aipu bat dugu izenburua, eta bi paratestu horiek, azaleko irudiak eta izenburuak irakurlea erakartzeko eginak daudela ematen dute. Barneko orrietan murgiltzean, berriz, gazte horien mundua islatzeko apustua ikusten da; gazte hizkera, beren eguneroko istorioak, mundua beren ikuspegitik kontatu nahi izatea… hots, irakurle gaztea identifikatua senti dadin eginiko lana.

Anduezaren lehen lan honek ikasturte hasiera batekin ekiten dio kontakizunari: “Irailak zazpi. Goizeko bederatziak laurden gutxi. Xato autobusetik jaitsi da, erdi lotan, aharrausika. Aitor Bergaretxe deitzen da, baina jaioberritan amamak sententzia harrigarria bota zion:

“Itsusi amorratua zara! Satorra ematen duzu!”.

Eta ikus daitekeen bezala politikoki zuzenetik ihes eginez ekiten dio egileak narrazioari. Xato dugu, beraz, istorioaren protagonista nagusia, eta bere egunerokoan jazotzen direnak biltzen dira nobelan zehar, eta horien guztien artean nabarmentzeko modukoa da neska eder batekin eta ezkutuan eginiko grabazio baten ondorioz gertatutakoekin erlazionaturikoak. Horrek, Nereak jasandako erasoak, markatuko du neurri handi batean liburuaren bigarren zatia. Lehena egunerokoak kontatzera eta egoeren deskribapenera mugatzen den neurrian, liburuak bestelako erritmoa eta jakin-mina sorrarazten ditu nesken dutxan eginiko grabazioaren ondorioz, eta Xatok bi neskarekin, Pipi eta Nerearekin mantentzen duen harremana dela eta.

Larunbatean Bukowskin nobela honek gorabehera handiak ditu, gazteen hizkera eta egunerokoa islatzen du eta kapituluen egiturak, ugari eta laburrak, laguntzen du irakurketa azkarra egiten; gazteen interesak eta kontuak azaltzen ditu eta narrazioan elkarrizketak pisu handia du, bizitasun handia emanez testuari, eta hori kapituluen izenburuetan ere ikus daiteke: “Esaiozu euriari”, “Marraketx fuxion”, “Gros and roll”, “Xato’s song”,…; baina, bestalde, argumentua nahiko sinplea da, aurreikus daitekeena: pertsonaien garapen urria, ez da ikusten nobelak aurrera egin ahala aldaketarik hauengan; eta amaiera, zoriontsua, ez dagokio –nire ustez– nobelaren tonuari.

Edozein modutan azkar eta di-da batean irakurtzen den nobela entretenigarria dugu Anduezaren lan hau, ongi idatzia eta irakurle gazteek gustura irakurriko dutena.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude