Oda eder bati ene plagio ausarta

Oroimenaren oraina.
Benito Lertxundi


Elkarlanean S. L.
2011ko udaberrian
argitaratua.

Oroimenaren oraina. Paradoxa ote Benito Lertxundiren azken diskoaren titulua? Esamesek haren oroimenaren galera zabaldu baitzuten iraganean. Oroimenaren oraina lanak oraina lehenesten du. Esanak haizeak daramatza, lanak ordea, present dira betiko. Lan honetan, oroimenaren orainean dakusa bere burua Orioko bardoak.

Azken lan hau harlauza distiragarria da bere harbide luzean. Lertxundik bere obra-musikala euskal partikulartasunetik abiatu zuen, eta  bere partikulartasunera egin du bide –utikan, munduko unibertsaltasunerantza bidean beste harlauza berri bat jarri duen topikoa!–. Bideko lekukotasun eta erakusle dira bere kanten hitzak, baita musika ere. Kanta bakoitzaren hitzak –poemak– paregabeak dira ere oraingoan. Ez dira bidenabarrean hautatuak, ez kantatuak. Kantariak badie zer eskertu Fernando Pessoa, Jon Maia, Jose Ramon Uriarte, Kirmen Uribe eta Pako Aristi poetei. Halaber, laketuak ere senti daitezke eurak, beren hitzak bardoaren musikan entzundakoan –Pessoa berpizturik barren!–. Bardoa diot, honen letrek ere berezko tokia hartzen baitute Oroimenaren orainaren bidean. Ez dira horiek oda sinfoniko honen hitz-emaile bakarrak. Olatz Zugastiren poema eder entzungarria duzu. Poema bakar batek ez du gozakaizten sinfonia paregabe hau.

Berriz eta askotan, erromesen legean abiatu naiz harbidean, harzuri distiratu hau bizkar-zorroan hartuta; ene diskurtsoa funtsez moldatu aldera abiatu ere:

“Ez dut nihaur gogoratu, ez ezagutu nahi. Alferrik nago, naizenari begira banago. Orainak ez beste ezerk nau ezagutzen. Nor da erromesa, funtsezko gogoan dabilena ez bada? Nik ere laket dut itsasadarra, Bidasoaren halabeharra, suaren, uraren eta maitasunaren bila abiatu ziren haiek bezala. Alabaina, utzidazu etxera itzultzen, utzidazu zure etxera sartzen, utzidazu zure ahora bota nituen arantzak erauzten, maitasunak karirik ez duela ikasi baitut. Gugan dago zuhaitzen denbora, elkar maitatu ondoren, ohean lo. Azken muxu bat behar dut gau luze honetan, lokartu ezinean bainago. Basarte honetako burrunba artean galtzen naiz eta bakardadean dut pentsatzen... Irail tristean”.

Horra ene poema-plagioa. Barkatu ausardia. Idatz dezadan musikaz, horretaz ere arras ezjakina naizen arren. Diskoz disko, harlauzarik harlauza, sortzaile honek geroz eta samurrago –errazago– uztartzen ditu hitzak eta musika. Areago eta samurrago uztartzen dituzte ere “haren” musikariek beren instrumentuak. Laket dut Pello Ramirezen eskusoinuaren eta Olatz Zugastiren harparen arteko harmonia. Maite ditut Otxoa de Eriberen arrabita eta Juantxo Zeberioren pianoa soinubakarrean, baita Cajaraville, Bikuña eta Unzuren arteko jardun bateratua. Maite eta laket ditut Lertxundiren eta Zugastiren aho bateko eta aldi bereko jarduna. Utikan “sortzaile honen atzean bertze sortzaile handi bat dagoen topikoa ere!”. Nago baina, Benito Lertxundiren obran gero eta arrasto sakonagoa eta nabarmenagoa duela Olatz Zugastik. Oda eder honi eskaini diodan oda lotsagabea duzu enea. Hitzok iragan dira, goza eta bizi dezagun Oroimenaren oraina.


Azkenak
2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Eguneraketa berriak daude