Hiztun oro normalizatzaile bihurtu

  • Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean,
    hango udako ikastaro batera.

Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia) unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.
Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia) unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.

Ikastaroa Carballo herrian izan zen, A Coruñan. CTNLk (Coordinadora de Traballadores/as de Normalización da Lingua, hango hizkuntza teknikarien elkarteak) eta A Coruñako unibertsitateak antolatu zuten, hiru egunetan. Hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala jarri nahi izan zituzten harremanetan. Horretarako, ekologistak, etorkinak, ekintzaileak, feministak, lesbianen eskubideen aldekoak, gazteak eta abar gonbidatu zituzten jende aurrera.

Galizieraren alde egitea zuzena da, bidezkoa da. Eta zuzenak diren beste aldarrikapenekin bat egin behar du galizierak. Horixe da jardunaldietan antolatzaileek ateratako ondorio nagusia. Beste ondorio batzuk atera ditut nik bederen. Agian, horiek gure hizkuntza egoerara egokitzeko bide ez oso malkartsua izan dezakete.

Behin baino gehiagotan aipatu zuten autokonfiantza hitza hizlariek eta jardunaldietako partehartzaileek, modu horretan zein bestelakoetan (harrotasuna, boteretzea…). Galizieraren alde jardun dutenak orain arte goi mailako funtzioei begira aritu dira: unibertsitatea, komunikabideak, irakaskuntza, administrazioa, justizia… Goi mailako funtzioei begira eta maiz administrazioari eskean.

Baina gauzak aldatzen ari dira, apurka bada ere. Hor daude azken urtean sortu diren partaidetza herritarreko komunikabideak (Sermos, Praza, Dioivo), partaidetza herritarreko eskolak (Semente, Galiza co galego ekimena), interbentzio eredu berriak (Burela eredua) eta abar.

Eta agian, ziaboga hartzeko unea heldu dela adierazi zuten jardunaldian. Agian, estrategia aldatzeko unea heldu dela. Horrek ez du esan nahi goi mailako funtzioen aldeko lana bertan behera utzi behar denik, ez du esan nahi administrazioari eskatu behar ez zaionik. Inola ere ez. Baina lan ildo berriak lantzeko momentua heldu da akaso.

Hiztuna mimatu

Orain arte, galizieraz egiten duenari ez zaio behar besteko jaramonik egin. Ez dira hiztunen jarrerak sakon landu, ez da leialtasuna modu zuzenean jorratu. Eta bada garaia galizieraz egiten dutenak zaintzeko, bada garaia horiek babesteko, horiek baitira normalizazioaren benetako protagonistak, benetako akuiluak.

Eguneroko praktika ohikoei garrantzia eman behar zaie, leialtasunaren hauspoa puztu. Ezinbestekoa da konfiantzaz eta harrotasunez lepo dauden hiztunak izatea. Komunitate bakoitzak bere burua jagon egin behar duelako, bere burua gobernatu. Baina horretarako komunitatean sinisten duten hiztunak behar-beharrezkoak dira.

Komenigarria da oso, beste mugimenduek –bidezkoak diren beste aldarriak dituzten mugimenduek– erabili dituzten tresnak aztertu eta, ahal den neurrian, hizkuntza normalizazioari egokitzea: adibidez, feministek erabilitako boteretze-estrategiak, aurreiritziak zapuzteko teknikak, administrazioarekin negoziatzeko eta borrokatzeko moldeak...

Helburua: eredu izango diren hiztunak sortzea eta babestea. Galizieraz egiten duen oro, hein batean bada ere, normalizatzailea da, hizkuntza aldaketaren (edo aldaketa ezaren) bultzatzailea. Galizieradunek barneratu behar dute normalizatzaile direla eta euren hizkuntza jarrerak aldatzeko bideak hartu. Horretarako, beharrezkoa da hiztun horiek mimatzea.

Bestelakoez ere aritu ziren han: jasangarritasunari buruz, hizkuntza transmisioaz, arnasguneei buruz, gertutasunari buruz, inperialismo linguistikoaz, sare horizontalei buruz, Interneti buruz…

Aldeak alde, eta hizkuntzak hizkuntza, jardunaldietan bizitakoa ez da gurean bizi dugunaren oso ezberdina. Kontu batzuetan, ia-ia Galizia jartzen den lekuan Euskal Herria jarri eta emaitza berdintsua izan daiteke. Hala ere, aberastu egiten da bat bestelako errealitateak eta kezkak jasotakoan.

Burela eredua

Burela Lugoko A Mariña eskualdeko herria da, 12.000 biztanle ingurukoa. Orain dela zazpi urtetik, Burela eredua izeneko interbentzio soziolinguistikoa ari dira egiten. Hizkuntza plan berezia daukate herri horretan.  

Behetik gora egindako plana da, institutuko gazteek eta irakasleek bultzatutakoa eta udalak onartua aho batez. Horrez gain, partehartzailea da. Plana aurrera eramaten dute herriko gazteek, irakasleek eta herritarrek. Eredu horretan ez dago hizkuntza teknikaririk.

Orain arte, urtero gai bat landu dute: hilerriak, notariak, merkataritza, eliza, osasungintza, musikagintza… Hiztun berriei arreta berezia jartzen diete, baita etorri berriei ere. Radio Burela irratian Proxecto Neo irratsaioa egiten dute astero. Aldi bakoitzean galiziera nagusitan ikasi duen pertsona bat edo batzuk gonbidatzen dituzte euren ikasketa prozesuari buruz hitz egiteko. Burela ereduak hainbat sari jaso ditu Galizian eta Espainian berrikuntza pedagogikoengatik. “Modelo Burela” terminoa idatzita, eredua azaltzen duen ordubetetik gorako bideoa aurkituko duzue Interneten. Argia.com-en ere multimedia materiala izango duzue aurki.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]


Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


2023-01-20 | Gedar
Galiziako CCOOko langileek grebara jo dute, euren sindikatuaren aurka

"Sindikatuak enpresa zekenenak bezalaxe jokatzen du", salatu dute beharginek. 2014tik izoztuta duten hitzamen kolektiboa eguneratzea eta soldata-igoerak eskatzen dituzte.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-05-05 | Reyes Ilintxeta
Bibiana Candia, gazte esklaboen ahotsa
“Emigrazioa esperientzia erradikala izan da eta da, migratzaileak ez dakielako inoiz itzuliko ote den”

Azucre liburuak 1.700 gazteren istorioa kontatzen du. 1853an, Galizia utzi eta Kubara bidaia latza egin zuten hango kanabera-azukre plantazioetan lana eta etorkizun oparoagoa aurkituko zituztelakoan. Errealitatea oso bestelakoa izan zen ordea: Urbano Feijóo de Sotomayor... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon

Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]


2021-11-08 | ARGIA
Galizia gobernatzea jarri du helburu BNGk bere XVII. Nazio Asanbladan

Ana Pontón alderdiaren buruan berretsi dute %99ko babesarekin. “Oinarri soziala zabaldu” beharra defendatu du Pontónek.


Eguneraketa berriak daude