"Geure burua antolatzeko arauak guk geuk sortu behar ditugu"

  • Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktore dugu Eduardo Apodaka (Deusto, 1965). 1999. urtetik Psikologia Sozialeko irakaslea da EHUn.  Iaz, Juan Zelaia XI. Saiakeraren Saria eskuratu zuen Norberaren autonomia krisian lanari esker. Pamiela argitaletxeak argitaratu berri dio.

Liburuaren aurkezpenean, ezker-eskuin: Eduardo Apodaka, Joseba Intxausti Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko kidea, eta Aingeru Irigarai idazlea.Jon Hernandez / Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bilboko aurkezpenean, liburua zure bizitzaren gaineko hausnarketatik jaioa dela esan zenuen.

Esan daiteke hausnarketa edota bidegurutze bat dela. Bide bi, arlo bi nahasten dira nolabait, edo nik nahastu ditut: batetik, nire jardunean irakurri behar izan ditudan liburuak, eta bestetik, gure bizitzan –kasu honetan nirean– gertatutakoak. Alde horretatik, idatzi dudan asko nire bizimodua eta nire parekoen bizimodua kritikatuz osatu dut. Nire buruari egiten diodan kritika ere bada, baina azken finean, bizimodu bat ezartzen digutelako eta neurri batean bat egiten dugulako horrekin. Batez ere pribatizazioaz eta sozializazio ezaz aritu naiz, maila horretako kontzeptuez kritikak, teoriak eta ikerketak irakurtzen ditudanetan nire inguruan gertatzen ari diren gauza asko ikusten ditudalako.

Zer da autonomia zuretzat?

Autonomia bi modutara ulertzen da. Aurkezpenetan esan ohi dut autonomia modan dagoela orain, norbere buruaz bakarrik arduratzearen zentzuan. Nork bere buruaren ardura osoa hartu behar du eta gizartea, jendartea, ingurukoak, harremanak eta gainerakoak ahaztu behar ditu. Garai honetako lelo ideologikoetako bat da hori: zure buruaz ardura zaitez eta ahaztu ingurukoa. Nik beste zentzu batean erabili dut, alderantzizkoan hain zuzen.

Cornellius Castoriadis filosofo frantziarraren obratik hartu nuen kontzeptua –­hitza eta gainerakoa­–. Autonomia heteronomiaren kontrakoa dela defendatzen zuen hark. Gure bizitza besteren batek arautuko duela pentsatzea da heteronomia, besteren batek aginduko duela. Nork bere bizitza antolatu behar duela defendatzen zuen. Zein zentzutan? Gure legeak, gure arauak eta gure buruaren gobernua geure eskuetan behar ditugu, eta horretan datza Mendebaldeko politika tradizioa.

Herriari boza, eskumena eta boterea bezalako aldarrikapenak egiten direnean esaten zaigu aldarrikapen horien kontra mugituko dena izango dela geure bizitza arautuko edo antolatuko duena. Beti mugitzen baita legeren bat, izan sakratua, naturala edo, gaur gertatzen ari den lez, makroekonomikoa. Tradizio autonomo horretatik jasotzen dena justu kontrakoa da: autonomia da benetan politikaren muina. Geure burua antolatzeko arauak guk geuk sortu behar ditugu; pertsonen arteko eztabaidetan sortu behar dira, eta nork bere burua gobernatu behar du. Baina nor hori ez da gizabanako isolatua, politikarako jaio den jendea baizik.

Liburuaren arabera, jenderik edota kolektiborik gabe autonomia ezinezkoa da, ulertezina. Hau da, kolektibo edo gizarte testuinguruan sortzen da ezinbestean.

Bai. Nik esango nuke norberaren autonomia jendartean sortzen den kapitala dela. Jendarterik ez baduzu, autonomiarik ere ez duzu izango. Ikuspegi kritiko batetik onartu beharko genuke honakoa: nire egoera gizarte egituraren emaitza da eta alde horretatik handik hartzen dut nik izan dezakedan autonomia. Bestalde, autonomia kolektiboa autonomia indibidual horietatik sortzen da: gure bizitza antolatu nahi baldin badugu, eta lege heteronomoen kontra mugitzen baldin bagara, berdin zait lege hori zer-nolakoa den (tradiziozkoa, kanpo politika batekoa, ekonomiak ezarritakoa edo jainko batena, esaterako); horren kontra zerbait egin nahi eta mugitzen hasten baldin bagara, orduan, autonomia kolektibo hori handitzen eta areagotzen hasi gara. Kolektibo batzuetan hori debekatu egiten da.
Hemen inguruan, diktadura eta totalitarismo asko dago. Lege abstrakturen baten izenean debekatu nahi izaten zaio beti jendeari mugimendua, aldaketa eta, azken batean, bere bizitzaren ardura.

Duela hogei bat urte, behin baino gehiagotan entzun genuen jarrera pertsonal guztiak zilegiak direla baina ez politikoak; hots, jarrera batek politikari adina norbanako behar zituen,  adostasuna funtsezkoa zen. Intsumisioan nork bere abiapuntua zuen baina denok genuen, aldi berean, xede komun bat.

Zentzu klasiko zaharrean, politika denontzako espazioa sortzea dela esango nuke. Eta, aurrerago, espazio komun hori kudeatzea. Espazio komuna pertsonen arteko botere-gunea da, botere partekatu hori nola antolatuko dugun eztabaidatzeko gunea. Argi dago elkarbizitza horretan eztabaida asko izan direla eta izango direla. Liberalismoan eta postmodernismoan nagusitu zaigun ikuspegian, espazio komun horretatik kanpo badago zerbait, adibidez pertsonaren, norberaren espazio autonomoa. Nik ez dut horren kontra egin, baina azpimarratu nahi izan dut espazio politikoan ezartzen denak baldintzatzen duela espazio autonomoan, espazio pertsonalean gertatzen dena, eta alderantziz.

Intsumisioaren kasuan, oso ondo ikusten da hasiera batean arazo pertsonaltzat jotzen genuen hori –soldadu joan behar dut, hau ezbeharra– politizatu egin zela une batean.

“Zergatik joan behar dugu?” esaten hasi ginen, eta kritikak espazio komun hori zabaldu zuen: “Hau guztioi gertatzen zaigu, baina alda dezakegu, eta aldatu egin behar dugu”. Lehenengo eta behin, kritika batetik abiatu zen. Eta kritika eginez, atzealdean dagoena (armada, Estatua) aldatzeari ekin zitzaion.

Egungo Euskal Herriko egoera politikoaz zer esango zenuke?

Bada, antzeko zerbait. Nik uste dut, Euskal Herrian espazio komun hori definitzen dabilen jendea gaur egun ia-ia alde bateko jendea dela, gehienbat. Eta besteek definitu eta gainera inposatu nahi duten espazio politiko aldebakarra nolabait status quoaren estatusa da eta Estatua bera da. Esaten digute Euskal Herririk ez dela eta ezin dela izan, Estaturik ez daukagulako. Baina guk esaten dugu espazio politikoa zabaltzen dela Estatua baino lehenago eta nik uste dut espazio politikoa zabaldu genuela aspaldi: Euskal Herria bada politikoki zerbait, eta kasu horretan autonomia da bere buruaren gobernua. Jabetza lortzea espazio politiko komun hori gogortzearekin etorriko da. Alde horretatik, kanpora begiratu beharrean, geure buruari, espazio politiko komun horri begiratu beharko genioke gehienbat.


Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik errudun jo ostean

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


2025-03-31 | Usurbilgo Noaua
Zaintza eredua eraldatzeko ahalegin betean segitzen du Usurbilek

Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]


Aitor Esteban EAJko presidente berriak batasunerako deia egin du alderdiaren IX. Batzar Nagusian

Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.


GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Eguneraketa berriak daude