Aukeran eleberria

  • Birjinak.
    Irène Némirowsky.

    Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola.

    Alberdania.
    240 orrialde. 20 euro.
Aspaldi nenbilen Irène Némirovsky (Kiev, 1903 - Auschwitz, 1942) irakurtzeko gogoz. Haren garaikide izandako antzerkilari frantses baten obraren inguruko ikerketa lanean ari nintzela, orduko Paris okupatuaren testuingurua zela eta, Dantzaldia irakurtzeko gomendatu zidaten. Suite frantsesa-rekin batera, hura baita Némirovskyren eleberririk ezagunena. Ordutik izan dut heziketa frantsesdun idazle ukrainar honekiko kuriositatea. Bata zein bestea irakurri gabe, aldiz, Joxe Antonio Sarasolak itzuli eta Alberdaniak kaleratu duen Birjinak. Eta beste kontakizun batzuk izeneko ipuin bildumatik abiatu naiz emakume honen obra literarioa ezagutzera. Eta egia esan, ez dakit nire kuriositatea zertxobait zapuztu egin ote den.

Liburua osatzen duten hamabi kontakizunetatik bost izan ziren garaiko aldizkarietan argitaratuak, eta horietan azkenak, Birjinak (1942) deritzonak hain zuzen ere, irabazi du bilduma honen izenburua koroatzeko lekua. Beste kontakizunak eskuizkribuan gorde ziren, 2009. urtean liburuan argitaratu ziren arte.

Birjinak
da, dudarik ez, hamabietarik txapelduna eta Zine mintzatua (1935) izenekoari emango nioke bigarren postua. Hauetan biltzen da gordintasun erabatekoan eta ezbeharretan oinarritzen den benetazko bizitzaz zein patuaz idazleak duen ikusmoldea; “geure indar guztiekin bizi nahi dugu edo bakea nahi dugu” (170. orr.), esango du ipuineko emakume protagonistetako batek. Pertsonaia zauritu eta hondatuek aditzera ematen dutenez ez du balio zoritxarra saihesten ahalegintzeak, hobe da aurrez aurre eta begietara begiratzea. Ondo egosiriko bizitza ez da benetazko bizitza.

Ipuin batetik bestera askotariko sentsazioak esperimentatzeko aukera izan dut. Batzuk hogei orrialdekoak, hamar edo bostekoak beste batzuk, baina ez da ipuinen luzera kontua izan. Gorabehera ugari somatu dut liburuaren irakurketan zehar, eta nagusitzen zaidan sentsazioa asperdurarena da. Eleberri batean, hamar orrialderen tarteko asperdurak ez gaitu zertan eleberri osoa deuseztatzera bultzatzen, bai aldiz ipuinen kasuan. Hala gertatu zait Mamuak, Ezezaguna eta Magia bezalako ipuinekin, inolako erakargarritasunik gabe irakurri ditut. Némirovskyren ipuinak bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, traszendentzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira. Zentzu horretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. Hala ere, gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz hausnartea sobera ez badago ere, karga bera garraiatzen duten hamabi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. Agian eleberritik abiatzea izan zitekeen bide zuzena, eta aukera baduzue hura gomendatzen dizuet.

Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude