Zenbat eta gutxiago irakurri, orduan eta handiago izango da idatzita utziko dugun ondarearen balioa

  • Atzorako geratu dena.
    Ana Urkiza.

    Alberdania, 2011.

    Paperean 20 euro, digitalean 11,20 euro.
Aforismoak berekin du laburtasuna eta zorroztasuna. Eta horretaz gain, grazia eta ingenioa lituzke, egiantzaren gainetik, nahiz eta egia autoreak erantsirikoa izan. Paradoxarena, beste kontua litzateke. Humberto Ecok honela bereizten ditu aforismoa eta paradoxa: “El aforismo, por tanto, sería una máxima que pretende transmitir una verdad, aunque recurra a la agudeza, mientras que la paradoja sería una máxima prima facie falsa que, sólo tras una sesuda reflexión, parece expresar algo que el autor considera verdadero. Por ese motivo, su agudeza radica en el hiato entre la forma provocadora que adopta y lo que el público espera”. (Beraz, aforismoa egia bat transmititu nahi duen esakunea litzateke, ateraldira joko badu ere. Paradoxa, berriz, esakune prima facie faltsua litzateke; hausnarketa sakonaren ostean, autoreari egiazkoa iruditzen zaion zerbait azaltzen duela ematen du. Hori dela eta, hartzen duen forma probokatzailearen eta publikoak espero duenaren artean sortzen den hiatoan datza bere zorroztasuna).

Urkizak sententziaz kargaturiko aforismoak bota ditu liburuan, beti ere jendartean erroturiko hainbat sinesmen hankaz gora jarriz: “Buruz behera jartzen naizenean ikusten dut mundua zuzen”, edota sakonduz “Politikariek ez dute egundo asmatzen. Ez eta gehiengoaren nahi hipotetikoa betetzen dutenean ere”.

Ingurumarian gertatzen denaz hausnartzeaz gain, maitasunaz, perfekzioaz, generoaz eta beste hainbat eta hainbat gaiz mintzo da Urkiza: “Maizenik gizona bere baitan hartu behar izaten du emakumeak, zakila bezala”, “Laranja osoak garela aldarrikatzen hasi”, “Liftinak historia ezabatzeko ahalmena du; gezurra makillatzekoa”.

Baina aforismoez gain, paradoxaz kargaturik dago Urkizaren lana: “Hilekorik ez daukanak ez daki benetako tripako mina zer den; hortik, burukominak ematen dituzten gerlak”, “Aberats izaten ikasteko, hobe lehenago pobrezian matrikulatzea”, “Diruagatik dena saldu ohi dugu, baita diruarekin erosi ezin den hura ere”.

Aforismoak gurean ez dira berriak eta etenik gabe azaltzen joan dira. Xabier Altzibarrek duela gutxi argitaratu zuen artikulu interesgarri bat Euskera aldizkarian: Juan Martin Hiribarrenen Eskaraz eguia (1858), erranak eta aforismoak. Hiribarrenek tenore hartan esandakoen eta Urkizak bota berri dituenen artean badaude diferentzia nabarmenak, baina baita antzekotasunak ere: hizkuntza eta bakoitzak bere garaiaren inguruan ematen duen ikuspegia eta egia.

Aforismoa gora eta aforismoa behera, argi dago aforismo asko idazten eta irakurtzen dela kontestuarekin lotuta daudelako edota irakurketa kapsula txikiak direlako. Kontua da irakurleek estimazio egiten dietela, pena bada ere, izan ere “Zenbat eta gutxiago irakurri, orduan eta handiago izango baita idatzita utziko dugun ondarearen balioa”.

ASTEKARIA
2012ko irailaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude