Orignal, Kanadako euskal oreina

Ipar Amerikako eremu frantsesdunean, Alces alces espezieari orignal (oreina) 
esaten diote.
Ipar Amerikako eremu frantsesdunean, Alces alces espezieari orignal (oreina) esaten diote.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

L’Orignal (Ontario, egungo Kanada), 1674. Frantziako errege Louis XIV.ak jaurerri karta eman zion Ottawa ibaiaren ertzeko herrixkari. Horrenbestez, Frantzia Berriko herri horren euskal jatorriko izena  ofizial bihurtu zen, eta gaur egun, Champlain udalerriaren barruan egon arren, 2.000 biztanle inguruko herrixkak izena atxikitzen du. Jatorriz orein saldoek gune horretan zeharkatzen zuten Ottawa ibaia, eta horregatik frantsesek Pointe à l’Orignal (Oreinaren gunea) izena eman zioten kokaguneari.

Euskal arrantzaleak XVI. mendeko lehen erdialdean hasi ziren Ternuako sardetan balea eta bakailaoa harrapatzen. Izotzak neguan etxera itzularazi arren, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean behin-behineko kokalekuak finkatu zituzten, bakailaoa lehortzeko eta Europan hain preziatua zen balea olioa prestatzeko. Samuel de Champlain edota Marc Lescarbot frantziar kolonoek jaso zutenez, euskaldunek, oro har, bertako biztanleekin harreman onak omen zituzten eta frantziarrak euskaldunen ezagutzaz baliatu ziren kostalde hotz haiek konkistatzeko. Euskal arrantzaleen interesak itsasora mugatzen zirenez, ez zuten arrasto handirik utzi: dozena erdi bat krosko aurkitu dituzte, zeramikazko objektu batzuk, hezurrak, teila gorrien arrastoak...

Euskaldunek lurralde horietan munduko zerbidorik handiena, Alces alces espeziekoa, topatu zuten. Eta adar zabaleko oreinari, jakina, oreina esan zioten.    

1550-1580ko hamarkadetan, euskal arrantzaleen jarduerak goia jo zuen. Baina handik aurrera Atlantikoa zeharkatzeko bidaiak behera egiten hasi ziren, hainbat arrazoi medio: balea populazioa murrizten hasia zen; kontinente zaharrean Espainia eta Frantzia elkarren aurkako gerran zirela aprobetxatuz, britainiarrak eta holandarrak hasi ziren ur haietaz jabetzen; Frantzia Berria indartu ahala, Hegoaldeko euskaldunentzat geroz eta toki gutxiago zegoen han; eta, gainera, kolonizatzaile berrien asmoak ikusita, bertako herriak, inuitak nagusiki, liskarrean hasi ziren.

Esan bezala, arrasto gutxi utzita alde egin zuten euskaldunek, baina kolono berriek hango oreinari euskaldunek bezala esango zioten: oreina, gerora orignal bihurtuko zena. Eta, egun, oraindik horrela esaten diote Kanada frantsesdunean eta Quebecen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Quebec
John Edwards soziolinguista “La Vanguardia”n
Txerra Rodriguezek ekarri du John Edwards Quebeceko soziolinguistari La Vanguardian egindako elkarrizketa. Interesgarria da eta hainbat pasarte gogoeta egiteko modukoak. Hona horietako bat:
“– Elebitasuna hizkuntza ahulena desagertuta bukatzen al da?
Bere... [+]

Raymond Lévesque hil da, Quebeceko kantari aparta

92 urterekin hil da Raymond Lévesque Quebeceko kantari mitikoa, COVID-19aren atzaparretan. Poeta, narratzaile eta antzergile oparoa izan da, baina batik bat kantagile eta kantari bezala izan da txit estimatua bere sorterrian. Quebeceko kultura eta naziotasunaren... [+]


2020-03-24 | ARGIA
Ezinbestekoak ez diren lantokiak itxi dituzte hiru asterako Quebecen

François Legault lehen ministroak martxoaren 23an egin du agerraldia eta gau erdian jarri ditu indarrean neurriak. Lehentasunezkoak ez diren denda eta lantokiak itxi dituzte.


Francis Dupuis-Deri
“Maskulinitatearen krisiari buruzko diskurtsoa ez dator bat errealitate sozialarekin”

Urteak daramatza Dupuis-Deri unibertsitarioak antifeministen eta bereziki maskulinisten diskurtsoak aztertzen eta gezurtatzen. Gizonen gailentasuna mantentzeko helburuz dabilen mugimendu politiko horren aurka antolatzeko behar gorria ikusten du.


Godspeed You! Black Emperor Bilboko Kafe Antzokian
Mundu zaharraren konbustio antolatua

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia,... [+]


2018-09-27 | ARGIA
Atlantiar ekimenaren seigarren edizioa egiten ari dira Kanadako Sydney-n

Egunotan, “Kenekk Tepaw-Ipar Atlantikoko herri indigenen sustraiak” izenburuko topaketak egiten ari dira Kanadan, mundu zabaleko aditu eta ikertzaile aunitzek parte harturik; haien artean, Euskal Herriko berrogei lagun inguru dira.


2018-08-07 | Mikel Asurmendi
Quebec hiriburuaz eta Montrealez inpresio sorta

Beste herrialdetara bidaiatzeak beraiei buruzko dugun ezagutza apurra emendatzeko baliagarriak izaten zaizkit. Ipar Ameriketako Kanada Estatuko Quebecen probintzia egon ostean, hauxe inpresio sorta.
 


Quebec ez da Euskal Herria, Tutera ez da Ottawa

Urriaren amaieran edo azaroaren hasieran joan ginen Lehendakaria eta biok , bakoitza bere aldetik, Kanadara. Lehendakaria Quebecera, lehen ministroarekin biltzeko. Ni Ottawara, Quebecetik at bizi diren frantses hiztunen komunitatearen osasun arloko jardunaldietara.


Audrey Laurin-Lamothe. Finantzen mundua hurbiletik segitzen
“Ez dabiltza edozein estatu murrizten, estatu soziala dute xehatzen”

Finantza-merkatuen indarra handituz joan da, egitura publikoen erabakietan eta herritarron bizietan eragiteko boterea lortu arte. Edozein baldintzatan finantzak salbatzeko jarrera dute estatuek. Berdin dio zorraren handitzea badakar. “Kapitalismoaren salbatzeko neurrien... [+]


Widia Lariviere. Autoktonoa eta harro
“Kanada eta Quebeceko autoktonoon errealitateaz jakineza da nagusi”

Kolonizazio eta asimilazio basatiaren eraginez, Kanada eta Quebeceko herri autoktonoak krisi identitario sakonean direla deitoratzen du Widia Larivierek, aita quebectarra eta ama algonkindarra duen gazteak. Hala eta guztiz ere, azken urte hauetan harrotasun sentimendua berriro... [+]


Munduko Foro Soziala argazkitan

Problematika ugariri buruz hitz egiteko elkargune izan da Montreal Munduko Foro Sozialari esker. Abuztuaren 9tik 14ra bitartean gertatutakoaren lagin bat da eskaintzen dizuegun argazki bilduma hau.


35.000 lagun Munduko Foro Sozialean, globalizazio kapitalistari alternatibak marrazten

MFSaren hamabigarren edizioaren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek, ehun ekimenez gorako ekintza plangintza adostu dutela zehaztuz. Hegoko herrien ahotsa ez da ordea espero zuten bezainbat entzun; Kanadak bisa-eskaerak ukaturik, parte hartzaileen %60k baino gehiagok... [+]


Bideoa | Munduko Foro Soziala 2016: manifestazioa Montrealen

2016an Quebec-en egindako Munduko Foro Sozialeko manifestazioko une bat.


Bideoa | Quebec-eko jatorrizko herriak MFSko manifestazio buruan

Quebec-eko jatorrizko herriek protagonismoa izan dute Munduko Foro Sozialean. Uneak badu garrantzia, diskriminazio handia pairatzen duen kolektiboa dela kontuan izanda.


Eguneraketa berriak daude