Naziotasuna eta eraginkortasuna irailaren 26an

ESPAINIA erabateko erreskatearen atarian egon liteke. Grezian, Portugalen eta Irlandan egoera hori eman aurretik zegoen giroa eta Espainiarena ez dira oso desberdinak. Ez dakigu zer gertatuko den, baina Espainiako Gobernuko ministroei entzunez lasai egoteko esanez, egoera kontrolpean dagoela eta ez dela erreskate orokorrik izango, bada pentsa liteke erreskatea gainean dela dagoeneko. Herritarrak datozenera presta daitezen, erreskate zuzenaren zurrumurrua gero eta indartsuagoa da.

Esanguratsua da norabide horretan Espainiako gobernu buru ohi Felipe Gonzálezek El País-en adierazi berri duena: “Erreskatearen atarian gaude. Eta Mariano Rajoyri estatu mailako akordioa eskatu dio porrotetik atera ahal izateko. Krisi osoaren sustraiak finantz arauen desegitean daudela uste du Gonzálezek, baina 1998ko Jose María Aznarren agintaldiaren ondorengo hamarkada jarri du egungo porrotaren oinarrian; Jose Luis Rodríguez Zapateroren bi gobernuei egoera ez zuzendu izana ere leporatu die.

EUSKAL HERRIAN euskal gehiengo sindikala buru, greba orokorra deitu da datorren irailaren 26rako. Erresistentzia, protesta eta aldarrikapenaren unea da PPren neurri hauek onartzen ez dituztenentzat. Argi dago beste greba orokor batek ez duela egoera konponduko, baina bestelako konponbidearen bidean beste urrats bat gehiago izango da.

Sindikatu guztiek deituta, 2011ko urtarrilekoa greba orokorra izan zen Euskal Herrian, oso aspaldian ez bezalakoa gainera. Orain ikusi beharko da zer egiten duten UGT eta CCOOk. Egun horrekin bat egiten badute, aurrekoaren gisakoa izan liteke, bestela gehiago izango da 2009 eta 2010ean sindikatu abertzaleek bultzatu zituzten haien antzekoa.

Hainbat ertz izan dezakete gehiengo sindikalaren aldebakarreko dei hauek. Naziotasuna eta eraginkortasuna dira esanguratsuenak. Euskal gizartean dinamika sindikatu abertzaleek daramaten heinean, nazio esparrua sendotu egiten da, eta indar abertzaleentzat hori beti bada garrantzitsua, areago gaur egun Espainiaren egoera txarrak independentismoa indartzen duenean. Ez dira hain aspaldikoak, baina egunetik begiratuta, lekutan geratu dira Espainia seduzitzearen kontu haiek.

Baina aldebakartasunak badu bere ifrentzua: grebaren eraginkortasuna nabarmen jaisten da era bateratuan ez deituz gero, Euskal Herriko leku askotan desagertzeraino ia.

Iraganera begira, ELAk eta LABek makinatxo bat arrazoi izan dezakete UGTk eta CCOOk urte luzetan izandako bazterkeria jokamoldeekin. Deialdi bateratuak ere egin behar badira, alabaina, komeniko litzateke sindikatu nagusienek elkarrengana jo eta hitz egin dezaten, desberdintasunak diren gainerako esparru guztietan egiten den moduan. Akordioetara iristea litzateke helburua, lortzea beste kontu bat da.
Baina UGTk eta CCOOk ere argi izan beharko dute euskal sindikalgintza eta protestarako prest dagoen euskal esparru soziala ez direla Madrilen egosten denari begira geratuko eta nagusiki bertako dinamikari eutsiko diotela.

Ez da erraza UGTren eta CCOOren posizioa. Batetik, ez dute indarrik Euskal Herrian greba orokor bat haiek bakarrik bultzatzeko eta, alde horretatik, ikusi beharko da zer egiten duten irailaren 26ari begira. Ataka estuan daude, bat egiten badute, berriz agerian geratuko dira, iazko urtarrilaren 27an legez. Egiten ez badute, beste sindikatuei uzten zaie herritarren egoneza eta haserrea biltzeko aukera guztia. Zer egin?


Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude