AEBetako enpresen nahietara egokitutako plana

  • 2006an hasi ziren SHESA, EAEko hidrokarburoen enpresa publikoa, eta Heyco eta Cambria estatubatuarrak Araban gas naturala ustiatzeko plana diseinatzen. 2005ean George Bushen administrazioak gas ez-konbentzional ustiapenak zenbait ingurumen araudi betetzeaz salbuetsi zituenean, frackinga negozio handi bihurtu zen AEBetan. Hemen antzeko baldintzak lortzen ahalegindu dira Heyco eta Cambria, hiru enpresen arteko bileren aktetan ikus daitekeenez.

Jaurlaritzaren asmoak betetzekotan, Subillana Gasteizko zelai honetan egingo dituzte eskisto gasa ustiatzea bideragarria ote den aztertzeko lehenbiziko bi putzuak. Eskuman ageri dena Mikel Otero da, Fracking Ez Araba plataformako kidea.
Jaurlaritzaren asmoak betetzekotan, Subillana Gasteizko zelai honetan egingo dituzte eskisto gasa ustiatzea bideragarria ote den aztertzeko lehenbiziko bi putzuak. Eskuman ageri dena Mikel Otero da, Fracking Ez Araba plataformako kidea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iazko urrian, Patxi Lopez EAEko lehendakariak berri ona eman zigun, Euskal Herrian bakerako oinarriak ezartzen ari ziren bitartean berak AEBetara egindako bidaiatik ekarria: erkidegoaren beharrak 60 urtez asetzeko adina gas natural du gordeta Arabako lur azpiak, norbaitek ateratzeko zain. Eta hausketa hidraulikoaren, alegia, frackingaren bitartez, luze gabe izango zen gas hori erabilgarri.
“Jendea orduan hasi zen kezkatzen, ea zer ote zen fracking delako hori”, dio Andres Illana Fracking Ez Araba plataformako bozeramailetako batek. Kezka haren emaitza izan zen plataforma, abenduan sortua. Baina 2011ko urrian, Euskal Herrian gutxik zuten frackingaren berri. Horien artean, Ibarretxeren garaiko administrazioak sortutako SHESA (Euskadiko Hidrokarburo Elkartea) enpresa publikoko kideak.

Ingurumen babesa oztopo

2006tik SHESAk Heyco eta Cambria enpresa estatubatuarrekin –azken bi horiek ditu euskal konpainiak bazkide, gasa ustiatzeko proiektuan– egindako bileren aktak eskuratu ditu Argiak. Lehenbiziko batzarretan presa zutela agertu zuten Heycoko ordezkariek; 2007. urtea amaitu baino lehen hasi nahi zuten putzuak zulatzen. SHESAkoek erantzun zieten nekez lortuko zela epe horretan lanean hastea, denbora behar baitzen ingurumen baimenak lortzeko. Atzerapena atzerapenaren ondotik, azkenean 2014rako aurreikusi da lehen putzu biak zulatzea, Subillana Gasteiz herritik gertu.

Hurrengo bileren aktetatik ondorioztatu daiteke Heycok kezka zuela ingurumenaren babes neurriek bere asmoei eragin diezaieketen atzerapenez. 2007ko urtarrilean, Cambria konpainiako kideek parte hartu zuten lehenengo batzarrean, Heycoko presidente George Yatesek galdetu zuen ea proiektua moteldu zezakeen ingurumen aferarik bazen. Orduan zein orain SHESAko ordezkari nagusia denak, Juan Cruz Vicuñak, erantzun zion esanguratsu bakarra zela Gasteizko Mendiek etorkizunean izango zuten babes araudia –dagoeneko oso aurreratuta daude inguru hori parke natural izendatzeko tramiteak–, eta askoz neurri txikiagoan, Subillanako akuiferoa.

Ez zuen Vicuñak bere aurreikuspenetan asmatu, akuiferoa baita SHESA eta bere bazkideen proiektuaren aurkariek gehien darabilten argudioetako bat. “EAEko ur erreserba garrantzitsuena da”, azaldu digu Andres Illanak, “eta balio estrategiko handia du, erakundeek ere onartua. Gaur egun Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituzten Zadorrako urtegien alternatiba bakarra da”.

Hausketa hidraulikoak arrisku bizian jarriko luke horko ura, Mikel Otero Fracking Ez Arabako kidearen esanetan: “Gehigarri kutsagarriak dauzkaten hainbat milioi litro ur pasaraziko dituzte hortik, eta akuiferora iristeko beldurra dugu. Gainera, akuiferoa ukitu ala ez, sartutako ur gehiena lurpean geratuko da, eta ez dakigu hortik nora zabaldu daitekeen”.

Antzeko iritzia agertu digu Javi Carro EAJko legebiltzarkideak. Azken hilabeteetan Carro izan da frackingaren aurka Gasteizko Legebiltzarrean gehien nabarmendu den parlamentarietako bat. “Gure baliabideak era egokian ustiatu behar ditugu, eta kasu honetan akuiferoa da lehentasuna daukana, gas naturalaren aurretik”. Gasa ustiatzearen alde dago Carro, baina ez Eusko Jaurlaritza aurrera darabilen proiektuarekin. “Fracking teknika berrogeialdian sartu behar da, ezer eta inor ez kutsatzeko. Izan gaitezen zuhurrak eta babestu ditzagun akuiferoak. Gasak ez du inora alde egingo, izango da denbora teknika seguruagoak garatzeko, baina bitartean itxaron egin behar da. Ez daukagu orain ustiatzeko premiarik, EAE ondo hornituta baitago gas naturalez”.

Eta hurrengo legegintzaldian zer?

Gogoan hartu behar da 2006an, SHESA eta Heyco lehen bilerak egiten hasi zenean, jeltzaleak zeudela boterean EAEn. “Logikoa da”, aitortu du Carrok, “jendeak pentsatzea datozen hauteskundeen ostean EAJk frackingarekin aurrera jarraituko duela, baldin eta berriz itzultzen bada Gobernura. Baina nik espero dut orain esaten ari garenaren arabera jokatuko dugula, alegia, energiaren aurretik akuiferoei lehentasuna emanez, eta frackinga behar beste denbora –hiru urte, bost, edo hogei– berrogeialdian edukiz, alternatiba seguruak garatu arte”. Denborak esango du.

Oraingoz, Eusko Jaurlaritzak energiari buruz dituen asmoak Euskadiko Energia Estrategia 2020 txostenean daude jasota. Haren 166. orrialdean irakur daiteke honakoa: “Garrantzitsua da gas naturaleko erreserbak esploratzeko eta, hala badagokio, ustiatzeko eskaerak eta baimenak izapidetzeko egungo araudia erabat sinplifikatuko duten ekimenak gauzatzea.(...) Hori lehentasunezko jardun-esparru bat izango da energiako iritzi-zentroarentzat (edo Think Tank), zeinaren sorkuntza eta garapena aurreko ekimenetan proposatu den. Zehazki, gas naturalaren esparruan iritzi-egoerak eta araudi-proposamenak sortzea izango da zentro horren erreferentziazko ildoetako bat”.

Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidearen ustez, ez dago alde handirik paragrafo horrek dioenaren eta Heyco eta Cambria enpresen diskurtsoen artean. Maeztu, Javi Carrorekin eta Gasteizko Legebiltzarreko beste kide batzuekin batera, Bartzelonan izan zen martxoan, Gas Ez-konbentzionalaren Foroan, eta John Underwood, Heyco enpresako esplorazio zuzendariaren hitzak entzuteko aukera eduki zuen. “Arabakoaz hitz egiten zuen dagoeneko eginda balego bezala. Zer aukera zegoen zer etekin aterako zen...”. Maezturen ustez, Heycokoek hain garbi hitz egiteak frogatu egiten du Jaurlaritza gezurretan ari dela, esaten duenean oraingoz esplorazioa besterik ez dela egingo eta horren arabera erabakiko dela ustiapen faseari ekin ala ez. “Garrantzitsuena da kontratuak sinatuta daudela. Beraientzat ingurumena tramite hutsa da. Enpresa horiek ez dute hemendik alde egingo ingurumen inpaktu azterketek esaten badute ezin dela frackinga erabili. Ez, egingo dutena da hemengoei agindu ingurumen inpaktu azterketak positiboak izan daitezela”.

Araban gasa ustiatzeko proiektuari buruzko ingurumen inpaktu azterketarik ez da egin oraindik, ordea. Legebiltzarrak, otsailean onartutako legez besteko proposamen baten bitartez –PSEk baino ez zuen kontra bozkatu–, Jaurlaritzari hala eskatu zion, baina legez besteko proposamena izanda, Gobernuak ez du zertan bete, Maeztuk gogorarazi digunez. “Beraiek ematen duten aitzakia da momentuz esplorazioa egingo dutela, ez ustiaketa, eta beraz ez dela beharrezkoa inpaktu azterketa egitea”.

PSE bakarrik geratu da posizio horren defentsan. Fracking Ez Arabako Andres Illanak diosku ez daukala ez hanka ez bururik inpaktu azterketa ez egiteak, “legeak hala eskatzen baitu plan estrategikoen kasuan; lehendakariak publikoki adierazi du 60 urterako gasa ateratzeari ekingo zaiola, zer da hori estrategia ez bada?”. Uztailaren 5ean, egunkarietan agertutako albiste batek zioen Europar Batzordeak ere ingurumen inpaktu azterketa egiteko eskatu ziola Jaurlaritzari. Lehenago, urtarrilean, eskari bera egin zuen Gasteizko Udalak –bere lurraldean daude Subillanako putzuak–; PPk ez du frackingaren aurkako jarrera argirik erakutsi gainerako erakundeetan, baina askok uste dute Gasteiz aurten Green Capital izateak udala behartu duela tentuz jokatzera. Izan ere, momentuz ez dute eman putzuak egiteko nahitaezkoa den baimena, SHESAk helarazi dion informazioa nahikoa ez dela argudiatuta.

Ingurumenari egiten zaion kaltearen aldetik ez dago inongo desberdintasunik esplorazioaren eta ustiaketaren artean, azpiegitura berbera da Illanak azpimarratzen duenez. Are gehiago, esplorazioak izango du ustiaketatik zerbait. SHESA, Heyco eta Cambriaren arteko 2007ko bileren aktetan ikus daitekeenez, lehenbizikoak iradoki zuen azterketa egin bitartean eskuratutako gasa merkaturatzeko, zulatze lanen kostuak berdintze aldera. Aurten bertan, Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariek baieztatu dute publikoki hala egingo dela.

2.000 putzutik gora

Fracking Ez Araba plataformak publiko egin du Jaurlaritzaren iragarpenetan oinarrituta egindako kalkulu bat: Patxi Lopezek esan bezala 60 urterako gasa badago Araban, hori ustiatzeko 2.000 putzu baino gehiago egin beharko dira herrialdean. Eta horien artean, ezin konta ahala kamioi etengabeko joan-etorrian, horretarako beren-beregi sortutako errepideetan.

Frackingak eragindako arazo horiez guztiez gain, plataformako kideek beste arrazoi on bat aipatzen dute haren aurka agertzeko: erregai fosilen aldeko apustua alferrik luzatzea besterik ez da. Alegia, hidrokarburoen gainbeherari aurre egiteko azken saiakera, belaki lehor bati azken ur tantak kosta ahala kosta kendu nahi izatearen parekoa. Garestiegi atera daitekeen ahalegina. Poloniak eman digu adibidea. Hasierako aurreikuspenek ziotena baino %80 gutxiago ateratzea espero dute orain, behin lurra zulatzen hasi direnean.


ASTEKARIA
2012ko uztailaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Kontzientzia eragozle bat aske utzi du Israelek, sei hilabetez preso izan ostean

Tal Mitnick Hemezortzi urteko gaztea izan da azken hamarkadan kontzientzia eragozpenagatik denbora gehienez espetxeratu dutena.


Urriaren 7ko gertakariak ikertzeari uko egin dio Israelgo parlamentuak

Oposizioko taldeek proposatutako ikerketa batzorde ofiziala ez da aurrera atera, boz gutxiren aldearekin. Arrazoi ugari daude gobernuko kideek gertaerak ikertu nahi ez izateko.


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude