Izan badira interes ekonomiko eta turistikoak atzean izan gabe jaiotako jaialdiak, makrokontzertuen kulturatik aldendu eta gustuko musika eta maila handiko musikariak eskaintzea helburu duten jaialdiak. Hein batean, abiapuntu horri eusten dio oraindik ere Hondarribiko Bluesaldiak, eta hori du balio handiena. Nazkatuta zegoen Carlos Malles hondarribiarra, hain gogoko duen musika zuzenean entzuteko urrutira joan beharraz nazkatuta, eta talde horiek herrira ekartzea erabaki zuen. Udalaren babesarekin, Blues Hondarribia Musika Elkartearen laguntzarekin eta ahalegin handiarekin, aurrera atera zen lehenengo edizioa. Jendearen harrera ona ikusita, Udalak diru gehiago jarri du ordutik, baina boluntario lanak oinarrietako bat izaten jarraitzen du.
Pasio eta talde lan horri esker entzun ahal izan ditugu uztailean Eric Sardinas, Robert Cray, Sharrie Williams, Zora Young edota Hondarribia Blues saria jaso duen Tail Dragger. Eta entzun ahal izan ditugu, aurreko sei edizioetan, Johnny Winter, Solomon Burke, James Cotton, Willie ‘Big Eyes’ Smith eta Pinetop Perkins, beste askoren artean –iaz zendu ziren azken biak–. Zaleen gozamenerako eta kuriositatez hurbiltzen garenontzako, aukera paregabea da bluesaren izen handiez –bluesaz oro har– gozatzeko. Giro berezia sortzen da, musika doinu tarteka malenkoniatsu tarteka biziek, tronpeta-solo luzeek, perkusio erritmoek, ahots beltz sakonek, bluesak duen estetika interesgarriak… Hondarribiko kaleak zipriztintzen dituenean.
Doan eta aire librean, Bentako karpa handian dira emanaldi jendetsuenak, gainerakoak neurri txikiko agertokietan egiten dira, herrian barreiatuak. Apezpiku plaza da begikoen dudan lekua, Alde Zaharreko eliza atzean. Xarma berezkoa du, eta aulkietan ez ezik, belardian eta karelean eserita, balkoitik adi edo harri-galtzadan gora paseoan entzun daitezke saioak, lasai ederrean, jendetzarik gabe.
Rockin’ Blues Gospelaren printzesaren ahots indartsua, JW Jonesen gitarra erakustaldia, Huckleberry Finn boskotearen parranda giroa, Playing For Change bandaren estilo uztarketa izan ditugu aurten, besteak beste. Zazpi urteren ostean, mailaz gain esango nuke filosofia eta grina mantentzeko gai izan dela jaialdia, eta ez da makala.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.