Unibertsitatean ikasi, lana aurkitzeko ez baina zorra egiteko

  • Apirilaren 25ean 1Trillion Day eguna ospatuz salatu zuten gaurko eta batez ere atzoko ikasle askok Amerikako Estatu Batuetako irakaskuntza sistemak munduan harro erakusten duen bikaintasunaren ifrentzua: unibertsitate ikasketak burutu ahal izateko milioika herritarrek pilatu dituzte zor itzelak. Lanik ez baina zorra ekarri diela unibertsitateak.

Here and now blogetik hartu dugun argazkian, Associated Press agentziak zabaldua, ikasketengatik zorpetutakoen protesta bateko parte hartzailea ageri da. Buruan unibertsitatean graduatuaren kapelua,
Here and now blogetik hartu dugun argazkian, Associated Press agentziak zabaldua, ikasketengatik zorpetutakoen protesta bateko parte hartzailea ageri da. Buruan unibertsitatean graduatuaren kapelua, "ikasleentzako kredituak" dio ezker eskua lotzen dion bola handi katedunak. Eskuinean daukan afixak aurkezten du pertsonaia: "Superreroi langabetua, masterren jabe, zorrak preso hartua". The Unemployed Man komiki famatuak biltzen dituen pertsonaietako bat da Master of Degrees: "Etengabe tituluak biltzen ari den ikaslea, kasik edozein gai esplikatzeko gauza dena, baina ikasketa zorrak pagatu ezin dituena". Beste heroiak dira Unemployed Man langabetua, Plan B lanik aurkituko ez duen adinekoa, Wonder Mother ama gazte lanetik bidalia, Fantasma emakume etorkina, eta Fellowman rastafari solidarioa.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2007ko gau batean Jan Yodar (Normal, Illinois, AEB) ohartu zen bere seme Jason ez zela etxeratu. Hau Kimika organikoan graduatua zen Illinoisko unibertsitate publikoan, baina ikasketetan 100.000 dolarreko zorra eginda gero ez zuen lanik aurkitzen. Amak goizean unibertsitatera jo zuen, irakasle batek laguntza eskaini zion. Biek goizeko 08:30ean aurkitu zuten campuseko laborategian. Autopsiak azaldu zuen Jasonek nitrogenoa arnastuz bere buruaz beste egin zuela.

Cryn Johannsenek istorio hau Huffington Posten plazaratu berri du, gero Alternet gune ezkertiarrak ere agertzeko: The student loan debt suicides (libreki euskaratuta, Kredituen zorrengatik suizidatzen diren ikasleak). “Suizidioa da ikasketengatiko zorren krisiaren alde ezkutua, gutxiegi aipatzen dena, ikasleen kredituen gaia hedabideetan asko jorratzen den arren. Nik ezin diot ezikusia egin, ikasketako maileguak ordaindu ezinik dabiltzan jendeen abokatua naiz eta. Suizidioa aipatzen didate maiz. Gero eta jende gehiago dago kondenatua finantza egoera oso larrira, ordaindu gabe dauden ikasketa zorrak bilioi bat dolarretara iritsi baitira”.

Hamabi zeroko bilioia, AEBetan trillion deitzen dutena (hango billion mila milioi dira, ez nahastu). AEBetako unibertsitateetako karreretan urteotan estudianteek pilatutako maileguen amortizazio eta interesek sekulako marka gaindituko duela salatzeko apirilaren 25ean ospatu zuten han 1TDay, Bilioiaren eguna esango genukeena.

Mugimenduak webgunean ematen ditu kopuru argigarriak. 2008an lau urteko karrerak bukatu zituzten ikasleen %67k zorpetuta egin zuten, 1,4 milioi graduatu berrik. Urte gutxitan igoera izugarria: lau urte lehenago 2004an %27 ziren. Zorraren zenbatekoa batez beste: 27.650 dolar.

Datu gehiago. 2005ean titulua hartutakoen %41 hiru urte beranduago ordainketetan atzeratuta zihoazen; kiebra jota zeuden %15. Ikasteko mailegu guztiak kontutan hartuta, kiebran daudenen kopurua 2010ean %7 bazen 2011n %9ra igo zen, kasik laurden bateko igoera. Hori unibertsitate guztien batez bestekoa da, brok egiten dutenak publikoetan baino askoz ugariagoak dira unibertsitate pribatuetan: %29,4.

Cryn Johannsenek dioenez, ez da zaila aurkitzea ikasketengatiko zorrek harrapatutakoak.  Batzuk nabarmendu ditu kronikan “John Koch 47 urterekin oraindik guraso zaharrekin bizi da Oyster Bayn, Long Islanden. Zuzenbidean graduatu zen arren, urte luzez bizimodua atera du etxe pintaketan. (...) Kochek hasieran, 1997an, 69.000 dolar zor zituen, gehienak zuzenbide ikasketak burutzeko. Touroko unibertsitatean graduatu zenean arazoak izan zituen lana aurkitzeko eta ordainketetan huts egiten hasi zen. Laster pilatu zituen 50.000 dolar atzerapenengatiko zigorretan. 2009an bankuak default izendatu zuen [guk espainoletik hartuta moroso esaten dugu]. Lerrook idazterakoan 320.000 dolar zor ditu. (...) Erretretara iritsiko denerako, 23 urte barru, Kochek kalkulatu du 1,9 milioi zor izango dituela”.

Denok gara Quebectarrak

Cryn Johannsenen kalkuluetan zorrik handienak sorrarazten dituen ikasketa zuzenbidea izan behar du, gehienak hondoa jota daude. Hori salatzen duen blogari sarea aipatzen du, beren buruak scamblogger deitzen dituztenak. Scam iruzurra da, haien ustez zuzenbide ikasketak bezala: “Askoz graduatu gehiago sortzen dituzte gero ekonomiak enplegatu ahal dituenak baino. Gehienak langabezian eta zorpean hondoratuta daude. Brian Tamanaha irakasleak esan duenez scrambloggerrek bezala nik ere uste dut zuzenbide ikasketak arrisku handiko eskaintzak direla, ikasle askok bukatzen baitu zor handiekin eta abokatu lanik gabe, edo batere lanik gabe zorra kudeatzeko adina diru eskuratzeko”.

Christian Science Monitor aldizkariak apirilean gaiari eskaini dion erreportajean –Students loans: As debts hit $1 trillion mark, protesters plan Occupy-type events– New Yorkeko unibertsitateko Andrew Ross irakasle eta gai sozialetako analista mintzatu zen: “Prozesu politikoaren lehen urratsa da”.

Rossek kezka berezia agertu zuen bere unibertsitatean zorpetze tasa AEBetako batez bestekoa baino %40 handiagoa delako. “Ohartu naiz neronen soldata neurri batean lotuta dagoela ikasleek hamarkadetan arrena zorra pagatzeari, inoiz pagatzea lortzen badute noski. (...) Wall Streeten [finantzen munduan] zorrak behin eta berriro kitatzen dira, baina oinezko jende xeheari dagozkionak ez, hauei ez zaie uzten zorrak birnegoziatzen”.

Kazetariak elkarrizketatu zuenean Ross irakaslea bere ikasleekin antzerkia prestatzen ari zen, 1TDay egunean bankariei sasi-epaiketa publikoa egin behar zietelako plazan. Ross izango zen mailegu emaileetarik. “Zordunak zalapartan hasten direnean, guk ikusi behar ditugu komeriak”, esan zuen barrez.

HR4170 da gai honekin bazterrak astintzen ari den beste mugimendu bat. Sinadura bilketan ari dira HR4170 legea onartu dezan Kongresuak: The Student Loan Forgiveness Act of 2012, Ikasleen zorrak barkatuko lituzkeen 2012ko legea. Proposamena sustatzen duen Robert Applebaumek berak aitortu dio Christian Science Monitorreko kazetariari 88.000 dolar zor dituela bere ikasketetatik.

1980tik lau urteko karrera bateko matrikula batez beste %827 garestitu da. 1999tik ikasle baten mailegua %511. Kopuru harrigarriak. HR41701 gunearen kontuetan, 2010ean ikasleek maileguen ordainketan zeramatzaten atzerapenek gainditu zuten AEBetako kreditu txartelen atzerapenen kopuruak.

“Labur esanda –dio Robert Applebaumek– ikasleen maileguena da AEBetako azken finantza krisia. Konpontzen ez badugu, ekonomia osoa eramango du hondora, aurretik etxebizitzen burbuilak eraman duen bezala.

Occupy Student Debt da arazoarekin gazteak mugiarazten saiatzen den beste gunea. Bere eslogana: Debt Slaves of the World Unite! “Azkenean agertu da –diote webgunean– zepoan harrapatu gaituztela. Berdin dio zure herria zein handia den edo aberatsa, jende gehiena, udalak, eskualdeak, estatuak, nazioak, denak gaude zorpean. Berdin dio zenbat enplegu dauzkazun, gogor egiten duzun lana, zure gurasoak ikasiak diren. Jendeen %99aren tartean baldin bazaude, kondenatuta zaude esklabutzara, honek dakartzan lotsa eta morrontzara”.

Ez diote hori lanik gabe bizitarako zorpetu gazteak etsipenera eramateko, iratzartzeko baino: “Munduko zorpetuok, bildu gaitezen!”.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude