Joan den astean, amnistia fiskalari heltzeko Espainiako Gobernuak emandako erraztasun gehiagoren berri izan dugu. Aberastasun handiak, bankariak eta enpresariak, eta oro har, paradisu fiskalak elikatzen dituztenak dira Espainiako Gobernuak onartu dituen lan, finantza eta gizarte erreformen onuradun; eta orain, amnistia fiskalaz ere gozatu ahal izango dute. Exekutiboak mimatzen dituen talde pribilegiatu horien parte direnek soilik saihestu dezakete –ingeniaritza finantzarioa eginez– kontrol fiskala, eta euren kapitalak paradisu fiskaletara bidaltzen dituzte. PPren Gobernuko senide eta lagunak dira, eta eskuina zein eskuin muturra ordezkatzen dute.
Espainiako Gobernuak langileen, herritarren eta gizartearen kontrako neurriak hartu ditu, eta eskubide sozialak eta laboralak murriztu, patronalaren mesedetan. Bitartean, bankuei milaka milioi euro injektatu dizkie, eta orain, amnistia fiskala atera du zorrotik. Amnistiak aitortu gabeko errentak azaleratuko ditu %10eko karga baino askoz gutxiagorekin. Zergadunek azaroaren 30a arte dute euren egoera erregularizatzeko eta bermea dute ez dituztela zigortuko, ez auzi penal edo fiskaletan sartuko. Gisa horretan, nahikoa izango da kontu bat irekitzea esku-diru beltza erregularizatzeko. Zergadunek funtsak bankuko kontu batean sartu beharko dituzte “ezkutuko izaera izango duen zerga-aitorpen berezia” aurkeztu aurretik. Ez da inongo neurririk hartuko funts horien jatorria kontrolatzeko, kapitalen zuriketari ateak irekiz, diru beltzari, alegia. Beraz, Espainiako Gobernuari berdin zaizkio armen trafikoa, drogena, emakumeena… Trafikanteek eta narkotrafikanteek, aberastasun handiek, enpresariek, bankariek… Guztiek “salbatu” ahal izango dituzte diru beltzak. Lasai asko. Eta nomina duenari ezta hurrik eman ere. Soldatekin zergak ordain ditzatela. Gora kapitalen zuriketa! Gora diru beltza!
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.
Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]
Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]