Lekukoa herrietan utzi du Segik

  • Hamar urteko ibilbidearen ondoren Segi gazte erakundeak agur esan du, agortu da. Zergatik? "Amildegia" hitzarekin erantzun dute Segiko bi kidek arrazoi nagusia galdetu diegunean, gazteriarekiko amildegia. Aitzitik, herrietan gazteek lanean jarraituko dute.

2002tik ilegalizaturik egon da Segi eta
2002tik ilegalizaturik egon da Segi eta "erantzun dinamika" batean sartuta zegoen. Segi desagertu da, baina gazte ezkertiar eta abertzaleen erronkek jarraitzen dute: krisiaren zartada, gazteen antolaketaz eta lurraldetasunaz dauden ikuspegiak, herrietan gazteek dituzten arazoak, iraganean izandako jarrerez eta bizikidetzaz hausnarketa...
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Itsasu, 2012ko ekainaren 24a. “Aro baten bukaera iragartzera gatoz, Segi tresna gisa agortua dela ondorioztatu dugu”. Jada jakina zena solemnitate osoz adierazi zuen Amaia Elixiri bozeramaileak Segiren amaiera ekitaldian. Erabaki historikoa da, Segik hamarkada bat ez, hiru hamarkadako indarra eta zama baitarama berarekin, Jarraik, Gazteriak eta Haikak utzi ziotena barne. Hemendik aurrera izango dena “denon eskuetan dago eta denon beharretatik aterako da” diote Ainhoa eta Gorka (ezizenak) Segiko kideek.

Bi gazteon aburuz, faktore ugarik bultza dute desagerpenera: epe laburreko ikuspegia eduki izana, gettho izaera, gazteriaren desideologizazioa, normalizazio eza eta formaziorako espazio falta, eraginkortasunik gabeko funtzionamendua… Horrek guztiak gazteriarekiko “amildegi bat” sortu du.

Baina, praktikan, egunerokotasunean, nola sumatu da agorpen hori? Erakundea desitxuraturik zegoen, gaitasuna guztiz ahulduta: “Estigmatizazio bat zegoen, herrietan sumatzen zen. Bestalde, erakundea plano politikoan eta gazteen problematikan mugitu izan da beti, baina erabateko desoreka zegoen bien artean, horrek irudikatzen du agorpena”.

Errepresioaren eta erantzunaren zurrunbilotik irten ezinik

2002an Segi ilegalizatu zutenetik bere kontrako pertsekuzioak ez du etenik izan. 2007an Auzitegi Gorenak erakunde terroristatzat jo zuen eta geroztik 150 lagun inguru atxilotu dituzte. Sarekada handiena 2009ko azaroan izan zen, Espainiako poliziek eta guardia zibilek 34 kide atzeman zituzten ordukoan. Azken urteotan sarekada handiak baino, atxiloketak tantaka gertatu dira gehiago, horrek halabeharrez eragina izan du jendarteak operazioei emandako erantzunean.

Ilegalizatua eta pertsegitua izanagatik ere, Segik ekitaldiak eta jarduerak antolatu ditu, Estatuari nolabaiteko konfrontazio estrategiaz erantzun dio. Atzetik izandako errepresioa ikusita, asmatu al du estrategia horretan?

–Ainhoa: Erantzun hori errepresioa oztopatzeko izan da, Estatuari egin duena hain merke ez irteteko. Erantzun behar zen, baina horrek ekarri zuen Gazte Herriaren eraikuntzaren helburua bigarren mailan geratzea. Zurrunbilo batean sartu ginen.

–Gorka: Tresna bera bilakatu zen helburu.

–Ainhoa: Ez nuke esango desegokia izan zenik, baina bai erantzun dinamikan sartu ginela.

–Gorka: Denboran kokatu behar dugu. Errepresioan bi fase daude: ilegalizazioa eman zenetik erakunde terrorista izendatu arte, hor oraindik lan egiteko aukera zegoen, eta hortik aurrera. Bigarren fasean kolpea gazteria osora zabaldu zen, presioa nabariagoa da eta zailtzen du Segik bere proiektua aurrera eramatea. Beste modu bateko formulak aurkitzera derrigortu gaitu, batzuetan eraginkorragoak eta bestetzuetan ez.

–Ainhoa: Hala eta ere, errepresioak oztopatu du gure jarduera nazio mailan, baina herrietan ez du lortu bertako mugimendua gelditzea; belaunaldi berriak lotu dira eta proiektuak sortu dira behin eta berriz.

Jarrai/Haika/Segi auziaren bilakaera funtsezkoa da hau guztia ulertzeko. 2007an Auzitegi Gorenak jurisprudentzia berria ezarri eta 23 auzipetu seina urteko kartzelara zigortu zituen. Haietako 18 Bilboko Esperantza frontoian atxilotu zituen Ertzaintzak, agerraldi publiko batean. Argazki hori inflexio puntu bat izan zen. Geroztik, Espainiako justiziak zigorrak gogortu eta sarea zabaldu zuen: “Kolpea erakundetik harago joan da, gazteria guztia izan da kolpatua, botere faktikoentzako arriskutsua den mugimendu oro egon da errepresioaren jo puntuan”.

Zergatik luzatu da hiru urtez eztabaida?

Segi desegiteko erabakia militantziaren artean adostu da, kartzelan eta ihesi daudenen artean ere bai, “ahal izan den neurrian”. Dena dela, erabakia ez da hartu auzipetuta edo zigorrak betetzen ari direnen egoera legalari begira, alde horretatik ez dute borondaterik ikusten: “Erabakia publiko egin zen bezperan, Nafarroako bost gazteren kontrako sententzia jakin genuen; 2009ko azaroan atxilotutakoen auzia mugitzen ari da pixkanaka; Izpuran itxi zirenak ere preso izan dituzte orain arte… Auzitegiek termino politikoetan jokatzen dute, ez dute borondaterik herri honen gatazkarekin amaitzeko”.

Segiko kideek 2009an hausnarketa hasi zutenean ezker abertzalearen estrategia aldaketa gertatu zen “baina bi karril paralelo izan dira. Gure erabakia ez dator Zutik Euskal Herriari erantzutera, bere isla izan duen arren”.

Segik estrategia aldaketa horrekin eta Gernikako Akordioarekin bat egin zuen. Baina bere barruan ezker abertzalearen norabide berriarekiko uzkurtasuna ikusi nahi izan duenik bada hala ere. Eztabaida hiru urtez luzatu izanak adostasunera iristeko zailtasunik adierazten al du? Ezetz diote Segiko bi kideek, luzapena hausnarketa “oso sakon” baten ondorio izan dela, gazteen arazoei erantzuteko estrategia osoaren definizioa egin baita haien esanetan.

Gauza batean kontsentsu handia egon da: Segi agortua dago. “Hasieran denetariko iritziak zeuden, hamar urteko ibilbidearen ondorioz erakundeari eusteko sentimendua zegoen, baina klabe praktikoetan kokatzen ginenean, garbi geratzen zen agortuta zegoela”.

Independentzia eta sozialismoa izan dira aldarrikapen nagusiak. Baina aldarrikapenetik harago, zer egin du Segik?

–Ainhoa: Segiren ekarpen handiena izan da gazte mugimendua indartzea, eta hala, gazte problematikari erantzutea. Independentzia eta sozialismoa gure bizitzetan aplikatzen dugun zerbait dira, iraultza norbere borroka pertsonaletik kolektiboraino zabaltzen da. Ez dira berba hutsalak, egunerokoan isla izan dute, eta hori da inportantea.

–Gorka: Hausnarketetan hori ere azaltzen zen. Independentzia eta sozialismoa “txapel” bat izatetik egunerokotasunean ahalik eta eremu gehienetan praktikan jartzea.

–Ainhoa: Dena den, errepresioak baldintzatu gaitu, baina nazio eraikuntzari eutsi diogu, lehentasunen artean egon da, eta ondorioztatu dugu hori dela bidea.

Hemendik aurrera, herrietan oinarria

Itsasuko ekitaldian Amaia Elixirik zera esan zuen: “Borrokek jarraitzen dute eta biderkatzen dira, sistema kapitalista irauliko duten borrokez ari gara”. Krisi ekonomikoaren ondorioz sorturiko mugimendu anitzei eginiko keinua dirudi. Segiren barruan opinio ezberdinak daude talde horiez, baina gazteriak kalean egon behar duela garbi dute, krisiari erantzuten: “Bai hemen, bai udaberri arabiarrean eta baita
M-15ean ere, gazteria da mugimendu horien abiarazlea, lehen lerroan dagoena. Erantzukizunaz jokatzen ari da eta hori pozgarria da”.

Segi desagertzean talde berri bat sortuko dela espekulatu izan da. EFE agentziak “Kimua” izeneko talde baten berri eman zuen. Segiko ordezkariek erabat gezurtatu dute halakorik, ez da izango Segi ordezkatuko duen erakunderik. Ez da izango, ezta ere, alderdi baten menpeko talderik: “Gazteen estrategia helduen munduaren araberakoa izatea, naturaltasuna, grina eta benetako potentzialtasuna galtzea litzateke”.

Hemendik aurrerakoak herrietan izango du oinarria, hor ikusi dute lanerako esparrua, gazteen arazoei maila lokalean aurre egiten, tokian tokiko ezberdintasunak kontuan hartuz:

–Gorka: Bi urtetan ekimenik eta kanpainarik apenas antolatu dugu, baina herrietan gazteak euren nahiei erantzuten eta irtenbideak bilatzen aritu izan dira etengabe.

–Ainhoa: Hein handi batean lekukoa mahai gainean lagatzea da, hau tresna baten agorpena da, baina ez gazteen borrokaren amaiera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Zapaterok dio Ostiral Santukoaren gisako akordio bat egon zela ETAren amaieran

Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan “kooperatu” zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-01-31 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Herrien frantsesezko izenak ezabatu dituzte dozenaka seinaletatik

Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.


Zertarako beharko lukete herriek independentzia?

Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Eguneraketa berriak daude