Sinbologia hutsean erortzen ez bada, ideia oso polita izan daiteke. Iparraldean habia duen Frontball Development erakundea pilota jokoa munduko hainbat bazterretara zabaldu nahian dabil; baztertutako bazterretara hain zuzen ere.
Pilotan jokatzeko hiru gauza behar omen dira: pilota, horma eta gogoa. Palestinan izan berri dira. Pilotak hemendik eraman zituzten; han, di-da batean, kiroldegi moduko batean horma pare bat eraiki, eta gogoa gainezka aurkitu zuten Hebron hegoaldean dagoen Al Fawwar errefuxiatu eremuan. Pilota eskola bat sortu zuten, nola edo hala, bertako gazte eta ez hain gazteekin; eta pilotakada bakoitzarekin urrats bat egin zuten hain kultura ezberdinen arteko bidea laburtzeko. Festa borobiltzeko, hemendik hara joandako pilotariekin torneotxo bat antolatu zuten; eta hauek eta haiek denak gustura.
2008an jaio zen Frontball Development erakundea, eta harrezkero, helburu sozialak eta pilotak duintasunaren poltsatxoan hartuta, gurea, eta itxuraz beste hainbaten kirola den pilota jokoa auzo gogorrenetara zabaltzen saiatu dira: Mexikon San Juan de Ixtayopan-en izan dira; Tepito-ko errealitate krudela ezagutu dute; eta New Yorkeko Brooklyneko kale kantoietan ere izan dira aterperik ez dutenei, gutxienez, pilota hotsak berez duen aterpea eskaintzen. Argentinan, auskalo non; Italian, Paranan; Bartzelonako Noubarrisen, eta abarrean. Hurrengoan, Brasilen izango omen dira. Geroxeago, baina gehiegi luzatu gabe, Jordanian eta Libanon. Etsi gabe, hormak eraiki, eskolak antolatu, txapelketa txikiak egin, irakatsi eta ikasiren artean zein tarte txikia dagoen ohartu.
Palestinan, Hebronen, Eremuko Herri Batzordearen begiradapean, pilotan jokatu ahal izateko materialaz gain, zaintzaile pare bat utzi dituzte, hango trebeenak Iparraldera etorriko diren agindua, eta Jerusalem-era eta Betleem-era joateko asmo sendoa.
Sinbologia hutsetik haratago doan egitasmoa dirudi pilota munduko auzo txiroetara zabaltzearena. Errealitatearen ari hauskorrari tiraka, iruditzen zait sarri gure kontzientzia lasaitzeko besterik balio ez duten usoak askatzen ditugula, selekzioaren partidak antolatzen, gutxienekotik gutxi duten greba egunak aldarrikatzen. Eta geure buruak iruzurtzen saiatzeak bide laburra du. Laburregia, seguruenik, hain urrun iristeko.
Arazoa da honezkero Al Fawwar-eko neska-mutilek eraman berri dizkieten pilotak apurtuko zituztela joko berriari gustua hartuta. Ea berriak bidaltzeko eskatzen digutenean gai garen beraien ametsak eta gure aginduak betetzeko. Ondo legoke. n
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.