Hainbat egileren artean idatzitako Euskal Hiria saiakeraren koordinatzaile nagusia da Andeka Larrea antropologoa (Bilbo, 1972). Aurretik, 2007an, Bilbao y su doble (Bilbo eta beraren doblea) idatzi zuen, Garikoitz Gamarrarekin batera. Bizkaiko hiriburuaren azken hamarkadetako eraldaketa ikuspuntu kritikoz aztertu zuten orduko hartan. Euskal Hiria obran, analisi hori Euskal Herriko hiriburu guztietara zabaldu dute. Hala ere, Bilboko adibideaz mintzatu zaigu batez ere Larrea, horixe baita ondoen ezagutzen duena.
Euskal hirien transformazioaren analisi kritikoa egin nahi izan duzue. Zerk bultzatuta?
Bilbao y su doble argitaratu genuenean, espazio publikoaren galera eta pribatizazioa kritikatu genituen. Orain Euskal Hiria kontzeptua izan dugu hizpide, hasiera batean Bernardo Atxagak sortutako ideia, baina gerora Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuena bere hirigintza planifikazioa izendatzeko. Jaurlaritzaren Euskal Hiria proiektu hori –gobernu aldaketa eta gero Euskal Hiria NET berrizendatua izan zena– goitik zuzendutako egitasmoa da, benetako beharrizanei jaramon gutxi egiten diona; beste urrats bat da kapitalismoak hiriak eraldatzeko daukan beharrizan horretan.
Liburuan diozuenez, eraldaketaren ondorioetako bat pribatizazio prozesu larria da.
Bilbo eraldatzeko prozesu osoa entitate bik eraman dute aurrera, elkarte publiko-pribatu modura aurkezten direnak baina praktikan talde pribatu modura funtzionatu dutenak. Hasieran Bilbao Metropoli-30 izan zen, eta gero Bilbao Ría 2000k hartu zuen erreleboa. Hiritarrek ez dute parte hartzen hor hartzen diren erabakietan. Bestalde, espazio publikoaren beraren pribatizazioa dago. Bilbon, Abandoibarra bezain espazio garrantzitsuan aisialdirako eta kontsumorako lekuak egongo direla erabakitzen denean, espazio hori pribatizatzen ari da nolabait, bestelako erabilera batzuk galarazten direlako. Horrek, gainera, beste estrategia ezkutuago batzuk dakartza atzetik, espazioaren zaintzarekin zerikusia daukatenak. Bilbon prozesu hori itxi duena Espazio Publikoaren Ordenantza izan da, oztopo asko jartzen dizkiena erakundeek edo enpresa pribatuek antolatutakoak ez diren ekimenei.
Hiriaren diseinuak herritarren portaera bideratu nahi duela diozue.
Espazio Publikoaren Ordenantzak, adibidez, modu kontzientean egiten du hori. Baina bestela ere, hiriaren diseinua arkitektura ikusgarrira eta kontsumora bideratzen bada, argi dago hiritarren bizimodua aldatu nahi dela, ohitura jakin batzuk sustatuz. Jakina, zaila da planifikazio batean horrelakorik idatzita egotea. Baina ondorioa berdina da. Planifikatzaileek hiriko bizimoduaren ikuspegi murriztailea daukate. Bilbon, erakundeak hamaika modura saiatu izan dira gatazka soziala desaktibatzen; hirigintzarena azkenetakoa da, eta pena ematen dit baina susmoa dut eraginkorrenetakoa ere badela.
Zergatik?
Espazioak aldatzen dira, agertzen dira arkitektura berriak, eta gehienok, hasieran kritikoagoak izan bagaitezke ere, azkenean onartu egiten dugu, eta horrekin batera ohiturak aldatzen ditugu. Hala ere, hiriaren bizitza soziala guztiz desagertzea ezinezkoa da, hirian beti sortzen dira aurreikusita ez zeuden gertakariak.
Euskal Herriko beste hiri batzuetan ez da eraldatu espazio industriala, halakorik ez zegoelako, baina denetan igartzen da Bilboko eskema bertsua: ospe handiko arkitektoa, geure burua saltzeko balio digun ikonoa... Alegia, liburuan aipatzen duzuen hirien marketina.
Oro har hala izaten ari da, euskal hirietara, beren historiagatik, joera hori apur bat berandu heldu bazen ere. Munduko beste hiriei begiratu eta gauza bera ikusten da: arkitekto entzutetsuak, ikonizazioa, eta gero hori saltzea kanpoan, turistak zein kapitala erakartzeko. Hiria zerbait salgarri bihurtzen da, eta bezeroak, turistak ez ezik, enpresak ere badira.
Bilbon, bistan dena, marketin operazio hori egin da. Nolako arrakasta izan du?
Handia. Interbentzio horiek guztiak jendartearen erresistentzia handirik gabe egin ahal izan dira. Beste kontu bat da horrek gero, epe ertainean, errentagarritasuna edukiko duen, niri behintzat interesatzen ez zaidan ikuspuntu ekonomikotik aztertuta. Eta ikusi beharko da nola amaituko duten sortutako espazio berri horiek. Pentsatzen dut Bilbao Ría 2000ko planifikatzaileak, eta Udala, pozik egongo direla, nahi izan duten guztia egin ahal izan dutelako, eta gainera oso ondo saldu dutelako kanpoan Bilboren irudia.
Bilbo berri horren ideiak hain aurkari gutxi eduki izanak harritzen zaitu?
Bai. Guggenheim eraikitzen hasi zirenean kontrako mugimendua egon zen, baina niri beti iruditu zait gizarte mugimenduka, auzokide elkarteak... berandu jabetu zirela eraldaketaren garrantziaz, hau da, ez ziren garaiz konturatu eraldaketa ere gertakari politikoa zela, beste edozein bezain garrantzitsua.
Liburuaren lehenengo zatian azpimarratu egin duzue hainbat hamarkadatan egon zen urbanismo kontrolgabearen garrantzia, haren ondorioak jasaten ari baikara oraindik.
Izan ere, jende asko bizi da oraindik 50 eta 60ko hamarkadetan eraikitako etxebizitzetan. Garai hartan egitura jakina eman zitzaion hiriari, eta horrek iraun egiten du gaur egun, aldatzea oso zaila da eta. Hiri egitura horren erruz, esaterako, Bilbo Handian, oso handia ez izanda, biztanleak oso sakabanatuta daude, eta auzoak elkarrekin oso txarto komunikatuta.
EAEko hiru hiriburuen arteko elkarrekintzen taula argitaratu duzue eta oso gutxi dira. Nola ezkondu datu horrekin Jaurlaritzaren Euskal Hiria proiektua, hau da, hiru hiriburuek hiri bakarra osatzea?
Momentuz proiektua besterik ez da, eta hala izango da AHT amaitzen ez duten bitartean. EAEko hiriburu bakoitza beregaina da, uharte bat bezala funtzionatzen du. Hori aldatzeko hiruren arteko lotura sustatu behar da, eta horretarako funtsezkotzat jotzen dute AHT.
Horrela esanda, ematen du Euskal Hiria egitasmoa AHT egiteko justifikazioa izan daitekeela, kontrara baino.
Bien arteko lotura oso estua da eta elkar behar dute, baina bai, batez ere AHTk behar du Euskal Hiriaren ideia. Zilegitasuna emango dion diskurtsoa da.
Baina Euskal Hiri baten beharrik ez da sumatzen jendartean.
Ez, ez da beharrezkotzat jotzen hiriak lotzea. Lehenik eta behin, ez da beharrezkotzat jotzen AHT bera. AHT, edozein ikuspuntutik begiratuta, zergatik ez den beharrezkoa sobera azalduta dago honezkero. Baina proiektu biak erabat lotuta daude. Eta bestalde, politikoki errentagarria da kosmopolitismoaren mezua, denok gara hiritarrak eta abar. Hiria eta herria bereizten dituen dikotomia hori hautsi behar da, falazia hutsa da.
Hitz egin dugun hau guztia, azken batean, negozio kontua da?
Erabat. Kapitalismoaren presio espaziala hirigintza da gehienbat. Diruaz hitz egiten ari gara, diru publikoa esku pribatuetara aldatzeaz, batzuetan beharrizan sozialak asetzeko –ez asetzea besterik ez genuen behar!–, eta bestetan zuzenean negozioa egiteko.
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Egunik goibelenetan ere, Larraulgo (Gipuzkoa) eskolako ateak ireki orduko irauli egiten da aldartea. Haurreskolako haurrengandik gertu, metro eskasera dago liburutegi-txokoa. Ordenagailuaren parean topatu dugu neskato bat, entzungailuak jantzita, arkatzez idazten eta koadernoari... [+]
Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]