Luma koloretsuen ordez, txoriek larru zurbila zuten garaian, bazen herri bat, Euskalerria deitua izan gura zuena. Haren sartalde urrun eta ezinago ilunean –talka soziolinguistiko nabarmen baten erdian–, bizi zen, bizi –Gasteiz deituriko hiri ederrean–, ministro erraldoi eta guztiahaldun bat, hurbiletik ezagutzen zutenek deitzen ziotena Zela.
Baratzeko pipertxo, alderdiko poztasun, Legebiltzarreko urre-distira, Jaurlaritzako gatz-kresala... eta halakoak deitzen zizkioten baita ere. Baina, batez ere, Zela esaten zioten hari: atsegina baitzuen ministro hark zaldi gainean ibiltzea, zela ondo dotore batean eserita.
Basoetan zeharreko paseotik bueltan, distira ateratzen zion ministroak zilarrezko errematxeak zeuzkan zela garestiari. Eta, inoiz –horretan ziharduela–, barreari ematen zion, larruzko eserleku hartan idatzita zeukan leloaren bukaera irakurrita: “...eman bekio arbalda”.
Kolore bi. Hezkuntzaren ardura zeukan ministroak. Eskolaren ardura… institutuena, lanbide-ikastetxeena, unibertsitatearena. Bibliotekena... ikasteko liburuena. Diplomena...
Lantegi asko eta eserleku frankoren artean mugitzen zen ministroa, buru-belarri. Gaur hemen, bihar han. Lantegi beste eserleku… Halere, zela: bakarra, zaldi zuri-beltz gurutzatu baten bizkarrera ongi lotzen zuena.
Bere ardura ziren eskoletan, zaldi pintoaren kolore-bitasunaren moduko bat bizi zuen ministroak. Kolore biko liburuak agindu zituen: hizkuntza batean batzuk –kolore beltzean horiek–, eta beste hizkuntza batean besteak –horiek ere beren kolorean, zurian–.
Hartara, bada, zaldi zuri-beltza zamalkatzen zuen ministro hark elebiko hezkuntza bat kudeatzen zuen eskoletan, koloretan berezituriko liburuei esker.
Horraino, tira; baina –ipuinik eta klasikoenetan gertatu ohi denez–, inork ez dakiela zer dela eta, gauzak okertu egin ziren, denak eta bat-batean: hipodromoan, herrenka hasi zen zaldi pintoa; eta, azterketetan, kolore beltzeko liburuekin ikasten zuten ikasleek emaitza hobeagoak izaten zituzten besteek baino.
Hiru margo. Gaizki zihoazen gauzak. Segituan etorri zen porrota, eskolara bezala gizartera ere bai: hutsunez betea geratu zen elkarbizitza linguistikoa. Zer egin?
Ministroaren Gorte hartan, katastrofe soziolinguistikoa gainditzeko, elebiko politikaren porrotaren zergatiak ikertu ordez, esperimentu berri bat jarri zuten abian: “Sar dezagun eskoletan hirugarren hizkuntza –orpo berri bat– bi ardatz zaharrak olioztatzeko, gainera, modernoago izango gara horrela”. Bada, hirugarren hizkuntza sartu zuten eskoletan, eta, testuak idazteko, hirugarren margoa: gaztainkara.
Koloreen hirutasunarekin itsutu zen ministroa. Hipodromoko kortan, hiru margodun zamaria hasi zen eskatzen. Hasi zen, hasi, bere zaldi eder eta dotore baina herrena besteren behor batzuekin gurutzatzen. Larru polit askoak lortu zituen ministroak, baina hiru larrukoa etortzen ez.
Eskoletan ere berdin antzera ibili zen: hizkuntza birekin ongi ez denak, eta hirugarrena sartu... Horiek buruhausteak. Horiek hautsaren minak. Horiek, nahiak eta ezinak.
Halako batean, ukuilura joan, eta han aurkitu zuen ministroak moxal jaio berria, ezusteko galanta: hiru margokoa barik, kedarra baino ilunago, beltza baino beltzagoa zen txikoa! Zilarrezko zelak berak egin zion orduan barre ministroari: “Zelarik nahi ez duenari eman bekio arbalda”.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.