Zaila yaizten zaik gure eskueria?

  • Neure buruaren alde

    Koldo Zuazo.

    Alberdania, 2011.
Eleberri historikoa idatzi ahal izateko dokumentazio jorrak aski lan nekeza behar du izan, okertzeko beldur handirik gabe urteetako txindurri lanadela ere generrake. Koldo Zuazok 1574. urtera garamatza eta tenore hori Euskal Herrian eta Ameriketan irudikatu digu. Beraz, sasoi hartako ofizioak, bekatuak eta aginteak ondo islatzen ahalegindu da. Eta Otxandion hasitako abentura Ameriketako Basoa herrixka indigenan bukatzen da. Esan behar dut, Javier Rojok liburu honi egindako kritika birekin bat egiten dudala, Euskal Herriko garai hartako bizimoldea irudikatzeko orduan askozaz ere zehatzago eta finago ibili dela Zuazo, Ameriketara iritsitakoan askoz ere orokorragoa eta historikoa baino abenturazkoa bilakatu duelako kontakizuna. Bigarrenik, Rojok dio pertsonaiak (Martin Garaigordobilek) XVI. mendeko ikuspuntua eduki beharrean sarri XXI. mendeko idazlearen ikuspuntua hartzen duela, hizkuntzari nahiz politikari egiten zaizkion erreferentziak bide.

Hirugarrenik, ene baitan, Koldo Zuazoren dialektologia lana ezagututa, eleberria irakurri aurretik konbentzitua nengoen euskara bikaina gozatzeko aukera izango nuela: aurreko liburuen antzera hizkuntza festa izango zela, alegia; eta ez naiz ibili batere oker, ez horixe, Zuazo hizkuntzalari handia baita. Baina, uste nuen, Martin Garaigordobilek garai hartan egiten zen euskarara eramango ninduela, bere garaian Otto Pettek egin zuenaren antzera. Baina ez, Martin Garaigordobilek (1512-1574) euskara garbia hitz egiten du, seguru aski, Markos ere badelako eta Markosek Basoako hizkuntza ez ezik nahualta ere hitz egiten duelako. Garai hartako euskara gutxi azaltzen da, Martinek Ameriketarako bidea hartzeko Sevillara egiten duen bidean urdiaindar batzuekin topo egiten duenean eta haiek garaiko euskaraz mintzo direnean. “ Autz itzak hiaurre hatuek gurdi gainien, beste hoiek bekela (…) Zaila yaizten zaik gure eskueria?”. Besterik ez, Anbotoko otso gorria!

Martin-Markos protagonistak bizitza guztia soldatuen ihesi dabilen errementeri baten nondik norakoak kontatzen dizkigu lehen pertsonan. Artean maitasuna, adiskidetasuna eta leialtasuna bihurtzen dira ardatz nagusi. Asteburu batean, besterik ezean, etxearen epelaren arrimuan edota hondartzan aski erraz leitzen den eleberria da Zuazok idatzi diguna, abenturaz gainezka egiten duena eta ortzemugan historia ere baduena.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude