Asmatu zuen Huxleyk?

  • 80 urte dira aurten Bai mundu berria, Aldous Huxley ingelesaren eleberri ospetsua argitaratu zela. Distopien generoko nobela bati dagokionez, behin denbora nahikoa igaro delarik, saihestezina da aztertzea egileak zertan asmatu zuen, eta zertan huts egin. Bekatu hori egitear gaude gu. Barkatzeko moduko bekatua nolanahi, bere lanaren bertute eta akatsen bilatzaile porrokatuenetakoa Huxley bera izan zela kontuan hartzen badugu.

Ernaltze artifiziala Bai mundu berriaren osagai nagusietakoa da. Banako guztiak saio-hodietan sortzen dira, beren ezaugarri genetikoen kontrol zorrotza egiten duen prozesuaren bitartez. Pertsona bakoitza gaitasun intelektual jakina izateko eta lan espezif
Ernaltze artifiziala Bai mundu berriaren osagai nagusietakoa da. Banako guztiak saio-hodietan sortzen dira, beren ezaugarri genetikoen kontrol zorrotza egiten duen prozesuaren bitartez. Pertsona bakoitza gaitasun intelektual jakina izateko eta lan espezifikoa egiteko programatuta dago.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaixotasuna, gerra, pobrezia eta zahartzaroa desagertu diren gizartea deskribatzen du Bai mundu berriak. Haatik, ustezko paradisu horretan kokatzen da distopien generoko obra gorenetakoa, urrezko domina eskuratzearren 1984rekin etengabeko lehian, eta hura baino etorkizun beldurgarriagoa deskribatzen duela, egile askoren iritziz. Huxleyren eleberriaren analisi kanoniko batean ezin falta daitekeenez Orwellenarekin konparazioa –Huxley bera ez zen tentazioari eusteko gauza izan–, hortik abiatuko gara gu ere, bien arteko diferentzietatik bat nabarmenduz: 1984 barrutik zein kanpotik da distopikoa; Bai mundu berria, neurri handi batean, kanpotik baino ez. Saia gaitezen esandakoa argitzen.

George Orwellen eleberriko pertsonaiak giro itogarrian bizi diren hein berean dira zoriontsuak Bai mundu berriakoak. Huxleyren nobelan, irakurlea da gizarte antolamenduaren izugarrikeriaz ohartzen den bakarra. Kasik. Beharrezkoa da “kasik” hori, istorioak aurrera egingo badu; bestela, liburua ez zen izango etorkizun posible bati buruzko saiakera laburra baizik. Bidenabar esan dezagun distopia askoren elementu komuna dela aginteari oldartzen zaion protagonista, nolabait irakurlearen pentsamoldea ordezkatzen duena. Hain zuzen, borroka horrek ematen du bidea distopiaren deskribapen behar bezain sakona egiteko.

Bai mundu berriak ez dio baliabide horri uko egiten, bere kasuan bereziki sinesgaitza izanik ere. Literaturaren historiak emandako mundu distopiko guztietan, Huxleyk asmatutakoa da akaso errepresioan oinarritzen ez den bakarra. Kanpoko behatzailearentzat zapalkuntzaren gailurra den gizartean, herritarrak pozik bizi dira, zapalkuntza horretaz jabetu gabe. Egokitu zaien bizimodua, eta ez beste bat, desiratzeko programatu dituzte beren haurtzaro osoan zehar, saio-hodi batean ernaldu zituzten unetik; izan ere, promiskuitatea balore duen jendartean, sexua eta ugalketa bereizita daude. Ez dago familiarik, ez harreman afektiborik, ezta horiei lotutako gorabehera emozionalik. Izen hori merezi duen arterik ez da inon ageri, eta kezka intelektual oro ezabatua izan da, baina horien beharrik sentitzen duen inor ez dago. Umeen programazioarekin batera, egonkortasuna da zoriontasunaren giltza. Sistemaren balizko akatsak –alegia, frustrazioak– prebenitzeko, estatuak neurri gabeko kontsumoa eta biharamunik gabeko droga jartzen ditu herritarren eskura.

Antolakuntza zurrun eta perfektu horretan bere bizimoduaz nazkatuta dagoen pertsonaia bat existitze hutsa, beraz, narrazioaren akastzat hartu beharko litzateke, baina narrazioak aurrera egiteko ezinbesteko akatsa da. Ez gara horrekin gehiegi tematuko. Azken batean, etorkizunak ekar ditzakeen gizarte egituren analisiarengatik izan da goratua –batez ere– Bai mundu berria, ez literatur lan gisa daukan mailagatik. Huxleyren merituetako bat, honenbestez, gizarte aberatsenetan hedonismoak erdietsi duen garrantzia aurreikusi izana da, obra inperfektu baten bitartez bada ere.

Huxleyren distopia gauzatzea da Mendebaldearen ametsa?

Eleberriaren analisi interesgarri eta zirikatzaileenetako bat Michel Houellebecq idazle frantziarrak egindakoa da. Non eta beste nobela batean, Les particules élémentaires (Oinarrizko partikulak), 1998an idatzia. Pasarte batean, Houellebecqek Bruno izeneko pertsonaiaren ahoan ipintzen du Huxleyren lanari buruzko hausnarketa. “[Bai mundu berria idatzi zenetik] mendebaldeko gizarteak eredu horretarantz hurbildu besterik ez du egin. (...) Farmazeutikaren aurrerapenei esker, bizitzaren adinen arteko aldea ezabatuko da. Huxleyk deskribatu zuen munduan, 60 urteko gizakiek 20 urtekoen itxura eta grina berberak dauzkate. Gizarte zoriontsua da, zeinetik desagertu baitiren tragedia eta sentimendu bortitzak. Hori da guk bizi nahi genukeen mundua”. Houellebecqek asmatu izana aitortzen dio Huxleyri; lerro artean atzeman daitekeen kritika da Huxleyk beldurgarritzat hartzea etorkizun hori.

Pixka bat aurrerago, Brunok, edo Houellebcqek, nahiago duzuena, Huxleyren kontraesanak utzi nahi ditu agerian. Idazle ingelesak Island (Uhartea) eleberria argitaratu zuen 1962an, Bai mundu berria baino 30 urte geroago. Jendarte idilikoa deskribatu zuen bertan, baina Bruno-Houellebecqen ustez bien arteko antzekotasunak askoz handiagoak dira Huxleyk onartuko zukeena baino. Hortik ateratzen duen ondorioa zera da: gizarte hippyaren eta gizarte liberal burgesaren arteko aldea oso txikia dela. Ez da ahaztu behar Huxleyren ideiak, haren bizitzaren azken urteetan, hippy mugimenduaren euskarri teorikoetakoa bat izan zirela, eta azken beltzean horixe dela Island nobelan islatu nahi izan zuena. Ahaztu behar ez den bezala hippy mugimendua eta, oro har, new age delakoa direla Houellebecq eskuindarraren kritiken jomuga usuenetakoa.

Huxleyrentzat laudorio gehiago ere bada Les particules élémentairesen, egur adina. Brunok dioenez, gizartearen bilakabidea, gero eta gehiago, zientziaren garapenaren araberakoa izango zela ederto igarri zuen egile britainiarrak, baina ez zuen kontuan hartu horren ondorioetako bat, azken batean –hala interpretatzen dugu Houellebecqen hitzetatik– ezinezko bihurtzen duena Bai mundu berriako gizartea: heriotzaz kontzienteago garen heinean, indibidualismoa gailentzen da, eta horrek desiora garamatza; areago, desioa da gizartearen hauspoetako bat. Huxleyren distopian, berriz, ez dago bete ezin daitekeen desiorik. Gaurko gizartearen azaleko azterketa egitea aski zaigu tanto hori Houellebecqentzat dela aitortzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Eguneraketa berriak daude