George, hain ona al dago?

  • 2010ean kafe espresoa egiteko 10.000 milioi hondakin kapsula produzitu ziren munduan. Nespressok birziklapen kanpaina jarri du martxan, baina Italiako Rifiuti Zerok badu alternatiba merkeagoa eta ekologikoagoa: kapsula berrerabilgarriak.

Nespressok marketin operazio borobila egin du Clooney aktorearekin.  Kapsula bakoitza 0
Nespressok marketin operazio borobila egin du Clooney aktorearekin. Kapsula bakoitza 0"™33 zentimotan kobratzen du. Garestiagoa litzateke kostu ekologikoa kontuan hartuz gero.

Kafe kapsulatxoak birziklatzeko hitzarmena sinatu dute Garbikerrek –Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak– eta Nestlék. Garbiguneetan eta puntu berde mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestlék Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du. Baina dena ez da hain distiratsua negozio horretan.

Monodosi kafe espresa 1970eko asmakizuna bada ere, 2000. urtetik aurrera hasi zen Nestléren Nespresso marka kapsula horiek esplotatzen. Horretarako, urte haietako beroaldi eta aberastasun zaluarekin bat zetorren formula bilatu zuen. Irribarre seduzitzailea, ahots sakona eta pose elegantea. Esklusibitatea, luxua eta sofistikazioa. Kafe bat paradisuaren truke. Zaila behar du George Clonney-ren klubekoa ez sentitzea Nespressok irudikatzen duen mundu pijora erorita. Eta emaitzak hor daude: kapsulen modak kafearen sektorea irauli du eta marka guztiak lehian sartu dira.

Kafe espresa egiteko, zapaldutako kafeari ura iragazi behar zaio 15 bar inguruko presioz eta denbora laburrez. Kafea kapsula hermetikoan jarrita, dosi zehatzean ur presio altua sartzea lortzen da, ezer zikindu gabe gainera. Horratx miraria! Baina ordainetan, kafe-hondarrak “preso” daramatzan ontzitxo bat geratzen zaigu. Hondakin bat. Zer ekarri du horrek? 2010ean, esaterako, 10.000 milioi hondakin-kapsula sortu ziren; bata bestearen ondoan jarrita munduari aluminiozko bost uztai egingo genioke nahi izanez gero.

 “Nespressoren kapsulak %100 birziklagarriak dira” kontraeraso du ingurumenarekin hain curriculum sentibera izan duen multinazionalak (uraren monopolioa, plantazio handietako esplotazioa, hauts-esne kutsakorrak...), eta Ecolaboration izeneko kanpaina efektista jarri du martxan hainbat herrialdetan. Kapsulak bere horretan bildu eta berak birziklatzen ditu. Suitzan, ama-sorterrian, aspaldi hasi ziren, eta kapsulen %70 jasotzen dute; helburua da 2013rako mundu osoan saltzen diren Nespresso kapsulen %75 birziklatzeko eskuratzea. Kanpaina horri lotuta dago Bizkaian Garbikerrekin egindako hitzarmena.

Bada dioenik, Nespressoren bonboiak birziklatzeko hain errazak ez direla. Aluminioa estaltzen duen kapa fin hori –kapsula kolorez apaintzen duena– bereizteko lanak dituzte, eta berdin pasatzen da plastikozko estalkiarekin, energia asko kontsumitu behar baita banandu eta birziklatzeko. Bestalde, zein da kapsulak produzitzeko kostu ekologikoa eta aluminioa erauztean sortzen den kutsadura? Zenbait kasutan, gainera, ez dira birziklagarriak. Nespressoren lehiakide den Lavazza marka italiarrak adibidez, polipropilenoz egindakoak erabili ohi ditu. Donostian Zero Waste Europek egindako biltzarrean Rosanno Ercolini adituak jakitera eman zuenez, Italiako Capannoriko hondakinen ikerketa zentroan polipropilenozko kapsula horien afera ikertu dute –munduko kapsulen %10 Italian kontsumitzen da–. Capannoriko Rifiuti Zero zentroaren webgunean ikus daitezke emaitzak, hemen batzuk:

•    Kapsula horien diseinuan akatsa dago, birziklatzeko desegokia da.
•    250 kapsula egiteko 2 litro petrolio, 4 litro ur eta 22 kwh energia behar da.
•    Horren ordez, konpainia handiei proposatu diete ekokapsula (ecopad) berrerabilgarriak sustatzea, 250 aldiz erabiltzeko modukoak. Existitzen dira, Centocaffè enpresak egiten ditu, Lavazza eta Nespressoren makinekin bateragarriak gainera. Italian ikusmina sortu dute eta telebistako saio nagusietara iritsi da berria. Biocap edo kapsula biodegradableak ere badaude.
 
Ez da inon Garbikerren eta Nestléren arteko hitzarmenaren letra txikirik publikatu –antza, Tradebe enpresaren esku geratuko da gestioa–, baina haien onkerian sinesten badugu, Garbikerreko arduradunei eskatu beharko genieke denborarik galdu gabe Capannoriko Komunarekin harremanetan jar daitezela, kapsula berrerabilgarriak sustatzeko plan bat diseinatu dezatela, eta ezer baino lehen kafe berdearen eta bidezkoaren kontsumoa bultzatzeko estrategia has dezatela.

Capannoriko Rifiuti Zerokoek prestaturiko power pointean oso irudi argigarria azaltzen da  (goian ikusgai). Ingurumena gutxien eta gehien kaltetzen duten kafea egiteko moduen eskema antzeko bat da.

Ganbarako errota zahar maitea atera eta kafea betiko italianan egiteko ordua dela dirudi, amona Mañolik egiten zuen bezain goxoa, portzierto. Atzekoz aurrera ari baikara. Zer zentzu dauka 30 gramo kafegatik 50 gramo hondakin sortzea? Zer zentzu, Nespressok aitortu duenez, kafe kikara bakoitzeko 82 gramo CO2 sortzea? Clonneyren irribarrearengatik Nespressori 0’33 zentimo oparitzeak  ba al du zentzurik? Zentzurik al du pre-Lehman Brothers klub bateko sozio garela amesten jarraitzeak? Edo zentzua galdu dugu?

Galdera beste modu batera eginda: merezi du zarrastelkeria hori guztia pagatzea kafe goxo batengatik? Hain ona al dago, George?
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude