Denbora batez ezbaian ibili ondoren, engainua eta normaltasun-itxura luzatu ala ez, gertatutakoa kontatzea erabaki dut, artatzen nauten medikuek hala aholkatuta, euskaltasunarekiko nire harremana egoki hasiko badut berriro ere.
Nire kasua ez da lehenengoa. Medikuntza-bibliografiak beste asko jaso ditu. Shock traumatiko batek hainbat afasia-klase (zenbaitetan, itzulgarriak) eragin ditzake. Batzuetan, hizkuntza-ahalmen zehatzak desagertzen dira (alexian, esaterako, irakurtzeko gaitasuna, baina ez idaztekoa, galtzen da; paziente anomikoek, berriz, lexikoaren biltegia dute kalteturik: batzuek ezin dituzte izen konkretuak burura ekarri, baina bai abstraktuak; bestetzuek ezin dituzte gauzaki bizigabeak izendatu…), kaltearen kokapena zein den. Ama-hizkuntzak eta helduaroan ikasitakoek garuneko alde ezberdinak hartzen dituzte. Garezurra irekirik egindako ebakuntzetan lokalizatu ahal izan da ikasitako mintzairak non kokatzen diren (zona horiei deskarga elektriko txikiak emanez, hizkuntza horien mintzamena inhibitu ahal izan da tarte batez). Kalte neuronal zehatz batek hizkuntza bat ezaba dezake disko gogorretik, desinstalatu.
Horixe gertatu zait niri. Modu partzialean ingelesa (7 urterekin ikasten hasi nintzena, honek garrantzirik baldin balu) eta euskara oso-osorik (17rekin ikasten hasia) ahaztu ditut.
Senide eta adiskide guztien babesa eskertu nahi dut; bereziki Patxi Larrionek eta Alberto Barandiaranek jokatu duten papera, asteotan ni estaltzeaz gain, beren burua eskaini baitute euskara niri berrirakasteko, prozesuak berak oroimenaren gorua askatu eta orain arteko bizitzaren haria birlotu ahal izatearen uste zintzoan. Bihotzez estimatzen diet.
Baina, errespetu osoz, hizkuntza berri bat ikasteko nekeak gainditzen nau. Euskara bezain korapilatsua, gainera. Dagoeneko ez dut burua holako kontuetarako. Gazteago banintz... Lanak ez dit ezertarako astirik uzten eta krisialdiak ez ditu gauzak errazten. Nork bere gaitasunak neurtzen jakin behar. Ingelesa ezinbestekoa da gaur egun, eta, bestela, aspaldian dut alemana (gaurko egoera ekonomikoan irteera franko eskaintzen duena bidenabar) ikasteko apeta, eriondoan hainbeste lagundu nauten Schuberten Lieder azkenik ulertu eta Zettels Traum jatorrizkoan leitu ahal izateko, besteak beste.
Argi eta garbi maitasun berezia diot eta beti gordeko diot euskarari, ez alferrik haren abaroan pasa dut (kasualitatea da?) zehazki neure bizialdiaren erdia. Egiazki opa diot, ahal duen neurrian, gara dadila eta sarbidea izan dezala oraindik debeku zaizkion alorretan, pluraltasun eta hiztunen askatasunetik, inposaketarik gabe. Ez gutxitan, euskal kantak aditzean, melankolia nagusitzen zait; hitzen esanahiaz ez naiz jabetzen, baina sakonean ulertzen ditut, sentimena –txorien txorrotxioek itzultzaileen beharrik ez duten modu berean– bihotzeraino iristen baita. Nik idatzitako euskarazko liburuak ezin irakurtzeak ere tarteka bihozmintzen dit; baina hainbeste dago leitzeko eta zerbaitegatik diraukete itzuli gabe...
Lehengo ezagunak, batzuk lagun-minak, itzurtzen ditut orain, gogaitzen baitit nik gaztelaniara behartzeak eta gogaitzen baitit nitaz ahaztu eta, solasa biziagoturik, haien artean euskaraz jarraitzeak ere, irri edo apalago hitz egiten dutenean neure baitan galdetzen dudalarik nitaz arituko ote diren.
Hona bidali gutun ireki honen bidez, adiorik ez, eskarrik asko danori eta betira arte.
(Erredakzioan itzulia).
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]